Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 1991ko irailaren 10a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura eta Turismoa
2727

ERABAKIA, 1991.eko ekainaren 13koa, HABEren Zuzendari Orokorrarena, Euskaltegi Publikoak Pribatu Homologatu eta Pribatu Libreek Elkarte Autonomoan eta 1991. urtean antolatzen dituzten helduen euskalduntze eta alfabetatzerako ikastaroak eta horien bete beharreko baldintzak zehaztuz.

Euskaltegien Erregimen Juridikoa eta Finantzaketa araupetzen duen Ekainaren 12ko 189/1984 Dekretuaren arabera, HABEren

Zuzendari Orokorrari dagokio Euskaltegi Pribatuentzako subentzioetarako deiak egi tea, ihardunaldi bakoitzeko ahalmen presupuestarioen arabera.

Ondorioz, honako hau ERABAKI DUT: 1. atala: Xedea

Erabaki honen bidez arautzen dira Euskaltegi Publikoek eta Pribatuek, homologatuek bereziki, dirulaguntzak lortu ahal izateko bete behar dituzten baldintzak.

2. atala.- Oinarrizko Baldintzak

HABEk, bere diru-laguntzen programaren bidez, banatzen dituen subentzioak lortu ahal izateko, honako baldintzak bete behar dituzte ezinbestean:

l.- HABEren Euskaltegien Erregistroan Euskaltegi Publiko, Pribatu

Homologatu edo Pribatu Libre bezala inskribaturik egotea.

2: HABESEA Legeak eta bere garapenerako legeriak eskatzen duen bezala gutxienez bi irakasle izatea eta aritzea Euskaltegian (egoitza nagusian), ondorioz gutxienez 48 ikasle beharko dituelarik. Egoitza nagusi. tik at eskolak eman ahal izango ditu euskaltegiak, horren arrazoiak eta egitasmoa aldez aurretik azaldu eta Lurralde

Ikuskatzailetzaren onarpena jasoz gero.

3.- Barnetegiei dagokienean, gutxienez 2 irakasle beharko ditu, 24 ikasle une berean eta 20 m²ko 2 ikasgela gutxienez egoitza berean, horretan ari daitezen irakasleek bai ikasketa aldetik eta bai euskararen ezagutza aldetik, Kultura Sailaren 1984.eko Ekainaren 8ko

Aginduak Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuetako irakasleentzat ezartzen dituen baldintzak bete beharko dituzte.

4.- HABEren Lehendakariak onartutako BarneArautegia izatea.

5.- Ikastaroan parte hartzen duten ikasleek 16 urte beteak izatea, eta ikastaldeak ere araututako kopuruaren barruan osatuak izatea; hau da, euskalduntzeko saioetan gutxienez 12 eta gehienez 15, eta alfabetatzekoetan eta euskalduntzeuen 11. eta 12. urratsetan, gutxienez 12 eta gehienez 25. Talde handiagorik edo txikiagorik osatu ahal izateko Lurraldez dagokion HABEren Ikuskatzailetzaren idatzizko onarpena beharko da diru-laguntza eskaria egin baino lehen,

Euskaltegiak horrelako talde bakoitzeko memoria bat aurkeztu beharko duelarik.

Halere, Lurralde Ikuskatzailetzak ez du inoiz zortzi ikaslez beherako talderik onartuko.

6.- HABEren erizpideetan euskaldunzaharrek beharrezko lehentasuna dutenez, aurreko puntuetan jasotako baldintzetatik at alfabetatze ikastaro bereziak antolatu ahal izango dira. Ikastaro horietako irakaslegoak Kultura Sailaren 1984.eko Ekainaren 8ko Aginduak

Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuetako irakasleei eskatzen dien titulazio-maila izango du eta tokian tokiko euskalkia ezagutuko.

Ikastaro horiek hizkuntzaren lau trebetasunetan eguneroko premia arrun tei euskaraz erantzuteko gaitasuna lortu nahi duen euskaldunzaharrarentzat antolatzen dira. 100-125 ordutako iraupena izango dute eta ez dira alfabetatze-prozesu osoa egin nahi duten euskaldunzaharren ikastaldeekin nahastuko, ezta hauekin batera zenbatuko ere.

7.- Irakasle berri guztiek 1984ko Ekainaren 8ko Kultura Saileko

Aginduak araututako baldintzak bete beharko dituzte, bai euskarari eta bai ikasketa akademikoei dagokienean.

