Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 1990eko uztailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza
2108

AGINDUA, 1990.eko maiatzaren 31koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, arlo desberdinetako ikerketan eta lanbide-espezializazioan gaitzearren, beka-deialdia egiten duena.

Giza bitartekoei dagokien garrantzia eman nahian, arlo desberdinetako ikerlari eta adituak gaitzea funtsezko helburua da, bertako nekazal eta arrantzal sektoreek duten garapen teknikoaren maila jaso gura badugu, Europako egiturek dutenarekin bat etor dadin.

Ondorioz, honako hau

ERABAKI DUT:

1. atala.- Helburua.

Beka-deialdia egitea. Ikerketari dagokionez eta goi-mailako eta ertaineko tituludunentzat: 14 gaikuntza-beka, lanbide-espezializazioari dagokionez eta lanbide-heziketako Il.go tituludunentzat: 3 gaikuntzabeka eta azkenik bigarren atalean adierazten diren arloei dagokienez eta Sailari atxekita eta ihardunean dauden lanarientzat: hirugarren zikloko beka 1.

2. atala.- Arloak.

Deialdi honek hartzen dituen bekek ikerlanak eta lanbide-espezializazioko azterlanak burutzea dute helburu, ondoren zerrendatzen diren arloetan:

1.- Ikerketa arloko gaikuntza.

-Euskal artzanorari buruzko azterlana.

-Katajineta gatibuaren biologia eta hazkuntzari buruzko azterlana.

-Hegazti-ekoizpena aire zabalean.

-Fruita ekoizpena.

-Erremolatxaren birus-horitasuna: horrekin batera hazi ohi diren belar txarrak.

-Landareen hobekuntza genetikoa.

-Lurralde antolamendua nekazal eskualdeetan.

-Lohiak.

-Fruita-ekoizpenerako merkatalbideak.

-Elikagai arloko araubidea: Autonomi Elkarteko, Estatuko eta E.E.E.ko araubideen eragina elikagaien kalitatean.

-Sagardorako teknologia.

-Nekazal elikagai sektoreko Merkatuei buruzko estatistika-ikerlana.

-Agrometeorologia.

-Baso-espezieen sasoi-baldintzak.

2.- Lanbide-espezializazioaren bidezko gaikuntza.

-Landare-ugalketa.

-Loragintza: taiukera eta garden center.

-Lekaren hazkuntza.

3.- Hirugarren zikloko programa.

-Biologia molekularra.

3. atala.- Eskegileek Agindu honetan ezarritako betebeharrekoez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte, Agindu hau argitaratu orduko:

1.- Administral auzotartasuna Euskadin izatea.

2.- Bekaren ezaugarrien arabera, ingeles, frantses edo alemanezko ezaguerak jakitea.

3.- 1.atalean aipatzen den tituluarén jabe izatea 1990eko urriaren lean.

4.- Lehenago Eusko Jaurlaritzaren beken onuradun ez izatea, hala ere bi salbuespen onartuko dira: lehenengoa, Eusko Jaurlaritzaren beste Sail batek dei egindako bekaz hasitako doktoretza-tesi baten jarraipen edo amaiera izatea eta bigarrena, Nekazaritza eta Arrantza Saileko lanarigoa, edonolako lotura dagoela ere, izatea.

4. atala.- Diru zenbatekoa.

Honelakoak dira:

1.- Estatu espainolean gaikuntzarako:

a) Gaikuntza-bekak ikerketan: 936.000 PTA/urteko.

b) Lanbide-espezializazioaren bidezko gaikuntzabekak: 700.000 PTA/urteko.

c) Hirugarren zikloko programa: 1.400.000 PTA/urteko.

2.- Estatu espainoletik kanpoan gaikuntzarako:

a) Gaikuntza-bekak ikerketan: 1.400.000 PTA/urteko.

b) Lanbide-espezializazioaren bidezko gaikuntzabekak: 1.100.000 PTA/urteko.

c) Hirugarren zikloko programa: 2.000.000 PTA/urteko.

3.- Bekadunen egonaldiak tarteka atzerrian, marteka Estatu espainolean egiten badira; 1 eta 2 puntuetan ezarritakoaren eta egonaldien luze-laburraren arabera finkatuko da bekaren diru-zenbatekoa.

4.- 1 eta 2 puntuetan ohartemandako diru-zenbatekoari osagarriak, jarraian zerrendatzen diren kontzeptuei dagozkienak, gehi dakizkioke, beti ere frogagiriak eta egindako iharduerari buruzko txostena aurkezten badira eta Ikerketa eta Gaikuntza Zuzendariaren oneritzia baldin badu; dena dela, osagarri horrek ezin dezake inolaz gaindi bekaren urteko dirukopuruaren erdia. Hona hemen osagarrietarako kontzeptuak:

a) Garraio-gastuak.

b) Gaikuntza osatzeagatik sorturiko gastuak, besteak beste, matrikula, ikastaroak, kontsultak eta antzerako ekitaldiak.

c) Materialen gastuak.

d) Aseguru-polizak kontratatzeagatik eratorritako gastuak.

5.- Beken zenbatekoa hiruhilabetero ordainduko da normalean, baina bestelako epeak ere ezar daitezke.

