Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 1991ko irailaren 10a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Osasuna
2717

AGINDUA, 1991ko abuztuaren 30ekoa, Osasun Sailburuarena, Euskadiko Osasun Informazio Sistemei buruzko Batzorde Aholkularia sortzen duena.

Euskal Autonomi Elkarteko Osasun Informazio Sietemak garatzea ezinbesteko baldintza da, osasun arloan egiten diren ahaleginen benetazko koordinazioa lortzeko, baliabideen eralbipena eraginkorragoa izan dadin eta osasun kudeaketa eta plangintza sistemak hobetzeko.

2000. urtean Osasuna Guztiontzat egitasmoko Europako Eskualdeetanko

35 zenbakiko helburuak honela dio hitzez-hitz: «... Osasuna

Guztiontzat egitasmoko euren estrategia nazionalak sustatzeko gai liratekeen Osasun Informazio Sistemak behar lituzkete Elkartekideek..

Jadanik hasitako ekintzen ebaluazioa eta gerora egingo diren ekintzen plangintza ahalbideratuko dituzten Osasun Informazio Sistemen garapena bultzatzea ezinbestekoa da une honetan.

Gure Autonomi Elkartean Osasun Informazio Sistemen arloan garatu behar diren ahaleginak aztertu, berraztertu eta koordinatzeko, beharrezkoa da prestakuntza eta aztura jakinak dituzten aditu profesionalen talde bat sortzea, arlo horretako zenbait alderdi teknikori buruz argibideak eta aholkuak eman diezazkion Sailari.

Guzti hori horrela izanik, eman zitzaizkidan ahalmenekin bat etorriz, honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.- Euskadiko Osasun Informazio Sistemei buruzko Batzorde

Aholkularia sortzen da; Osasun Sailak aholkuak eskatzeko ihardute-saila izango da, osasun informazio sistemen gaietako aholkularitza teknikoa emateko.

2. atala.- Euskadiko Osasun Informazio Sistemei buruzko Batzorde

Aholkulariak, aholkua emateko bere eginkizunen eremuan, honako iharduera hauek garatuko ditu:

a) Egun erabiltzen diren informazio azpisistemak berraztertzea.

b) Osasun maila guztietan dauden informazio premiak somatzea (Euskal

Autonomi Elkartean, Osasun

Alorrean, Osasun Eskualdean, Oinarrizko Sorospidetzan, Sorospidetza

Berezituan, Osasun Publikoan, etabar) .

c) «Gutxiengo datu multzo· bat proposatzea informazio maila guztientzako.

d) Euskal Autonomi Elkarterako informazio sistemen plan bat ezartzea.

e) Informazio azpisistemen aldaketak proposatzea eta ezarritako planari horiek egokitzea.

3. atala.- 1.- Euskadiko Osasun Informazio Sistemei buruzko Batzorde

Aholkularia honako kideek osatuko dute: Lehendakari batek,

Koordinatzaile Nagusi batek eta, gehienez, hogei Bokalek.

2.- Euskadiko Osasun Informazio Sistemei buruzko Batzorde

Aholkulariko kideak Osasun Sailburuordeak izendatuko ditu, Osasun

Informazio, Irakaskuntza eta Ikerketa Zuzendariak proposatuta, osasun informazioaren eremuan prestakuntza eta aztura jakinak dituzten profesionalen artean aukeratuko direlarik.

3.- Batzordeko Lehendakariari dagokio bertako ordezkaritza egitea, baita bileretarako deia egin eta hauetan buru izatea ere, boto ebazlea duela.

4 - Koordinatzaile Nagusiak Batzordeko kide izatearren dagozkion eginkizunak izango ditu eta, hauekin batera, Batzordearen iharduerak bultzatzea eta sor daitezen azpibatzorde edo lantaldeak koordinatzea.

4. atala - 1 - Batzordeak, gutxienez, honako informazio alorrak sortuko ditu:

a) Osasun sorospidetza b) Baliabideak

c) Osasun Publikoa eta Izurriteei buruzko Informazioa.

Alor hauetariko bakoitzaren barnean, agindu zaizkien ihardueren garapen eraginkorra ziurtatzeko helburua kontuan hartuta, bidezkotzat jo daitezen beste talde sortuko dira.

2 - Batzordearen eritzira uzten da, erabili behar den gaiari buruz trebetaaun jakina duten pertaonak bertako bileretara joatea eta bere iharduerak garatzeko lankidetza eskaini ahal izatea, beroiek egindako ekarpenak eta lan zientifikoak, atera beharreko ondorioetarako eta hartu beharreko erabakietarako interesgarritzat jotzen badira. .

5. atala.- Euskadiko Osasun Informazio Sistemei buruzko Batzorde

Aholkulariak lanerako plan bat ezarriko du, Osasun Sailak emandako arteztarauen arabera, eta Ihardute-sail Kolejiatuentzako

Administrazio Prozeduraren Legeak finkatutako arauez baliatuko da bere ihardunean.

6. atala.- Euskadiko Osasun Informazio Sistemei buruzko Batzorde

Aholkularia Osasun Sailordetzari atxikita gelditzen da.

GEHIGARRIZRO XEDAPENA

Euskadiko Osasun Informazio Sistemei buruzko Batzorde Aholkulariko kideek emandako zerbitzuengatik, indarrean dagoen arauteriaren arabera dagozkien dietak edo kalteordainak jaso ahal izango dituzte.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa: Ahalmenak ematen zaizkio Osasun Sailburuordeari Agindu hau garatzeko eta betetzeko beharrezko izan daitezen Erabakiak eman ditzan.


Azterketa dokumentala