
134. zk., 1990eko uztailaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
2103
AGINDUA, 1990eko ekainaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, Getxoko (Bizkaia) «Andres Isasi» Musika-Kontserbategiari oinarrizko graduko musika irakaskuntza berriak erakusteko baimena emateko dena.
Jn. T.A. hori:
Oinarrizko graduan musika espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz Getxoko «Andres Isasi» Musika-Kontserbategiaren legezko ordezkariak hasierazitako espedientea aztertu ondoren.
Hau honela: Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du espediente hori eta aldezko informea emanez igorri du bera.
Hau honela: Ikastetxe horretan erakutsitako oinarrizko graduko musika-irakaskuntzei balio ofizial akademikoa eman zien ekainaren 9ko 237/87 Dekretuak (24eko EHAA).
Hau ikusita: Irailaren 10eko 2618/66 Dekretua (urriaren 24eko EBO) eta indarrean dauden gainerako xedapen osagarriak, hau:
XEDATU DUT:
Lehenengoa- Getxo udalerriko Areetako Las Mercedes 6an dagoen «Andres Isasi» izeneko oinarrizko graduko Musika-Kontserbategiari, kode zk. 48010696 eta bere titularra Getxoko Kontserbatorio Autonomoa dela, bonbardinoa, tronboia, tronpera eta tronpa espezialitateak 1989/90 ikasturtetik hasita erakusteko baimena ematea.
Bigarrena.- Ikastetxe horrek balio akademiko osoz emango ditu oinarrizko graduan, irakaskuntza hauek: solfeoa, musikaren teoria, pianoa, klarinetea, saxofoia, txirula, abesbatza, akordeoia, gitarra, txistua, biolontxeloa, bonbardinoa, tronboia, tronpeta eta tronpa.
Jakin dezazun eta dagozkion ondorioetarako diotsut hori jaun txit argi horri.
Gasteiz, 1990.eko ekainak 20.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkera Sailburua,
JOSE RAMON RECALDE DIEZ.
Ikastetxeen Zuzendari Jaun Txit Argia
RSS