6.- Euskal Autonomi Elkartean dauden, Administrazioaren lege-nortasuna ez duten eta beka hauen jasotzaileak onartzen dituzten zentruek subentzio bat, laguntza bakar eta orokor gisa, eska dezakete Agindu honen bidez esleiturik diru-kopuruen pentzutan. Kontzeptu honengatik eman daitekeen diru-kopurua ezin daiteke 250.000 ptatik gorakoa izan eta ez da ordainduko, bekadunak zentruan sorturiko benetako gastu osagarria frogatu arte.

5. atala.- Iraupenaldia eta luzapenak.

1.- Urtebeterako emango dira bekak, 1990eko urriaren 1 eta azaroaren laren artean haien hasiera izanik. Salbuespen gisa eta arrazoibidezko eskaria egin ondoren eta tutoreak edo gaikuntza-zentruak bermaturik, Ikerketa eta Gaikuntza Zuzendaritzak, lan horretan hasteko, hiru hilabete baino gehiagokoa ez den atzerapen bat baimendu ahal izango du; zeina, ekonomi ondorioetarako, ez bait da berreskuragarri izango ezta bekaz baliatzeko aldiaren azken eguna aldatuko ere.

2.- Ikerketarako eta hirugarren zikloko programak egiteko diren bekak luza daitezke, Ikerketa eta Gaikuntza Zuzendariaren erabaki bidez, aldi handiagotara hiru edo lau urteko muga dagoelarik, doktoretza-tesiak egitekotan. Horretarako, Agindu honetan finkaturiko diru-zenbatekoak, urtero berrikusi ahal izango dira. aurreko urteko kontsumo ezioek dituzten indizeen arabera.

6. atala.- Izaera.

1.- Beka hauek emateak, duten gaikuntza izaera dela-ta, ez du esan nahi lanedo administral loturarik dagoenik onuradunak eta tutoretza duen zentruaren artean, ezta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarekin ere. Beka emate horrek ez du erakarriko Gizarte Segurantzako alta.

2.- Bekadana beharturik dago, bertako edo atzerriko ikertetxeko orduak, arauak eta jokabideak betetzera.

3.- Beka horiek bateraezinak dira beste edozein beka, laguntza edo ordainduriko lanekin, berdin diola azken hori fondo publiko edo pribatuen pentzutan den.

Hirugarren zikloko programaren jasotzaileari emango zaion baimena zerbitzu aktiboaren pareko hartuko da ondorio guztietarako, baina ordainsariak jasotzeko eskubiderik gabe.

4.- Bekadunek egingo dituzte beren ikerlanak Ikerketa eta Gaikuntza Zuzendaritzaren begiradapean, bekadun bakoitzarentzat buruturiko pianen arabera.

5.- Bekadunak planean ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badu, Ikerketa eta Gaikuntza Zuzendariak erabaki ditzake laguntzaren deuseztapena eta jasotako dirukopuruen bihurketa Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari. Bidezko diren gainerako akzioen kaltetan joan gabe.

7. atala.- Eskabideak.

1.- Eskabidean nahi den arloa adieraziko da eta harekin batera tituluaren frogagiria, erroldaketa ziurtagiria, hizkuntz egiaztagiriak, N.A.N.aren fotokopia, proiektuaren txosten berriemalea, kontu korronteko zenbakia, curriculum vitae eta egokitzat jotako xehetasun adina, eta Sailak eskatuko balu, ikertetxeak eskatzailea onartzen duelako gutuna, hori beka esleitu ondoren.

Eskabide-inprimakia interesdunen eskura dago Saileko Herrialde Burutzetan.

2.- Eskabideak Ikerketa eta Gaikuntza Zuzendariarengana bidaliko dira eta Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzan, Wellington Dukea, 2-7 (01011 ), aurkeztuko edo Administral Prozedurarako Legeak bere 66 atalean aipatzen dituen lekuetan, hilabetearen epean Agindu hau E.H.A.A.n argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

3.- Beka-luzapena eskatzen dutenek 1 eta 2 puntuetan adierazitako eran, tokian eta epean egingo dute eskaria, beka gauzatzen deneko ikertetxeko zuzendariaren edo tutorearen oneritziarekin.

8. atala.- Izangaien hautaketa.

1.- Izangaien merezimenduak baloratu behar dituen Epaimahaian, Ikerketa eta Gaikuntza Zuzendaria arituko da mahaiburu, eta horrez gain, beste hiru bokal ere izendatuko dira. Esleipena, adierazitako merezimenduen eta elkarrizketaren arabera egingo da.

Harturiko akordioen akta Idazkariak idatziko du, baina honek ez du botorik emango.

2.- Eskatzaile ezagatik, horiek behar adinako merezimendu ez izateagatik edo beka-deuseztapenagatik hutsik geratu diren arloen diru-zenbatekoa gainontzeko arloetako bekadunei gehi dakieke.

AZKEN XEDAPENAK

Lehendabizikoa.- Agindu hau garatzearren, behar bezainbat xedapen emateko ahalmena Ikerketa eta Gaikuntza Zuzendariari aitortzen zaio.

Bigarrena.- Agindu honek, E.H.A.A.n argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra.

Gasteiz, 1990.eko Ekainak 29.

Nekazaritza Sailburua,

JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.


Azterketa dokumentala