
147. zk., 1993ko abuztuaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ekonomia eta Ogasuna
2599
207/1993 DEKRETUA, uztailaren 20koa, «Industriaren Garapenerako Sortu 6 Baltzua, A.B.» izendun Baltzu Publikoa sortzeko, Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzuari baimena emateko dena.
Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza Orokorra
Antolatzeko Printzipioei buruz indarrean dauden legexedapenen bateratutako testua onartzen deneko maiatzaren
17ko 1/1988 Legegintza Dekretuko 19. atalean ezartzen denaren arabera, honako hauek dira Euskal
Autonomi Elkarteko Administrazioaren Baltzu Publikoak:
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak haien kapitalean gehiengo-partaidetza dueneko baltzuak alegia.
Aipatu den Legegintza Dekretuko 20. atalaren 1. zenbakiko a) idazatian, merkataritza-baltzu bat, baltzu publikoaren izakeraz sortzea, Baltzu Publikoa sortzea denaren kasuen barruan sartzen da.
Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzuko (ISEB) Administrazio Kontseiluak Sortu 6 Industri
Baltzua, A.B. sortzeko erabakia hartu zuen 1993ko martxoaren 5ean egin zuen bileran. ISEBek %51ko partaidetza izango luke baltzuaren kapitalean eta, ondorioz,
Baltzu Publikoa sortze-kasua emango litzateke.
Legegintza Dekretuko 20. ataleko 3. zenbakian eta ekainaren 10eko 5/1981 Legeko 4,2. atalean ezartzen denaren arabera, Baltzu Publiko bat sortzeko baimena
Jaurlaritzaren Kontseiluak eman behar du.
Ondorioz, Industri eta Energi Sailburuaren eta Ekonomi eta Ogasun Sailburuaren baterako proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko uztailaren 20an egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. atala.- «Industriaren Garapenerako Sortu 6 Baltzua,
A.B.» (Muskiz/Amorebieta-Echano ardatza) izendun
Baltzu Publikoa sortzeko, Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua, A.B.-ri baimena ematea.
Bizkaiko Foru Aldundia izango da kide sorketa horretan.
2. atala.- Baltzuaren sortze kapitala, berrogeita hamar milioi (50.000.000) pezetakoa izango da eta
Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua,
A.B.-ri %51ri dagozkion akzioak hartzeko baimena ematen zaio, hau da, hogeita bost milioi eta bostehun mila (25.500.000) pezetaren zenbatekoa hartuko du.
Akziodunen Batzar Nagusiak finkatu dezan moduan eta epeen barruan egingo du akzio horien ordainketa.
3. atala.- Horretarako izendatutako organua, Industriaren
Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua arautzen duten arauekin bat etorriz, notariaren aurrean azalduko da Sortze Eskritura izenpetzeko xedez, Baltzuaren Estatutuak onartu, Administrazio Organuetako kideen izendapena formalizatu, beharrezkoak diren botereak eman, kuotak finkatu, akzioak izenpetu eta aipatutako proiektu hori ihardunean jartzeko beharrezkoak diren gainontzeko akordioak hartuko dituela.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 1993ko uztailak 20.
Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Industri eta Energi Sailburua,
JON IMANOL AZUA MENDIA.
Ekonomi eta Ogasun Sailburua,
JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.
RSS