1989ko Urtarrilaren lean ari ziren edo lehenago aritu eta HABEren erregistroan honela azaltzen diren irakasleei ez dagokie xedapen hau.

8: Euskaltegiak bere iragarki eta matrikula-orri guztietan argi eta garbi azaldu behar du matrikula-kopuruak horiek direla HABEk ematen dituen diru-laguntzei esker, «HABEren diru-laguntzaz antolatua» formula erabiliz.

9 - HABEren Ikuskatzailetzak aurrikusi eta hurrengo artikuluetan zehazten diren egiteko administratiboak burutzea.

3. atala: Eskola-Egutegia eta Ikastaro-Motak Artikulu honetan aurrikusten diren eskola-egutegi eta ikastaro-motak Euskaltegi guztietan bete beharrekoak dira, HABEren Zuzendaritzak aldez aurretik onartutako proiektu berezirik dagoenean ezik.

A) Eskola-egutegia.

Euskaltegi bakoitzak, urria-ekaina bitartean, 165 eskolegun eman beharko ditu, Euskaltegi pribatuei dagokienean, eta 193 ikasturte osoan euskaltegi publikoei dagokienean.

B) Ikastaro-motak

Ikastaro moduloetan aurrikusten diren orduak klase-ordu errealak dira, atsedenak kanpo. a/ Euskaltegi Publiko eta Homologatuetan erabil daitezkeenak:

l.- Barnetegia.-Egunean 6 ikastordu; 120 eskolordu. 7.1.1.Hilabeteko ikastaroa, 20 eskola egun, 120 ordu 7.1.2.Bi hilabeteko ikastaroa, 40 eskola egun, 240 ordu 7.1.3.Hiru hilabeteko ikastaroa, 60 eskola egun, 360 ordu.

7.1.4.Lau hilabeteko ikastaroa, 80 eskola egun, 480 ordu

7.1.5.Bost hilabeteko ikastaroa, 100 eskola egun, 600 ordu

2.- Egunean 5 ordu; astean 25 ordu 7.2.3. 1991ko Iraila-Urria /

1992ko Otsaila......................................................

400-470 ordu 7.2.4. 1991ko Otsaila /

EkainaUztaila......................................................

400-470 ordu

3: Egunean 4 ordu; astean 20 ordu 7.7.4. 1991ko Urria /

Abendua............................... 216 ordu gutxienez 7.7.5.

1991ko Urtarrila /

Martxoa .......................

212 ordu gutxienez 7.7.6. 1991ko,Apirila /

Ekaina............................................ 228 ordu gutxienez

4: Egunean 3 ordu; astean 15 ordu 7.3.2. 1991ko Ir: Urria / 1992ko

Ekaina-Uzt ............... ............ ... ............. 495-579 ordu 7.3.5. 1991ko Iraila-Urria / 1992ko

Otsaila.................................... 240-282 ordu 7.3.6.

1991ko Otsaila /

Ekaina-Uztaila.......................................... 240-282 ordu

5: Egunean 2,5 ordu; astean 12,5 ordu

7.7.7. 1991ko Ir.- Urria / 1992ko

Ekaina-Uzt.... ....................................... 412-483 ordu

7.7.8. 1991ko Otsaila /

Ekaina-Uztaila ......................................... 200-235 ordu

6.- Egunean 2 ordu; astean 10 ordu

7.4.2. 1991 ko Ir.- Urria / 1992ko

Ekaina-Uzt....... ...................................... 330-386 ordu

7.4.7. 1991ko Urtarrila/ Ekaina-Uztaila (Euskalduntzearen 1. urratsekoak) ........, 180-230 ordu 7.- Ikastaro Bereziak

7.7.1. Oinarrizko Alfabetatzea................. 100-125 ordu 7.7.2.

EGA azterketa prestatzeko ikastaroak ...................................................... 120 ordu 8.- Uda Ikastaroak

7·8·1· Kanpo ikastaroak: Gutxienez .............. 100 ordu 7.8.2.

Barne ikastaroak: Gutxienez ............... 90 ordu b/ Euskaltegi

Libreetan erabil daitezkeenak Euskaltegi Publiko eta Pribatu

Homologatuetarako aipatutakoez gain honako ikastaro modulo hauek erabil daitezke:

9.- Egunean 2 ordu; astean 8 ordu

7.4.6. 1991ko Urria / 1992ko Ekaina............ 268 ordu 10.-Egunean ordu t'erdi (1,5); Astean 7,5 ordu 7.5.1. 1991ko Urria / 1992ko

Ekaina............ 248 ordu 4. atala.- Agiriak

Ikasturte bakoitzaren haseran honako agiriok sartuko dira Lurralde Ikuskatzailetzan;

1 ) Euskaltegiaren fitxa: Euskaltegiaren datuak biltzen dituen fitxa (ikus I. Eraskina), Ikasturtearen haseran eta datu-aldaketarik ematen den bakoitzean eguneratu eta Lurralde Ikuskatzailetzara igorriko da.

