Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 1990eko otsailaren 19a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
503

ERABAKIA, 1990.eko urtarrilaren 18koa, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuarena, «Modificación del Plan General de Ordenación Urbana de Donostia-San Sebastián respecto a los límites de la zona 11'-A (once prima A) del Polígono Intxaurrondo» delakoak hartzen dituen ondasunez eta eskubideez jabetze espedienteari hasera ematea eta jandaurrean jartzea erabakitzen duena.

Sail honek, honako erabaki hau hartu du gaur, bere xedatze-zatia hemen ematen dela:

Lehenengoa.- «Modificación del Plan General de Ordenación Urbana de

Donostia-San Sebastián respecto a los límites de la zona 11'-A (once prima A) del Polígono Intxaurrondo» delakoari buruzko espedienteak hartzen dituen ondasunez eta eskubideei buruzko nahitaezko desjabetzapen espedienteari hasera ematea, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren 1985.eko urtarrilaren 15eko Erabakiz behinbetito onarpena eman zitzaiola. Honek honako hauek dakartza bere baitan: Obren utiltasun publikoaren deklarazioa eta desjabetzapena egin edo igarobide zorra ezartzeari dagozkien lur eta eraikinez jabetu beharra, hirigintza legeetan ezarrita dagoenaren arabera.

Bigarrena. - Aipatu den ekintza horrek hartzen dituen eta ondoren aipatzen diren ondasunak eta eskuhideak jendaurrean jartze-izapideketa gauzatzea. hau argitara dadin egunetik hasi eta 15 eguneko epearen barruan, Donostiako Lasala Enparantzan bere egoitza duen Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde ordezkaritzan egokitzat jotako ailegazioak aurkeztu ahal izateko.

Aiaptu den zerrenda horretan egon daitezkeen hutsak zuzentzako egingo da ailegazio-aurkezpen hori eta 1954.eko abenduaren 16ko Nahitaezko

Desjabetzapen Legeko 18 atalean eta hurrengoetan eta Lege horri buruzko Arautegian horrekin ados datozen beste atal batzutan ezarritakoaren arabera egingo da hori.

Epe horrek dirauen bitartean Donostiako Udaletxe Txit Gorenaren iragaipen-taulan egongo da jendaurrean jarrita ondasun eta eskubide horien zerrenda, aipatu diren ondorioetarako.

Honako hau da desjabetzapen espediente honek hartzen dituen ondasun eta eskubideen deskribapena: Aipatutako proiektuko lurzati-planoetako

17. funtsa eta Hiri-lur gisa deskribatzen dena. Donostiako

Ategorrieta Auzoan dagoen berrehun eta herrogeitamar metro karratu dituen lur-zatia eta, Ifarraldetik, funts nagusia mugakide duena;

Hegoaldera, errekastoa; Ekialdera, Franzisko Calvo Jaunaren lurrak (Euskal Autonomi Elkartearenak gaurregun); Mendebaldera, Ignacio

María Lopetegi Jaunaren funtsa (Euskal Autonomi Elkartearenak gaurregun).

Donostiako 1 Jabego-Errejistroan dago inskribatuta funts hau, artxiboko 846 Liburukian, hiri honetako 246 Liburuan, 97 V orrian,

14.720 zenbakidun Funtsa, 2. Inskribapena.

12.576 zenbakidun funtsetik, 2. Orrikotik kendu eta artxiboko 1.683

Liburukiko, 196 Liburuko eta Udal honetako 1. Sekziokora pasatutakotik dator funts hau.

Jabea: Manuel Pérez Aizpurua Jauna. Hirugarrena.- Hirigintza,

Etxebizitza eta Ingurugiro Saila presaz horietaz jabetu dadinaren deklarazioa egin dezala Euskal Autonomi Elkarteko Jaurlaritzaren

Kontseiluari eskatzea, «Modificación del Plan General de Ordenación

Urbana de Donostia-San Sebastián respecto a los límites de la zona

11'-A (once prima A) del Polígono Intxaurrondo» delako proiektua egiteko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzapena egin ahal izateko.

Gasteiz, 1990.eko urtarrilak 18. Hirigintza, Etxebizitza eta

Ingurugiro Sailburua, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA.


Azterketa dokumentala