
182. zk., 1991ko irailaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasuna
2726
AGINDUA, 1991ko abuztuaren 30ekoa, Osasun Sailbu ruarena, Euskal Autonomi Elkarteko Premiatasunezko Osasunketa Garraio-Sarearen laguntzaile izan eta irabazte xederik gabekokoak izan daitezen erakunde publiko zein pribatuentzako laguntzetarako deia egiten duena.
Uztailaren 11ko 173/1983 Dekretuz, Premiatasunezko Osasunketa
Garraio-Sarearen Aztertze eta Arrazoibideratzeko Batzordea sortu zen.
Batzorde horrek Osasunketa-Laguntzaren Oinarrizko Sarea, honen ihardutze-modua eta lortu nahi diren helburuak zehazten ditu.
Azuoaren 25eko 279/1986 Dekretuaren arabera, Euskal Autonomi
Elkarteko lurraldean eta Premiatasunezko Osasunketa-Garraioan
Erakunde eta Instituzio asko biltzen direla. beharrezkotzat jotzen da teknika zein giza baliabideak arrazoibideratzea; horretarako
Osasunketa-alorreko Garraio Sare hori egokitzeko beharrezko inbertsioak egin beharra dago. Horregatik eta Euskal Autonomi
Elkartearen Aurrekontu Orokorrei buruzko 1/91 Legean adierazten denaren arabera, honako hau
XEDATU DUT:
l. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Premiatasunezko Osasunketa
Garraio-Sarean 1991. urtean zehar laguntzaile izan eta irabazte-xederik gabekoak izan daitezen erakunde publiko zein pribatuei zuzendutako laguntzetarako deia egiten da.
2. atala.- Euakal Herriko Aurrekontu Orrokorretan laguntza horietarako ezarritako zenbateko oeoa hirurogeitamar milioi (70.000.000) pezetakoa da.
3. atala.- Aurkeztu daitezen askabideen kopuru oso aren arabera aldatuko dira dirulaguntzak, eskabidearen gai izan den guztirako zenbatekoaren % 100ekoa izan daitekeela.
4. atola: 1. Laguntza horiek esandako Sarea egokitzeko edo ihardunari eusteko erabiliko dira, azaroaren 25eko 279/1986 Dekretuan esaten den moduan.
2. Lehentasuna izango dute Premiatasunezko Osasunketa
Garraio-Sarearen gaurregun dituen akatsak zuzentzera jo dezaten eskabideek.
Premiatasunezko Osasunketa Garraio-Sareak dituen baliabideak eta
Zentru Koordinatzaileekiko (SOSDEIAK eta Presatasunezko Sorospen
Zerbitzua) ihardun operatiboen gradua izango dira esleipenetarako erizpideak.
5. atalo.- Erakunde eskegilea legez ordezkatzen duen pertsonak izenpetu beharko du eskabidea, eta honako agiri hauek atxiki horri:
a) Eskea egiten duen erakundearen izena eta helbidea.
b) Eskea egiten duen erakundearen zergalaritza-ezagukaria (Z.E.).
c) Zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak kitaturik edukitzearen egiaztagiria.
d) Erakundearen banku-kontua.
e) Eskaeren arrazoiak azal ditzan txosten zehatza, horien lehentasunak adieraziz.
f) Erakundeak Premiatasunezko Osasunketa Garraio-Sarean eskaintzen dituen zerbitzuen zehaztapena.
g) Erakundearen 1991.erako aurrekontua, Premiaasunezko Osasunketa
Garraio-Sareari doakiona zehatzmehatz azalduz.
h) 1990an izandako eta 1991an ustez izango dituen diru-iturrien zinpeko aitorpena.
i) 1990an izandako ihardunei buruzko txostena.
6. atala.- Laguntza hauen pentzutan erosi asmo diren elementu material guztiek, nahitaez, horiei buruz Eusko Jaurlaritzak araudiz jarritako aginduak bete beharko dituzte.
7. atala.- l. Osasun Sailburuak emango ditu laguntzak, uztailaren
11ko 173/1983 Dekretuz sortutako Premiatasunezko Osasunketa
Garraio-Sarea Aztertzeko eta Arrazoibideratzeko Batzordearen proposamenez.
2. Esandako Batzordeak finkatuko ditu laguntzen zenbatekoak, aurkeztutako-proiektuak aztertu ondoren eta ezartzen diren bi aldietato bakoitzari buruzko ebazpen ezberdinen bidez. Ekonomi ekitaldi honetako lehenengo bederatzi hilabeteei dagokie lehenengo aldia eta, bigarrena, urte honetako azkenengo hirihilabeteei.
8. atala.- Edozein eratako beste edozein dirulaguntza edo laguntzekin bateragarri izango da laguntza hauek ematea, hala ere, erakunde ezberdinetatik helburu berdinerako eskuratu dadin guztirako diru-zenbatekoa ez da izango gastu osoa baino goragokoa.
9. atala.- 7. atalean aipatzen diren bi aldiei dagoz kien bi alditan egingo da inbertsiorako edo euspenerako onar daitezen laguntzen ordainketa.
10. atala.- Bi aldi horietan garatu den kudeaketa aztertuko du aipatutako Batzordeak, proiektuaren eta dirulaguntzen gai izan diren ihardunak bete diren ala ez zainduko duela. Horretarako, eskuratu diren diruak aplikatuz burutu diren gastuak eta garatutako ihardunak justifikatzezko Txosten bat aurkeztu beharko du onuradunak, 1992ko urtarrilaren 31a baino lehen.
11. atala.- Laguntza-hartzaileak laguntzaren zertarakoa betetzen ez badu, ordurarte jasotako diruak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusira itzuli beharra deklaratuko da, bidezkoak izan daitezen gainerako ekintzen kaltetan izan gabe. Diru horiek, ondorio guztietarako, sarrera publikotzat hartuko dira.
12. atala.- Eskabideak aurkezteko epea, hilabetekoa izango da, Agindu hau indarrean jarri dadin egunetik hasita kontatuko dela epe hori.
Osasun Saileko Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa
Zuzendaritzara bidali beharko dirá eskeidazkiak (Premiatasunezko
Osasunketa Garraio-Sarerako Laguntzak), Eusko Jaurlaritza, Araba k.,
5, 01006 Vitoria-Gasteiz.
13. atala.- Eskabideak aurkezteko epea amaitu dadin egunetik hasita kontatuko den hilabeteko gehienezko epearen burruan eman beharko zaie ebazpena lehenego aldikoei eta, urte honetako abenduaren 15a baino lehen, bigarren aldikoei.
1 4. atala.- Osasun Sailak, Agindu honetan adierazten diren arauak betetzen direla bermatzeko beharrezko gainbegirapen, ikuskapen eta egiaztapenak egingo ditu.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 1991ko abuztuak 30. Osasun Sailburua,
IÑAKI AZKUNA URRETA.
RSS