Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 1990eko uztailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
2102

AGINDUA, 1990.eko ekainaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, Irungo (Gipuzkoa) «Escuela Protesional La Salle» eta «Centro de Estudios La Salle» Ikastetxe Pribatuak batzeko baimena ematen duena, «lrungo La Salle» izena hartuz.

Jn. T. Argi hori:

Aztertuta: Irungo (Gipuzkoa) «Escuela Profesional La Salle» eta «Centro de Estudios La Salle» Ikastetxe Pribatuetako titularra den Juan Jose Burnet Gutierrez jaunak, bi Ikastetxe horiek batean batzeko eskatuz, hasiarazitako espedientea.

Hau honela: espediente hori arauz izapidetu duela Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak, eta horrek, Teknika Ikuskaritzaren derrigorrezko txostenekin batera, esakabide horri buruzko aldezko proposamena bidali duela eta «Hermanos de las Escuelas Cristianas» Institutoaren asmoa, bi Ikastetxeok Bigarren mailako Hezkuntzako Ikastetxe bakarrean batzea dela.

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- «Escuela Profesional La Salle» eta «Centro de Estudios La Salle» Ikastetxe Pribatuen batuketa onartzea, Agindu hau argitaratu ondoren, ondorengo datuak beteko dituen Ikastetxea izango dela:

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa

Udalerria: Irun

Herria: Irun

Izena: «Irungo la Salle»

Kode zk.: 20007576

Titularra: «Hermanos de las Escuelas Cristianas»

Egoitza: Avda. Elizatxo, 14-16

Behin-betiko lez sailkatutako unitateak: IEE Ieko 10 unitate, IEE IIko 6 unitate, LH Ieko 6 unitate eta LH IIko 6 unitate.

Irungo Elizatxo hiribideko 14-16ean egoitza duten bi etxek osatuko dute Ikastetxea.

Jakin dezazun eta dagozkion ondorioetarako diotsut hori Jn. T Argi horri.

Gasteiz, 1990.eko ekainak 20.

Hezkuntza, Unihertsitate eta Ikerketa Sailburua,

JOSE RAMON RECALDE DIEZ.

Ikastetxeen Zuzendari Jn. T. Argia.


Azterketa dokumentala