Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 1993ko abuztuaren 4a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ekonomia eta Ogasuna
2598

185/1993 DEKRETUA, uztailaren 29koa, «Central Hidroeléctrica de Sologoen, S.A." izeneko baltzu publikoaren kapital-gehikuntzan partaidetzak hartzeko Energiaren Euskal Erakundeari baimena emateko dena.

Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko

14/1983 Legearen 44.2 atalean ezartzen denez, zuzenbide pribatupeko izaiki publikoek euren aurrekontuetako diruez baliatuz edozein eratako baltzuak sortu edo baltzu horietan parte hartzeko baimena eman ahal izango du Jaurlaritzak; horretarako, Ekonomi eta Ogasun

Sailburuaren eta izaiki instituzional horiek haren pean egon daitezeneko sailburuaren baterako proposamena, beharrezkoa izango da.

Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseiluak

1993ko martxoaren 5ean egin zuen batzarrean, «Central Hidroeléctrica de Sologoen, S.A." delakoaren kapital-gehikuntzan hogei milioi (20.000.000) pezetarekinparte hartzeko eta, gainerako akziodunek eurek duten lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egiten badiote, gehikuntza hori hogei milioi (20.000.000) pezetarte harpidetzeko eta ordaintzeko akordioa hartu zuen. Horretarako, aurreko lerroladian esan denaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharrezkoa da.

Ondorioz, Industri eta Energi Sailburuaren eta Ekonomi eta Ogasun Sailburuaren baterako proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko ekainaren 29an egin zuen batzarrean aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

/p>

Atal bakarra.- «Central Hidroeléctrica de Sologoen,

S.A.» baltzuaren kapital-gehikuntzan hogei milioi (20.000.000) pezetarekin partaidetzak hartzeko eta, gainerako akziodunek eurek duten lehentasunezko harpidetzaeskubideariuko egiten badiote, gehikuntza hori %100ean harpidetzeko eta ordaintzeko Energiaren

Euskal Erakundeari baimena ematea. Gehikuntza hori egin ondoren, Energiaren Euskal Erakundeak Baltzu horretan izango duen partaidetza %90,20koa da.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko ekainak 29.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Industri eta Energi Sailburua,

JON IMANOL AZUA MENDIA.

Ekonomi eta Ogasun Sailburua,

JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.


Azterketa dokumentala