Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 1993ko urtarrilaren 4a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
5

ERABAKIA, 1992ko abenduaren 22koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Compañía del Tranvía de San Sebastián S.A. enpresak eskatutako tarifa berriak onartzen dituena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 1992ko abenduaren 22an egindako bileran, hartu zuen Akordioaren zati xedatzailea argitaratzen dajarrian guztiek ezagutu dezaten: .

AKORDlOA: Compañía del Tranvía de San Sebastián S.A. enpresak tarifak aldatzeko egindako eskariari dagokionez Donostiako Udal t. gorenak 1992ko urriaren 29ko Osoko bilkuran hartutako Akordioa 1992ko azaroaren 6an sartu zen Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailean.

Aipatutako espedientea aztertu eta gero Batzordeko kideek azkenean onartu dituzten tarifak, enpresak zerbitzua emateko dituen kostuen egituraren barnean sartutako kontzeptuen gorakadarako, nahikoak eta egokiak direla erizten zaio.

Abuztuaren 30eko 230/ 1988 Dekretua eta 1988ko irailaren 21eko

Agindua ikusita, hizpidea eta botoa izan eta bildu ziren kideen gehiengoz hona Euskadiko Prezioen Batzordeak hartutako akordioa:

Lehenengoa.- Compañía del Tranvía de San Sebastián S.A. enpresak ematen dituen zerbitzuen tarifak onartzen dira, jarraian aipatutako kontzeptu eta zenbatekoetan, Balio Erantsiaren Zerga barne dela:

- Txartel arrunta...................................... 80; PTA -

Bonobús (10 bidaia) ............................. 465; PTA - Bonobús ( 10 bidaia) ............................. 100,- PTA - Ezintasun osoko jubilatu eta pentsionistentzat. - Beste dirusarrerarik ez duten alarguntzako pentsionistentzat. -Jubilatuen txartelak berriztatzea ... ... 500,- PTA Bigarrena.-

Akordio hau ez da indarrean jarriko eta tarifa berriak ez dira ezarriko harik eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunera arte.

Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du eta bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretiko berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskadiko Prezioen Batzordeari, akordio hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 22. Euskadiko Prezioen Batzordeko

Lehendakaria, FELlX GOROSPE RODRIGUEZ DEL CASTlLLO.


Azterketa dokumentala