Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 1990eko uztailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
2099

AGINDUA, 1990.eko maiatzaren 31koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena BBB, UBl, LH eta Batxilergo Orokor eta Goi-madakoan euskeraren eta euskal literaturaren irakaskuntza arautzeari buruzko hainbat alderdi aldatzen dituena.

BBB, UBI eta LHan euskera eta euskal Iiteraturako irakaskuntzen arauketa osatu zuen 1986.eko ekainaren 6ko Aginduak (irailaren 9ko EHAA), irakaskuntza hori, hurrenez hurren, 1982.eko abuztuaren 10eko (irailaren 10eko EHAA), 1985.eko ekainaren 27ko (abuztuaren 1eko EHAA) eta 1985.eko azaroaren 25eko (abenduaren 23ko EHAA) aginduetan jasota dago, eta agindu horietan finkatutako egitarauak gauzatzeko derrigortasuna Batxilergo Orokorreko eta Goi-mailakoko (esperimentalak) ikasleentzat ere jartzen da.

OHOan ikasketak D hizkuntz ereduari jarraiki egin dituzten ikasleek euskal hiztunentzat den irakasgai espezifiko horren egitaraua egin dezateneko derrigortasuna ezartzen duenez 1986.eko ekainaren 6ko aipatu Aginduak; kontutan izanik, OHOko irakaskuntzak amaitu ondoren A edo D eredua har ditzaketela ikasleok Irakaskuntza Ertainetan eta aukera horretaz baliatzea ikaslearen esku dagoenez, bidezkoa da Agindu hori aldatzea.

Hori horrela, honako hau

XEDATU DUT:

Atal bakarra.- 1986.eko ekainaren 6ko Aginduaren 7. atala aldatzea, honela erredaktatuta geldituko dela:

«Egitarau horren aukera egin dezaten ikasleak euskal hiztun ikasleentzat den egitarauan sar daitezke, horretarako, beharrezkoa izango da, hizkuntz ereduen arabera, egitarau hori eman dezatela matrikulatu den Ikastetxean, Ikastetxeko antolakuntza-gaitasuna, giza-baliabideak eta balaibide materialak izan ditzala Ikastetxeak, eta euskerazko Mintegiak edo euskerazko irakasleek euren oneritzia eman dezatela horretaz baliatu nahi duten ikasleek duten euskera mailari buruz».

INDARGABETZE XEDAPENA

1986.eko ekainaren 6ko Aginduko 6.atala indargabetu egiten da.

AZKEN XEDAPENA

1990/1991 ikasturtetik aurrera hartuko du indarra Agindu honek.

Gasteiz, 1990.eko maiatzak 31.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua,

JOSE RAMON RECALDE DIEZ.


Azterketa dokumentala