
147. zk., 1993ko abuztuaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasuna
2601
ERABAKIA, 1993ko uztailaren 12koa, Osasun Sailburuordearena, klinikako Zuzendari den Jesús Gómez Montoya jaunak eskatuta, Donostia-San Sebastiángo Virgen del Pilar Osasun Zentruko Radiodiagnostikorako unitatea eta T.A.K. zabaldu eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena emateko dena.
Donostia-San Sebastiángo Virgen del Pilar Osasun
Zentruko Radiodiagnostikorako unitatea eta T.A.K. zabaldu eta ihardunean jartzeko, administrazio eta osasun mailako baimena eskuratzeko, klinikako Zuzendari den Jesús Gómez Montoya jaunak egindako eskaria ikusi ondoren,
Dagokion zerbitzuak agiriak ikusi ondoren eta Osasun
Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa Zuzendariak proposatuta,
Osasun-establezimendu, -zerbitzu eta zentruak zabaltzeko baimenei buruzko 206/1982 eta 271/1985
Dekretuetan eta Osasun Sailaren egitura organikoari buruzko 217/1992 Dekretuaren 7. atalean xedatutakoarekin bat etorrita, hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.- Donostiako Virgen del Pilar Osasun
Zentruko Radiodiagnostikorako unitatea zabaldu eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena ematea klinikako Zuzendari den Jesús Gómez
Montoya jaunari. Unitate horrek hauek izango ditu:
ohizko aparailuak, mamografoa, sala telemandatua, angiometroa, ekografoa eta tomografo axial konputerizatua.
Zentruaren helbidea: Zarategi Paselekua, 10,
Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa).
Bigarrena.- Agustín Ubarrechena jauna, radiodiagnostikoan espezialista dena, unitate horretan egingo den ihardueraren arduradun izendatzea.
Hirugarrena.- Baimen hori bost urtean behin berritu beharko da; halere, zentruaren iharduera erabat aldatuko duen gorabeherarik baldin badago, epe hori baino lehen berritu beharko da. Baimena eskatu beharko zaio
Sail honi, halaber, zentru horretan betetzen diren zerbitzuak gehitu, hahiz eraldatu nahi izanez gero.
Vitoria-Gasteiz, 1993ko uztailak 12.
Osasun Sailburuordea,
JAVIER SAENZ DE BURUAGA.
RSS