2) Dagokion legerian biltzen diren zehaztasunen arabera, zerga-betebeharrak egunean ditueneko ForuOndasunaren ziurtagiria.

9) Taldearen fitxa: Taldearen fitxa da agiri oinarrizkoa (ikus II. Eraskina).

4) Irakaslearen fitxa: euskaltegian berria den irakasle bat hartzen denean betetzekoa (Ikus III. Eraskina). Inprimaki honetaz gain, irakasle berri bat hartzen den bakoitzean, bere ikasketa eta euskara-agirien kopiak ere Lurralde Ikuskatzailetzara igorriko dira.

5) Ikaslearen fitxa: euskaltegian berria den ikasle bat hartzen denean betetzekoa (Ikus IV. Eraskina).

6) Irakaslegoaren datu-orria: Ikasturte-haserako euskaltegiko irakasle eta irakaskuntza-karguak dituzten guztiak biltzen dituen fitxa (adibide gisa, ikus V. Eraskina) .

7) Ikastaroaren xehetaaunak jasotzen dituen agiria. a) datak (hasiera eta bukaera)

b) eskola-egutegia: Euskaltegi bakoitzak Urria-Ekaina bitartean sartu beharreko 165 eskolegunak (edo ikasturteko 193ak) biltzen ditueneko egutegia, ikastaro-mota bakoitzarena zehaztuz.

c) eskolen ordutegia.

d) barnetegietan, egitarau orokorra (eskola-egunak, eguneko eskolordutegia -atsedenak zehaztuz-, eskolatik kanpoko ekintzak:

datak, egitaraua, etab.).

e) ikasle bakoitzaren matrikula ordaindua izatearen banku-agiria, talde-fitxarekin batera eta ikasleen ordena berean.

f) ikasturtean zehar egin beharko diren ebaluaziodaten eta ebaluazio-bileren egutegia. Datei dagokienez, urtean zehar aldaketarik balego, ebaluazio-data baino 10 egun lehenago gaztigatuko dio idatziz Lurralde Ikuskatzaileari.

8) Helduen Alfabetatzeko eta Euskalduntzeko Irakaskuntz Programak xedatzen dituzten Kultura eta Turismo Sailaren 1989.eko Azaroaren

17ko Aginduetan bildutakoaren arabera Euskaltegi bakoitzak bere programazioa burutu eta onartua izan dadin urriko fitxasarrerarekin batera eraman beharko du.

9) Ebaluatzeko erizpideak biltzen dituen agiria. Euskaltegi guztiek goian aipatutako Aginduen araberako frogak aplikatu beharko dituzte urtean zehar. Euskaltegi bakoitzak urtean zehar aplikatuko dituzten frogak osatzeko erabiliko dituen erizpideak aurkeztu behar ditu

Lurralde Ikuskatzailetzan Urriaren 25erako. Agiri horrek honako gutxienekoak jaso beharko ditu:

- urrats bakoitza neurtzeko zein froga mota aplikatuko den atalez-atal. - atal bakoitzean aplikatuko den frogaren ezauga rriak (formulazioa, testu mota, luzera eta iraupena, ...). - atal bakoitza zuzentzerakoan erabiliko diren eriz pideak eta puntuaketarako baremazioak.

10) Froga-ereduei dagokienean, Euskaltegiak ikastaro amaierako aktarekin batera ikastaroan zehar eginiko ebaluzio-akten fotokopia ere aurkeztu beharko du, urtean zehar talde horretan aplikatu diren froga-ereduak erantsiko dizkiolarik. ll) Ikasleko eta orduko Euskaltegi bakoitzak matrikula gisa zein baremo eta zein epetan kobratuko dion ikasle bakoitzari agertzen dueneko agiria, ikastaro bakoitzuen berezitasunaren arabera.

Barnetegiei dagokienean, egoitza eta ostatuaren kostuaren berri ematen duen agiria.

12) Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuek 90/91 ikasturteko

Memoria aurkeztu beharko dute Irailaren bukaera baino lehen. 91/92 ikasturterako Euskaltegiaren Plana, berriz, urriaren 25erako.

