
134. zk., 1990eko uztailaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria eta Merkataritza
2106
ERABAKIA, 1990.eko ekainaren 25ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Irungo Auto Taxi Zerbitzuak eskatutako tarifa berriak onartzen dituena.
Euskadiko Prezio Batzordeak, 1990.eko ekainaren 25ean egindako bilkuran, xedatze zatia guztiek jakin dezaten ondoren argitaratzen deneko erabakia hartu zuen:
ERABAKIA:
Hau honela: Irungo Auto Taxiko Langile Autonomoen Toki Elkartearen idazki bidez sartu zela Eusko Jaurlaritzako Industria eta Merkataritza Sailean Irungo Taxi zerbitzuaren hiri-tarifak berraztertzeko espedientea.
Zera kontutan izanik: Maleta edo antzekoaren garraioagatikako osagarriari dagozkionetan, Euskadiko Prezio Batzordeak osagarri hori ezabatzearen aldeko eritzia agertu eta agertzen duela.
Zera kontutan izanik: 300 pezetako gutxienezko tarifa onartzea bidezkoa ez dela, abiasaria izeneko kontzeptua ahulduko litzatekeela uste bait da eta abiasariak badu gaur egun gutxienezko tarifako ezaugarria.
Industria eta Merkataritza Sailaren Abuztuaren 30eko 230/88 Dekretua eta abenduaren 27ko 319/88 Dekretua eta bai 1988.eko irailaren 21eko Agindua ere ikusita, Euskadiko Prezio Batzordeak, bildutako guztiek aldeko botoa eman ondoren, honako hau erabaki du:
Ondoren adierazten diren zertarakoetarako eta diru-zenbatekoetan onartzea Irungo auto-taxien hiri zerbitzuetarako tarifak:
A TARIFA
- Abiasaria ................................................ 130,- PTA
- Km. bakoitzeko .................................... 53,- PTA
- Itxadon orduko .................................. 1.350,- PTA
B TARIFA
- Abiasaria ................................................ 130,- PTA
- Km. bakoitzeko .................................... 87,- PTA
- Itxadon orduko .................................. 1.350,- PTA
C TARIFA
- Abiasaria ................................................ 130,- PTA
- Km. bakoitzeko .................................... 80,- PTA
- Itxadon orduko .................................. 1.785,- PTA
Diru-zenbateko horietan Balio Erantsiaren gaineko Zerga sartuta dago.
Indarrean dagoen araupidetzak xedatzen duenez, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitartu arte ezin erabili izango dira tarifa berriak.
Euskal Herriko Auzitegi Goreneko Administrazio Liskarrauzietarako Sailaren aurrean egin beharreko administrazio liskarrauzi errekurtsoa egin aurretik, birrabiatze errekurtsoa aurkeztu ahal izango da erabaki honen aurka, erabakia argitara dadin egunaren biharamonean hasi eta hilabetekoa dela horretarako epea.
Gasteiz, 1990.eko ekainak 25.
Euskadiko Prezio Batzordeko Lehendakaria,
ELISA GONZALEZ IRIBARREN.
RSS