Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 1992ko abuztuaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria eta Enerjia
2164

212/1992 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Mañariako udal mugartean (Bizkaia) kokatuta dagoen «Muehate» harrobia ustiatzen duen Mañaria, S.A. merkatal entitateak egiten dituen lanak, instalakuntzak eta zerbitzuak herriaren onerakoak dira direla aldarrikatzeko dena, ustiaketa horrekin jarraitu ahal izateko beharrezko lurrez jabetzeko Nahitaezko Desjabetzapen Legeko onurez balia izan dadin.

Abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuz onartutako Meagintzaren Jardunbideari buruzko Arautegi Orokorreko 128. atalaren 2. zenbakian xedatutakoarekin bat etorriz, Javier Bilbao Irazola jaunak, Mañaria, S.A. merkatal entitatearen izenean eta ordezkotza eginez, Nahitaezko Desjabetzapen Legearen onurez baliatzea eskatu du, Mañariako udal mugartean (Bizkaia) kokatuta dagoen «Muchate» harrobia ustiatzen jarraitzeko beharrezko lurrez jabetu ahal izateko, bera horren titularra denez gero.

Aipatutako atal horretan ezarritakoarekin bat etorriz izapidatu da eskabidea eta, eskatutako onurak jasotzeko, indarrean dagoen araudiak beharretsitako baldintzak betetzen ditu; bestalde, Meategiei buruzko uztailaren 2leko 22/1973 Legeko 102. atalean aipatutakoarekin bat etorriz, beharrezkoa da Jaurlaritzaren Iiontseiluak, Dekretuz, herriarem onerako dela deklara dezan.

Bestalde, era honetako proiektuek garrantzizko eragina izaten dute ingurugiroan eta, noea Urkiolako Parke Naturalaren mugen inguruan kokatuta dagoen. babestutako gune naturalei buruz erakunde publikoei egotzitako ahalmenak aske uzteko beharrezko mugakizunak jartzea komeni da, baita aipatutako ustiaketa horren garapena Ingurugiroarekiko Eraginaren Deklarazioak ezar ditzan arauen baldintzapean jartzea ere, baliabide naturalak zuhurtziaz eta arrazoi bidez erabiliko direla bermatu ahai izateko.

Horien indarrez, Industria eta Energia Sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko uztailaren 28ko bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.- Mañariako udal mugartean (Bizkaia) kokatuta dagoen «Muchate» harrobia ustiatzen duen Mañaria, S.A. merkatal entitateak egiten dituen lanak, instalakuntzak eta zerbitzuak herriaren onerako direla deklaratzen da, ustiaketa horren jarraipenerako beharrezkoak izan daitezen lurrez jabatzeko, Nahitaezko Desjabetzapen Legearen onurak jaso ditzan, nahiz eta lur horiek bere oraingo mugetatik kanpo egon.

2. atala.- Meategiei buruz orain indarrean dauden xedapenei lotu beharko zaie ustiaketaren proiektua, haita ingurugiroari buruz eskuduntzak dituen ihardute-sailak eman dezan Ingurugiroarekiko Eraginaren Deklarazioan ezar dait.ezen baldintzei ere.

3. atala.- Aurreko bi ataletan aipatutakoa ezingo da honako hauen aurka jarri: Gune Naturalak eta Basa Landaretza eta Faunari Iraun arazteari buruzko 4/1989 Legeak Administrazio Publikoei ematen dizkien ahalmenen aurka, ez Urkiolako Parke Naturalaren Deklarazioari buruzko abenduaren 29ko 275/1989 Dekretuaren aurka, ez eta Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamuak eta Urkiolako Parke Naturalaren lurraldearen Erabilera eta Kudeaketarako Egitamuak berori babesteko xedatu ditzaten arau orokorren aurka ere.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1992ko uztailak 28.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Industria eta Energia Sailburua,

JON IMANOL AZUA MENDIA.


Azterketa dokumentala