Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 1990eko otsailaren 19a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
501

AGINDUA, 1990.eko urtarrilaren 16koa, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuarena, Balmasedako Gune Historikoa, osoan Bereoneratzeko Eremutzat deklaratzeko espediersteari hasiera ematen diona.

«Osoan Bereoneratzeko Eremuak eta Bereoneratzeko Plan Bereziak» titulua izan eta Urbanizatutako eta Eraikintzadun Ondarea

Bereoneratzeari buruzko Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 5eko 278/1983

Dekretuak, II Atalburuko 1. Sekzioaren 22. atalean, Bereoneratzeko

Eremutzat deklaratzeko espedieutea hasteko prozedura ezartzen du eta horri jarraiki, Balmasedako Udalak, bertako Gune Historikoarentzat,

Osoan Bereoneratzeko Eremuaren espedientea hastea eskatu zuen,

1989.eko otsailaren 1ean bertako Alkateak Sail honi igorritako idazki baten bitartez.

Aipatutako Dekretuko 22. ataleko 2. apartaduan horretarako eskatzen diren agiriak erasten zitzaizkion eskabideari; eskabidearen azterketaren bidez eta Sail honetako Zerbitzu Teknikoek egindako ikerketen bidez, Osoan Bereoneratzeko Eremutzat deklaratzeko 278/1983

Dekretuko 20. ataleko 1. lerroaldian eskatzen diren inguruabarrak ematen direla nabarmentzen da Gune Historiko horretan, I Eraskinean ageri den zedarriketaren arabera, izan ere, historia eta kultura mailan balio haundia bait du eta, urbanizatu eta eraikintzadun ondare hori zaharkituta dagoenez, Administrazioaren partaidetza berezia behan du, babestu, zaindu eta hobetu ahal izateko, ondorioz, Osoan

Bereoneratzeko Eramutzat deklaratze-espedienteak arlo hau bakarrik hartzen duela.

Honako hauek ikusita: Lurraren Errejimen eta Hiri Antolaketari buruzko Legea, 1976.eko apirilaren 9ko Bateratutako Testua, eta Eusko

Jaurlaritzaren Urbanizatutako eta Eraikintzadun Ondareari buruzko abenduren 5eko 278/1983 Dekretua, Sail honek honako hau

XEDATU DU:

Lehenengoa.- Balmasedako Gune Historikoa Osoan Bereoneratzeko

Eremutzat deklaratzeko espedienteari hasiera ematea, Agindu honen I

Eraskinean datorren Eremuaren Lehenengo Zedarriketari buruzko planuaren arauera.

Bigarrena.- Bereoneratzeko Plan Berezia egiteko epea, hamaika hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian

Agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuko dela epe hori.

Hirugarrena.- Hasierako eta aldibaterako onarpenak emateko gehienezko epeak, hurrenez-hurren, hamabi eta hamabost hilabetekoak izango dira,

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuko direla epe horiek kasu bietarako.

Laugarrena.- Balmasedako Udalak, 278/1983 Dekretuko 22. ataleko 3. lerroaldiak dioena betez, Sail honetara bidalitako ondorengo agiri hauek osatzen dituzte Agindu honetako Eraskinak:

/p>

I Eraskina: Eremuaren Lehenengo Zedarriketaren Planua. (Hirigintza,

Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak birreratutakoa).

II Eraskina: Espedienteari hasiera emateko zioei eta deskribapenari buruzko Txostena.

III Eraskina: Eremuaren Gizarte eta Hirigintzari buruzko Ikerlana.

Gasteiz, 1990.eko urtarrilak 16. Hirigintza, Etxebizitza eta

Ingurugiro Sailburua,

JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA.


Azterketa dokumentala