Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 1991ko irailaren 10a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria eta Merkataritza
2725

ERABAKIA, 1991ko abuztuaren 14ekoa, Industri Admi niatrazioko Zuzendaritzarena, zeinen bidez <<Inspección y Garantía de Calidad, S.A. (I.G.C.)· Erakundea Arauzko Ikuskaketa eta Zainketarako Erakundeen Erroldetegian sartzen bait da.

José F. Martín Cinto Jaunak, Madrideko Ana Teresa kaleko lean egoitza duen <<Inspección y Garantía de Calidad, S.A. (I.G.C.)~ Erakundeko

Lehendakari denez, Erakunde hori Arauzko Ikuskaketa eta Zainketarako

Erakundeen Erroldetegian sartzeko aurkeztu duen eskaria ikusita.

Abenduaren 1eko 307/1988 Dekretua eta hori garatzen duen 1989ko azaroaren 21eko Agindua ikusi ondoren. «Inspección y Garantía de Calidad, S.A. (I.G.C.)>> Erakundeak industri produktu, tresna eta instalazioen segurantza alorrean

Arauzko Ikuskaketa eta Zainketa araupetzen duen abenduaren 1eko

307/1988 Dekretuaren 8. atalean adierazitako agiriak aurkeztu dituenez.

Aurkeztutako agiriei darienez, enpresak, geroago zehazten den alorrean aritu ahal izateko, aurreko idazatian aipatutako eskakizun guztiak betetzen dituela kontutan izanik.

Industri Administrazioko Zuzendaritza honek, ERABAKI DU:

Lehenengoa.- Madrideko Ana Teresa kaleko lean egoitza duen «Inspección y Garantía de Calidad, S.A. (I.G.C.) >> Erakundea Arauzko

Ikuskaketa eta Zainketarako Erakundeen Erroldetegian sartzea.

Erroldean 06 zenbakiaz sartu da eta arauzko alorrak honako hauek dira:

- Saka bidezko apailuak - Igotze-apailuak - Kimika-gaiak biltegiratzea - Berogailuak, girogailuak eta osasunketazko ur beroa - Ibilgailuak eta biltontziak - Elektra indarra.

Bigarrena.- Euskal Autonomi Elkarteko lurralde osoan iharduteko baimena ematen zaio erakunde horri, baina Industria eta Merkataritza

Sailari dagokion Jarduerarako Zainketapean aritu behar izango du.

Hirugarrena- Euskal Autonomi Elkartean ihardunean hasi aurretik,

Arauzko Ikuskaketa eta Zainketarako Erakundeak 307/1988 Dekretuaren

13. ataleko 2. puntuan adierazten diren agiriak aurkeztu behar izango dizkio berari dagokion Industriako Lurralde Ordezkaritzari. .

Laugarrena.- Erakunde hau sendesteko erabili diren funtsezko xehetasunetan aldaketaren bat gertatuz gero, horren berri eman beharko dio, berehala, Industri Administrazioko Zuzendaritzari.

Bosgarrena.- Erroldetegian sartzeko erabili diren ezaugarri egokiei eutsi beharko die beti Erakundeak.

Seigarrena.- Errolderaketa honek ezinbestekoa du ondoren aipatzen diren baldintzak betetzea:

Errolderatze ezaugarriei eustea eta, berariz, 307/1988 Dekretuaren

7b) eta 8.1.c) ataletan adierazten diren elkarrezintasunei, bai eta

1989ko azaroaren 21eko Aginduaren 4 eta 5. ataletan adierazten direnei ere, hots, gutxienezko langile kopuruari eta beharrezko teknika baliabideei.

Erabaki honek ez du amaitzen administrazio bidea eta bere aurka

Gorajotze Errekurtsoa egin ahal izango da, Administrazio

Ihardunbideari buruzko Legearen 122. atalean xedatutakoaren arauera.

Errekurtsoa Industri Administrazio eta Politikarako Sailburuorde Jn.

Txit Argiari zuzenduko zaio, jasotzen den egunaren biharmonetik hasi eta 15 laneguneko epearen barruan.

Euakal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamonean hartuko du indarra Erabaki honek.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori. Vitoria-Gasteiz, 1991ko abuztuak 14. Industria Adminiztrazioko Zuzendaria,

MARIA LUISA FUENTES ALFONSO.


Azterketa dokumentala