
1. zk., 1993ko urtarrilaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
6
ERABAKIA. 1992ko abenduaren 22koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Bilboko Auto-Taxi hiri zerbitzurako tarifa berriak onartzen dituena.
Euskadiko Prezioen Batzordeak, 1992ko abenduaren. 22an egindako bileran, hartu zuen Akordioaren zati xedatzailea argitaratzen da jarrian guztiek ezagutu dezaten:
AKORDIOA: Bilboko Auto-Taxi hiri zerbitzurako tarifak aldatzeko egindako eskariari dagokionez Bilboko Udal t. gorenak 1992ko urriaren
30eko Osoko bilkuran hartutako Akordioa 1992ko azaroaren 3an sartu zen Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailean.
1988ko irailaren 21eko Aginduak aipatzen dituen gorabehera bereziak agertzen dira espedientean eta, beraz, xedapen horretan ezarritako epea igaro aurretik tarifak bernz aztertzea beharrezkoa dela eritzi zaio.
Aipatutako espedientea aztertu eta gero Batzordeko kideek azkenean onartu dituzten tarifak, enpresak zerbitzua emateko dituen kostuen egituraren barnean sartutako kontzeptuen gorakadarako, nahikoak eta egokiak direla erizten zaio.
Abuztuaren 30eko 230/ 1988 Dekretua eta 1988ko irailaren 21eko
Agindua ikusita, hizpidea eta botoa izan eta bildu ziren kideen gehiengoz hona Euskadiko Prezioen Batzordeak hartutako akordioa:
Lehenengoa.- Bilboko Auto-Taxi hiri zerbitzurako tarifak onartzen dira. jarraian aipatutako kontzeptu eta zenbatekoetan, Balio
Erantsiaren Zerga barne dela: TARIFAK I (Arrunta) - Abiapuntua...................................... 159,- PTA -
Egindako km bakoitza..................... 65,- PTA - Itxaroten egindako ordu bakoitza 1.618- PTA TARlFAK II (Jai egunak) - Abiapuntua...................................... 159,- PTA -
Egindako km bakoitza..................... 89,- PTA - Itxaroten egindako ordu bakoitza 1.846- PTA TARlFAK III (Gauekoa) - Abiapuntua...................................... 235,- PTA -
Egindako km bakoitza..................... 98,- PTA - Itxaroten egindako ordu bakoitza 2.478,- PTA Bigarrena.- Ukatu egiten da txakurrak garraiatzeaga-tik gehigarria jartzeko eskabidea.
Hirugarrena.- Akordio hau ez da indarrean jarriko eta tarifa berriak ez dira ezarriko harik eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunera arte.
Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du eta bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretiko berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskadiko Prezioen
Batzordeari, akordio hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 22. Euskadiko Prezioen Batzordeko
Lehendakaria. FELIX GOROSPE RODRIGUEZ DEL CASTILLO.