Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 1990eko uztailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
2100

AGINDUA, 1990eko ekainaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, Lehen Graduko Lanbide Hezkuntzako titulua lortzeko, Barakaldoko (Bizkaia) Institutu Politeknikoari Lanbide Hezkuntzako Lehen Graduaren titulua lortzeko, eskolakoez besteko irakaskuntzen ebaluaketarako saioak egiteko baimena ematen diona.

Irakaskuntza horiek emateko baimena duen ikastetxerik ez dagoenez Autonomi Elkarte honetan eta Lanbide Hezkuntzako Ikastetxe Publikoren bati irakaskuntza horietarako baimena eman beharra dagoenez, hau,

XEDATU DUT:

Atal bakarra.- Barakaldo (Bizkaia) udalerriko San Bizenteko Aldapa kaleko 3an dagoen Institutu Politeknikoari -kode zk. 48001026, bere titularra Euskal Autonomi Elkartea «Psikiatriako Teknikari Laguntzailea» delakoaren Lanbide Hezkuntzako Lehen Graduaren titulua lortzeko, eskolakoez besteko irakaskuntzen ebaluaketarako saioak egiteko baimena ematea.

Jakin dezazun eta dagozkion ondorioetarako diotsut hori jaun txit argi horri.

Gasteiz, 1990.rko ekainak. 18.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua,

JOSE RAMON RECALDE DIEZ.

Ikastetxen Zuzendari Jaun txit argia


Azterketa dokumentala