5. atala: Agirien Sarrera-epeak.

Erabaki honen laugarren artikuluan aurrikusitako agirien artean

Euskaltegiari eta ikasturteari dagozkienak urrian sartu behar dira.

Ikastaroei eta ikaslegoari dagozkien fitxak etz zerrendak sartzeko honako epeok izango dira (aipatzen den egunaren 14ak baino lehen):

1.- urtarrilaren 17rako, 7.4.7. eta 7.7.5, ikastaro motakoak.

2 - martxoaren lerako, 7.2.4.; 7.3.6.; 7.7.8. ikastaro motakoak. . - apirilaren 12rako, 7.7.6. ikastaro motakoak.

4 - uztailaren10erako, uztaileko ikastarokoak eta Abuzturako aurrikuspena.

5.- abuztuaren 9rako, abuztuko ikastarokoak. 6.- irailaren 11rako, iraileko ikastarokoak.

7.- iraila-urrian hasten diren ikastaroetakoak, urriaren 11rako (ikasle eta irakasleen fitxak sartzeko epea urriaren 25ean bukatuko da).

8.- gainontzeko ikastaroetarako, hasiera-datatik berezko 10 eguneko epean.

Ikastaro.haseran sartutako informazioan eman daitezkeen aldaketak egunean izango ditu Euakaltegiak eta Ikuskatzailetzara gaztigatuko hiruhilabetero, hiruhilabetearen lehen hamabostaldiaren barruan, beharrezko agiriak erantsita.

6 atala: Kontrolerako erizpideak

Euskaltegiak subentzio-eskariarekin batera, Lurraldez dagokion

HABEren Ikuskatzailetzara eraman duen informazioaz gain,

Ikuskatzailetzak euskaltegiaren ihar· duerari buruz jasotzen dituenak ere kontutan hartuko dira subentzioak banatzeko orduan.

Euskaltegi guztietan ikaslegoaren asistentzia aztertuko da.

Euskaltegi bakoitzak eramango du bere ikasleen asistentziaren kontrola. Ikuskatzailetzak urtean zenbait ikustaldi egingo du,

Euskaltegiak eskaintzen duen asistentzi-fitxako informazioa alderatuko duelarik.

7. atala: Ikasleen ebaluazioak. l.- Ebaluazio jarraia.

Euskaltegi guztietan ebaluazio jarraiaren sistema erabiliko da ikasleekin.

Azterketa-frogek, ikusketa sistematikoak, elkarrirzke tak eta abarrek ebaluaketarako tresneria osatzen dute. 2: Ebaluazio-bilerak.

Ebaluazio-prozesu osoan etengabe jasotako datuak ebaluazio-bileretan egituratuko dira, ikastalde bakoitzeko irakasle guztiek parte hartuko dutelarik, ikasle horien irakasle arduradunaren zuzendaritzapean.

Aktaren batean bilduko dira ebaluazioaren ondorio· ak (kalifikazioak, oharrak...) eta Euskaltegian geratuko da artxibatua ebaluazio-frogarekin batera hurrengo ikasturtearen bukaera arte,

HABEren Ikuskatzailetzak ikus eta azter ditzan. Erabaki honetako laugarren artikuluaren 10. puntuan xedatutakoari jarraiki, ikasturteamaieran akta horren kopia Lurralde Ikuskatzailetzara eramango du Euskaltegiak. .- Ikastaro-amaierako azterketa frogak.

HABEren Ikuskatzailetza-Sailak Euskaltegi Libreetako ikastaro-amaierako ikasleen froga-ariketen %15a ikuska dezake, horretarako bai idatzizko orriak eta bai ahozko frogen audio-zintak heleraziko zaizkiolarik.

Froga horien azterketa-unean Euskaltegiaren ordezkaria aurrean izan dadin deitua izango da.

8. atala.- Ikastaro-amaierako aktak.

1. Ikastaroa amaitzen denean, Euskaltegiak ikastaro osoko ebaluazio-aktak akta orokor batean bilduko ditu.

2. Ordenadorez inprimitutako Taldearen Fitxan jasoko ditu ikastaro amaierako aktari dagozkion datuak.

3. Fitxa honetan jasoko dira ikastaroa hasi zuten ikasle guztien zerrenda eta ikasle bakoitzak ikastaro osoan zehar gainditutako azken urratsa, halaber, ikastaldean Baja izan bitarteko ikaslearen orduak eta lortutako azken urratsa ere zehaztuko direlarik.

