
134. zk., 1990eko uztailaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasuna eta Kontsumoa
2104
ERABAKIA, 1990eko ekainaren 25ekoa, Osasun eta kontsumo Sailarena, «Proyecto Hombre» delako Hezkuntza eta Terapeutika Programa Bizkaian egiteko, ADRO Fundazioak eskatutako harrerako zentru bat, komunitate terapeutiko bat eta toxikozaleen bergizarteratze zentru bat sortzeko administrazio eta osasunbide baimena emateko dena.
Harrerako zentru bat, komunitate terapeutiko bat eta toxikozaleen bergizarteratze zentru bat sortzeko, ADRO Fundazioak egindako administrazio eta osasunbide baimenerako eskabidea ikusi ondoren.
Dagokion zerbitzuak emandako informea ikusirik eta Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Sorospenerako Zuzendariaren proposamena ikusirik.
Osasunbiderako zerbitzu eta establezimenduen baimenei buruzko gaietan 206/82 eta 271/85 Dekretuetan eta toxikozaletasunen gaietan diagnosi eta/edo terapeutika iharduketak dituzten zentruek bete behar duten berarizko arautegia ezartzen duen 1988ko maiatzaren 30eko Aginduan xedatutakoarekin bat eginik, hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.- «Proyecto Hombre» delako Hezkuntza eta Terapeutika Programa egiteko, ADRO Fundazioaren pean egongo diren Toxikozaleak hartzeko zentru bat -Madariaga hiribidea 13 (Bilbo)-, komunitate terapeutiko bat Gordexolan (Bizkaia) eta bergizarteratze komunitate bat Simon Bolivar kaleko 8an (Bilbo) sortzeko administrazio eta osasunbide baimena ematea.
Bigarrena.- Ihardunean jarri aurretik, irekitzeko eta ihardunean jartzeko dagokion baimena eskatu beharko zaio Osasun eta Kontsumo Sailari.
Gasteiz, 1990eko ekainak 25.
Osasun eta Kontsumo Sailburua,
JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.
RSS