Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 1990eko uztailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria eta Merkataritza
2107

ERABAKIA, 1990.eko ekainaren 25ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, «Autobuses Urbanos IruFuenterrabia, S.A.» enpresak eskatutako tarifa berriak onartzen dituena.

Euskadiko Prezio Batzordeak, 1990.eko ekainaren 25eko bilkuran, xedatze zatia guztiek jakin dezaten ondoren argitaratzen deneko erabakia hartu zuen:

ERABAKIA:

Nazario Gascue Irigoyen Jaunak, Irungo hiri garraioko zerbitzuaren baimendun den «Autobuses Urbanos Irun Fuenterrabia, S.A.» enpresaren izenean eta ordez, zerbitzu horretarako tarifak berraztertzeko eske-idazki bat aurkeztu zuen Irungo Udal Txit Argiaren aurrean.

Irungo Udal Txit Argiaren Jaurtze Batzordeak 1990.eko martxoaren 5ean, honako erabaki hau hartu zuen: Irungo bidarien guztientzako garraioren zerbitzurako tarifen igoera onartzea, ondoren zehazten diren zertarakoetarako eta diru-zenbatekoetan: agizko txartela 58 PTA; 50 bidaiakoa 2.000 PTA; 100 bidaiakoa 4.000 PTA; bonobusa (10 bidaia) 330 PTA.

Zera kontutan izanik: Aurkeztutako espedientea eta osagarrizko gainontzeko agiriak aztertu ondoren, Irungo Udal Txit Argiak onartutako tarifak enpresa baimendunaren iharduna behar bezala betetzeko nahiko direla eritzi zaiola eta indarrean dagoen araupidetzan xedatutakoari atxikiz, Euskadiko Prezioen Batzordeak ezin onartu dituela Toki Erakundeak onatutakoetatik gorakoak.

Industria eta Merkataritza Sailaren Abuztuaren 30eko 230/88 Dekretua eta abenduaren 27ko 319/88 Dekretua eta bai 1988.eko irailaren 21eko Agindua ere ikusita, Euskadiko Prezio Batzordeak, bildutako guztiek aldeko botoa eman ondoren, honako hau erabaki du:

Ondoren adierazten diren zertarakoetarako eta diru-zenbatekoetan onartzea Irungo bidarien guztientzako garraioaren hiri zerbitzuetarako tarifak:

Ohizko txartela ............................................ 58 PTA

50 bidaiakoa .................................................. 2.000

PTA 100 bidaiakoa ............................................... 4.000 PTA

Bonobusa (10 bidaia) ................................. 330 PTA

Diru-zenbateko horietan Balio Erantsiaren gaineko Zerga sartuta dago.

Indarrean dagoen araupidetzak xedatzen duenez, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitartu arte ezin erabili izango dira tarifa berriak.

Euskal Herriko Auzitegi Goreneko Administrazio Liskarrauzietarako Sailaren aurrean egin beharreko administrazio liskarrauzi errekurtsoa egin aurretik, birrabiatze errekurtsoa aurkeztu ahal izango da erabaki honen aurka, erabakia argitara dadin egunaren biharamonean hasi eta hilabetekoa dela horretarako epea.

Gasteiz, 1990.eko ekainak 25.

Euskadiko Prezio Batzordeko Lehendakaria,

ELISA GONZALEZ IRIBARREN.


Azterketa dokumentala