Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 1990eko uztailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria eta Merkataritza
2105

ERABAKIA, 1990.eko ekainaren 25ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Donostiako Auto Taxi Zerbitzuak eskatutako tarifa berriak onartzen dituena.

Euskadiko Prezio Batzordeak, 1990.eko ekainaren 25eko bilkuran, xedatze zatia guztiek jakin dezaten ondoren argitaratzen deneko erabakia hartu zuen:

Hau honela: Donostiako Udal T. Gorenak taxi-zerbitzuko hiri-tarifak berraztertzeari buruz izapidatutako espedientea 1990.eko ekainaren 7an sartu zela Eusko Jaurlaritzako Industria eta Merkataritza Sailean eta, orain arteko tarifa erabilgarriak igotzeko baimenaz gain, zerbitzu bakoitzagatik 274 pezetako gutxienezko tarifa erabiltzeko, 23:00etatik aurrera gaueko tarifa erabiltzeko eta larunbateko 19:00etatik aurrera egindako zerbitzuetan jaieguneko tarifak erabiltzeko baimenak onartzen zirela espedientean.

Zera kontutan izanik: 275 pezetako gutxienezko tarifa onartzea bidezkoa ez dela, abiasaria izeneko kontzeptua ahulduko litzatekeela uste bait da, abiasariak baduelako gaur egun gutxienezko tarifako ezaugarria eta, era berean, larunbateko 19:OOetatik aurrera egindako zerbitzuetan jaieguneko tarifak erabiltzea bidezkoa ez dela baina, aldiz, gizartearen ohituretan gertatzen ari diren aldakuntzak direla zio, 2B:OOetatik aurrera gaueko tarifa erabiltzea onartu egiten dela.

Industria eta Merkataritza Sailaren Abuztuaren 30eko 230/88 Dekretua eta abenduaren 27ko 319/88 Dekretua eta bai 1988.eko irailaren 21eko Agindua ere ikusita, Euskadiko Prezioen Batzordeak, bildutako guztiek aldeko botoa eman ondoren, honako hau erabaki du:

Ondoren adierazten diren zertarakoetarako eta diru-zenbatekoetan onartzea Donostiako auto-taxien hiri zerbitzuetarako tarifak:

1. tarifa.- Hiri tarifa:

- Abiasaria .............................................. 131,- PTA.

- Km. bakoitzeko .................................. 57,- PTA.

- Itxarote orduko ................................. 1.500,- PTA.

Udalak horretarako mugatutako hirigune-barruan lanegunetako 6:00etatik 24:00etara erabil daitezkeen tarifak.

2. tarifa.- Hiri-inguruetako eta jaiegunetako tarifak:

- Abiasaria .............................................. 131,- PTA.

- Km. bakoitzeko .................................. 89,- PTA.

- Itxarote orduko ................................. 1.550,- PTA.

1. tarifa erabilgarri ez deneko udalerriko eremuan erabili beharreko tarifa. Hau da, Donostiako udalerriko mugek mugatzen duten eremua eta Udalak 2. tarifa erabiltzeko finkatutako mugak.

Tarifa hau ez da erabilgarri izango jaiegunetan eta hiri inguruetara egin daitezen gaueko 12etatik óak arteko ibilaldietan, hau da, gaueko zerbitzuetan.

3. Tarifa.- Gaueko zerbitzuen tarifak:

- Abiasaria .............................................. 131,- PTA.

- Km. bakoitzeko .................................. 90,- PTA.

- Itxarote orduko ................................. 2.150,- PTA.

Gaueko 12etatik 6ak arteko ibilaldi guztietan erabiliko da tarifa hau, udalerriko eremuaren barruan.

Diru-zenbateko horietan Balio Erantsiaren gaineko Zerga sartuta dago.

Indarrean dagoen araupidetzak xedatzen duenez, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitartu arte ezin erabili izango dira tarifa berriak.

Euskal Herriko Auzitegi Goreneko Administrazio Liskarrauzietarako Sailaren aurrean egin beharreko administrazio liskarrauzi errekurtsoa egin aurretik, birrabiatze errekurtsoa aurkeztu ahal izango da erabaki honen aurka, erabakia argitara dadin egunaren biharamonean hasi eta hilabetekoa dela horretarako epea.

Gasteiz, 1990.eko ekainak 25.

Euskadiko Prezio Batzordeko Lehendakaria,

ELISA GONZALEZ IRIBARREN.


Azterketa dokumentala