
147. zk., 1993ko abuztuaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herrizaingoa
2600
AGINDUA, 1993ko abuztuaren 3koa, Herrizaingo Sailburuarena, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomo gisa ihardunean hasteko dena.
Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko
4/1992 Legean eratzen da Euskal Herriko Poliziaren
Ikastegia administrazio-izaera duen eta Herrizaingo
Sailari atxikita dagoen erakunde autonomo gisa, eta aldibaterako xedapenetatik bigarrenean adierazten dira bitartean araupetuko duten arauak zeintzu diren, aldi hori Ikastegia erakunde autonomo gisa ihardutzen hasteko
Herrizaingo Sailburuak emango duen Aginduz bukatuko delarik.
Beraz, eta bere aurrekontua Legean ohartemandako eran onartu eta bere egitura organikoa ezarri ondoren,
Ikastegia erakunde autonomo gisa ihardutzen hasteko garaia heldu da.
Hori dela eta, eta 4/1992 Legearen Aldibaterako
Xedapenetatik Bigarreneko 1 puntuan jasotakoa betez, honako hau
ERABAKI DUT:
/p>
Atal bakarra.- Poliziaren Ikastegiaren iharduna
Herrizaingo Sailari atxikitako eta administrazio-izaerako erakunde autonomo gisa has dadin agintzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan hartuko du indarra.
Vitoria-Gasteizen, 1993ko abuztuak 3.
Herrizaingo Sailburua,
JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.
RSS