
68. zk., 1990eko apirilaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1043
ERABAKIA, 1990.eko Otsailaren l9koa, Hezkuntza Sailordetzarena, 1990 urterako EIT (Euskaraz Irakasteko Trebetasun-aitormena) azterketa- saioetarako deialdia arautuz.
Irakaskuntza Ertainean euskara edo euskaraz irakatsi ahal izateko,
Uztailaren llko 138/1988 Dekretuaren (EHAA, 88/7/19) 9c) atalaren garapen gisa, 1984eko Maiatzaren Sko (EHAA, 84/5/l5), 1985eko
Martxoaren 4eko (EHAA, 85/8/16) eta 1989ko Martxoaren 20ko Aginduek
EIT azterketa-saioak sottu eta arautzen dituzte. Bertan adierazitakoaren harian Sailordetza honek 1990eko azterketa-saioak honako baldintzotan egitea erabaki du:
1. atala.- Saioak egingo direneko noiz-nongoak 1990eko saioari dagozkion azterketak Maiatzaren 28an hasi eta Ekainaren lean bukatuko dira. Azterlekuak 4. atalean aipatzen den azterketarigaien zerren-darekin batean jakin araziko dira.
2. atala.- Azterketetan parte hartzeko eskeak egiteko epea
Parte hartzeko eskea egiteko epea 1990eko Apirilaren 28tik Maiatzaren
9ra arce, biak barne, izango da. Eske horiek edozein Lurralde
Ordezkaritzatan aurkeztu ahal izango dira.
3. atala.- Eskea
Eskea onartua izan dadin, beharrezkoa da honako dokumentuok aurkeztea:
1.- Inprimaki ofiziala, zuzen betea.
2.- Azterketa-eskubideei (400 pzta) eta espedientea irekitzeari (100 pzta) dagozkien diruak (500 pzta, guztira) ordaindu direneko ziurtagiria.
3.- Uztailaren llko 138/1988 Dekretuaren (EHAA, 88/7/19) 9b) pasarteak ezartzen duen baldintza (EGA edo baliokidearen jabe izatearena, hain zuzen) bete deneko ziurtagiria (behin konprobatu eta gero interesatuari itzuliko zaio).
4.- 1984eko Maiatzaren 3ko Aginduak (EHAA, 84/5/15) bere 3. atalean aipatzen duen gai- zerrenda jasotzen duen inprimakia, zuzen betea.
Aurreko lau puntuetan zahaztutako dokumentazioa zuzen eta garaiz aurkezten duen azterketarinahiari 2. puntuko ziurtagiriaren kopia zigilatua eskuratuko zaio, eskea egin izanaren frogagiri gisa.
4. atala.- Azterketagaien finkapena Azterketari-nahien artean azterketarigai gisa onartutako irakasleen izen-zerrenda 1990eko
Maiatzaren 16an agertuko dira kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzako iragarki-taulan.
Data horretatik kontatuta, hamar eguneko epea izango da kasuan kasuko
Ordezkaritzakó Euskara Atalari gora-deiak idatziz egiteko.
5. atala.- Epaimahaiak
Zozketa publikoz aukeratu beharreko epaimahaikideak 1990eko
Maiaczaren 4ean, goizeko 10etan, finkatuko dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian.
Aurreko atalean adierazitako toki eta data berberetan jakin araziko da epaimahaien osakera.
Arlo bakoitzean Epaimahai bat baino gehiago izenda daiteke.
6. atala.- EIT azterketak gainditzen dituztenen zerrenda
EIT azterketak gainditzen dituztenen zerrenda Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara. Zerrenda hori argitara eman arte kasuan kasuko Epaimahaiaren idazkariak behar duenari frogak gainditu izanaren ziurtagiria luzatu ahal izango dio.
AZKEN XEDAPENA
Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta egun berean jarriko da indarrean.
Gasteiz, 1990.eko otsailaren l9an. Hezkuntza Sailboruordea,
MANllEt. HtlERTAS VIfENTE.
RSS