Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 1993ko urtarrilaren 4a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
9

ERABAKIA. 1992ko abenduaren 22koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Txingudiko Uren Amankomunitateak eskatutako tarifa berriak onartzen dituena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 1992ko abenduaren 22an egindako bileran, hartu zuen Akordioaren zati xedatzailea argitaratzen da jarrian guztiek ezagutu dezaten:

AKORDlOA: Aguas de Txingudi, S.A. enpresak UR-HORNIKETA zerbitzurako tarifak aldatzeko egindako eskariari dagokionez Txingudiko Uren

Amankomunitatearen Ordezkarien Biltzarrak 1992ko irailaren 19ko bilkuran hartutako Akordioa 1992ko abenduaren 4an sartu zen

Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailean.

Aipatutako espedientea aztertu eta gero Batzordeko kideek azkenean onartu dituzten tarifak, enpresak zerbitzua emateko dituen kostuen egituraren barnean sartutako kontzeptuen gorakadarako, nahikoak eta egokiak direla erizten zaio.

Abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua eta 1988ko irailaren 21eko Agindua ikusita, hizpidea eta botoa izan eta bildu ziren kideen gehiengoz hona Euskadiko Prezioen Batzordeak hartutako akordioa:

Lehenengoa.- Aguas de Txingudi, S.A. enpresak ematen dituen zerbitzuen tarifak onartzen dira, jarraian aipatutako kontzeptu eta zenbatekoetan, Balio Erantsiaren Zerga barne dela:

KUOTA ALDAKORRA - Etxeetarako uraren prezioa metro kubiko bakoitzeko:..............................................................

26,21 PTA - Etxerako ez den uraren prezioa metro kubiko bakoitzeko:.........................................................

49,13 PTA KUOTA FlNKOA - Etxeetarako uraren prezioa, ur-kontagailuaren diametroaren araberako hiruhilabeteko kuota finkoa: 13 mm arte ........................................ 481,- PTA 15 mm arte ........................................ 641,- PTA 20 mm arte ........................................ 1.139,- PTA 25 mm arte .. .................................... 1.779,- PTA 30 mm arte ........................................ 2.561,- PTA 40 mm arte ........................................ 4.553,- PTA 50 mm arte ........................................ 7.115,- PTA 65 mm arte ........................................ 12.024,- PTA 80 mm arte ........................................ 18.214,- PTA 99 mm arte ........................................ 28.459,- PTA - Etxeetarako ez den uraren prezioa, ur-kontagailuaren diametroaren araberako hiruhilabeteko kuota finkoa:

13 mm arte ........................................ 938,- PTA 15 mm arte ........................................ 1.249,- PTA 20 mm arte ........................................ 2.220,- PTA 25 mm arte ........................................ 3.468,- PTA 30 mm arte ........................................ 4.995,- PTA 40 mm arte ........................................ 8.879,- PTA 50 mm arte ........................................ 13.874,- PTA 65 mm arte ........................................ 23.447,- PTA 80 mm arte ....................................... 35.517,- PTA 99 mm arte ...................................... 55.495,- PTA

Bigarrena.- Akordio hau ez da indarrean jarriko eta tarifa berriak ez dira ezarriko harik eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunera arte.

Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du eta bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretiko berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskadiko Prezioen Batzordeari, akordio hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 22. Euskadiko Prezioen Batzordeko

Lehendakaria, FELIX GOROSPE RODRIGUEZ DEL CASTILLO.


Azterketa dokumentala