4. Fitxaren jatorrizkoa eta kopia ikastaroa bukatu ondorengo berezko

15 egunen barruan dagokion HABEren Lurralde Ikuskatzailetzara eramango dira, Ikuskatzaileak zigilatu ondoren, jatorrizkoa

Ikuskatzailetzan geratu eta bestea Euskaltegira itzuliko delarik.

9. atala.- Subentzio-moduloak.

Honako hauek izango dira 1991ko diru-laguntzen gehienezko moduloak:

l. Euskaltegi Homologatuetan, ehun eta hogeitahamabost pezeta ikasle eta eskolorduko.

2. Euskaltegi Libreetan, berrogeitabi pezeta ikasle eta eskolorduko.

3. Euskaldunaaharren alfabetatze-ikastaroetan, Erabaki honen 2.6 artikuluak eskatzen dituen baldintzak betez gero, hogeitabi pezeta gehiago emango da ikasle eta klase-orduko, behin bakarrik emango ere, dirulaguntza sisteman lehenengo aldiz sar daitezen ikasleei (aurrez

HABEren diru-laguntzarik jaso ez duten euskaldunzaharrak).

4. Barnetegietan bertako gastuetako diru-laguntza hirurehun pezetatakoa izango da ikasle eta eguneko.

5. Erabaki honen laugarren artikuluan eskatzen diren Euskaltegiaren fitxa, Taldearen fitxa, Irakaslearen fitxa eta Ikaslearen fitxa agiriak HABEren informatika-programaren arabera eta 5.25>> neurriko disketean dakartzaten euskaltegi publiko eta pribatu homologatuei gehienez 250.000 pezetako diru-laguntza, aurrerantzean euskaltegi horrek aipatu agiriak informatizaturik helerazi beharko dituelarik.

10. atala.- Diru-laguntzen ordainaldiak. Diru-laguntza hauek hiruhilabetero ordainduko dira, eta bakoitzaren amaieran, hirugarren hiruhilabetean uztaileko eta abuztuko ikastaroei dagozkienak ordainduko direlarik, eta laugarrenean Iraila eta Urrian hasitakoei dagozkienak.

Euskaltegi batek Erabaki honetan eskatu eta bete beharreko baldintzaren bat beteko ez balu, jasotako diru-laguntza itzuli egin beharko luke.

11. otata.- Matrikula-tasak.

Subentzio hauek jaso nahi dituzten Euskaltegiek honoko matritula-ordainaren muga bete beharko dute ezinbestean:

Barnetegian: 160 PTA./eskolorduko eta ikasleko gehienez. Egoitzari dagokiona aparte zehaztuko da. Barnetegikoak ez direnean: Eskola ordua, 160

PTA./orduko eta ikasleko gehienez, eta 60 pezeta gutxienez, euskaltegiak eskain ditzakeen matrikula kopurua jeisteko bideak erabilita ere.

12. atala: Eskabide-tokiak

Diru-laguntza hauetarako eskabidea HABEren Lurralde-Ikuskatzailetzen bulegoetan egingo da, Eraba ki honen bostgarren artikuluan aipaturiko. datetan. Araban: San

Prudentzio, 8, Behea - VlTORIA-GASTEIZ

Bizkaian: Henao, 52-1.a - BILBAO

Gipuzkoan: Foruen Ibilbidea, 1-1.a - DONOSTIA-SAN SEBASTIAN

Abuztukoak: Foruen Ibilbidea, 1-2.a - DONOSTIASAN SEBASTIAN, eta

Henao, 52-1.a - BILBAO 13. atala.- Hitzarmenpeko Euskaltegiak.

HABEren Zuzendaritza-Batzordearen erabakiz hitzarmen baten bidez diru-laguntzak jasotzen dituzten euskaltegiak, Erabaki honetan araututakoa betetzera behartuak daude, hitzarmenaren beraren bidez egoki daitekeelarik.

14. atala.-Iraupena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da Erabaki hau indarrean. 15. atala: Helegiteak.

Deialdi honi dagokion xehetasun oro HABEren Zuzendari Orokorraren

Erabakiz erabakia geldituko da, beti ere, bera argitartzen den egunaren biharamunean hasita hilabeteko epe barruan birjarpenezko helegitea tartejarri daitekeelarik.

Donostia-San Sebastián, 1991ko ekainak 18. HABEren Zuzendari Orokorra,

MARTIN ETXEBERRIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala