Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 1993ko urtarrilaren 4a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
10

ERABAKIA, 1992ko abenduaren 22koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Bakioko Udalaren UR-HORNIKETA zerbitzurako tarifa berriak onartzen dituena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 1992ko abenduaren 22an egindako bileran, hartu zuen Akordioaren zati xedatzailea argitaratzen da jarrian guztiek ezagutu dezaten:

AKORDIOA: Bakioko Udalaren UR-HORNIKETA zerbitzurako tarifak aldatzeko egindako eskariari dagokionez Bakioko Udal t. gorenak

1992ko uztailaren 27ko bilkuran hartutako Akordioa 1992ko abuztuaren

5ean sartu zen Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailean.

Aipatutako espedientea aztertu eta gero Batzordeko kideek azkenean onartu dituzten tarifak, enpresak zerbitzua emateko dituen kostuen egituraren barnean sartutako kontzeptuen gorakadarako, nahikoak eta egokiak direla erizten zaio.

Abuztuaren 30eko 230/ 1988 Dekretua eta 1988ko irailaren 21eko

Agindua ikusita, hizpidea eta botoa izan eta bildu ziren kideen gehiengoz hona Euskadiko Prezioen Batzordeak hartutako akordioa:

Lehenengoa.- Bakioko Udalaren UR-HORNIKETA zerbitzuen tarifak onartzen dira, jarraian aipatutako kon-tzeptu eta zenbatekoetan,

Balio Erantsiaren Zerga barne dela:

A) Etxebizitzak, garajeak, lonjak, baratzak, igerile-guak: 50 m.3 arte / sei hilabetero............. 1.750,- PTA Gainetiko m. 3 bakoitza......................... 40,- PTA B) Zentru Ofizialen eta

Kiroleko Udal Instituzioen horniketarako, kontsumoa edozein izanda ere, m.3 bakoitza ........................................................ 20,- PTA C)

Ura lehen-gaia duten industriei edo egindako produktuaren zati bat ura dutenean edo industrien, merkataltegien edo establezimenduen merkataratze prozesuan erabilitako ondasuna denean: tabernak, txokoak, arraindegiak, harategiak, okindegiak, restauranteak, gozotegiak, hostalak, gasolindegiak, granjak, mekanikako tailerrak, ileapaindegiak, dantza-lekuak, negutegiak, klub pribatuak, auto-garbiketa lekuak, etabar: 130 m. 3 arte / sei hilabetero..................... 6.000,- PTA

Gainetiko m. 3 bakoitza......................... 56,- PTA D)

Bestelako industriak, merkataritzako establezimenduak, zerbitzuetarakoak, etabar: janari-dendak, su-permerkatuak, aroztegiak, liburudendak, jantzidendak, farmaziak, drogeriak, banketxeak, bulegoak orokorrean, jolas-lekuak; kulturarako erakundeak, huskeriak saltzeko dendak: 50 m. 3 arte / sei hilabetero .......... 2.250,- PTA

Gainetiko m. 3 bakoitza......................... 56,- PTA E)

Ur-kontagailu bakar batetik iharduera bi edo gehiagotarako egiten bada horniketa, eta gutxieneko tarifa desberdinak badituzte, horietatik tarifarik handiena-ri dagokion zenbatekoa ezarriko da.

Tarifa horiek egongo dira indarrean sare nagusian matxuraren bat konpontzeko UR-HORNIKETA moztu edo eteten bada ere.

Ur-kontagailurik gabe egiten bada horniketa, harik eta instalatu arte, udalean iharduera horretakoek bataz beste egiten duten kontsumoaren arabera kalkulatuko da. ur-kontagailuaren mantenimendu-kostua/sei hila-betero ....................................................... 165,- PTA

Bigarrena.- Akordio hau ez da indarrean jarriko eta tarifa berriak ez dira ezarriko harik eta Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunera arte.

Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du eta bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretiko berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskadiko Prezioen Batzordeari, akordio hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 22. Euskadiko Prezioen Batzordeko

Lehendakaria, FELIX GOROSPE RODRIGUEZ DEL CASTILLO.


Azterketa dokumentala