Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 1993ko urtarrilaren 4a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
3

ERABAKIA, 1992ko abenduaren 22koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. enpresak eskatutako tarifa berriak onartzen dituena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 1992ko abenduaren 22an egindako bileran, hartu zuen Akordioaren zati xedatzailea argitaratzen da jarrian guztiek ezagutu dezaten:

AKORDIOA: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. enpresak ematen dituen zerbitzuen tarifak aldatzeko proposamena 1992ko abenduaren 4an sartu zen Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailean.

Aipatutako espedientea aztertu eta gero Batzordeko kideek azkenean onartu dituzten tarifak, enpresak zerbitzua emateko dituen kostuen egituraren barnean sartutako kontzeptuen gorakadarako, nahikoak eta egokiak direla erizten zaio.

Abuztuaren 30eko 230/ 1988 Dekretua eta 1988ko irailaren 21eko

Agindua ikusita, bildutako kideen adostasunez hona Euskadiko

Prezioen Batzordeak hartutako akordioa:

Lehenengoa.- Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. enpresak ematen dituen zerbitzuen tarifak onartzen dira, jarraian aipatutako kontzeptu eta zenbatekoetan, Balio Erantsiaren Zerga barne dela:

TABLA

Bigarrena.- Akordio hau ez da indarrean jarriko eta tarifa berriak ez dira ezarriko harik eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunera arte.

Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du eta bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretiko berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskadiko Prezioen Batzordeari, akordio hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 22. Euskadiko Prezioen Batzordeko

Lehendakaria, FELIX GOROSPE RODRIGUEZ DEL CASTILLO.


Azterketa dokumentala