Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 1990eko otsailaren 19a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna eta Kontsumoa
500

AGINDUA, 1990.eko otsailaren 16koa, Osasun eta Kontsumo Sailburuarena, Inglaterrako Newcastle upon Tyneko Unibertsitatean ikastaldiak egiteko Oinarrizko Sorospidetzako Medikuei zuzendutako Beketarako deia egiten duena.

Osasunerako euskal sare publikoan lan egiten duten Familia eta

Elkarte Medikuntzako egoiliarrek oinarrizko sorospidetzaren alorrean duten prestakuntza osatzeko xedez, zenbait ikastaldi antolatu dira

Newcastle upon Tyneko Unibertsitatean.

Hori dela eta, eta indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskurantzez baliatuz, honako hau XEDATU DUT:

1. atala.- 1990. urtean zehar, eta ondoren adierazten diren modalitateetan, Inglaterrako Newcastle upon Tyneko Unibertsitatean ikasketak burutzeko hamabost bekatarako deia egiten da:

A) Euskal Autonomi Elkarteko Familia eta Elkarte Medikuntzako hirugarren urteko mediku egoliarrei lehentasunez zuzendutako 3 hilabeteko ikastaldi bat. Espezialitate hori 1989.ean bukatu zuten egoiliarrek ere eskuratu ahal izango dituzte beka horiek.

B) Osakidetzaren barruan oinarrizko sorospidetzan diharduten orokorreko edota Familia eta Elkarte Medikuntzan espezializatutako medikuei zuzendutako hilabeteko bi ikastaldi.

2. atala.- 5.000.000,- pezetakoa (bost milioi pezeta) izango da egitarauaren guztirako zenbatekoa. 3. atala.- Plangintzaren, antolaketaren eta partehartzaileekiko ikuskaritzaren arduradun izango den tutoreak koordinatuko ditu ikastaldiak. Mintegiak, praktikak, bisitaldiak eta ondoren adierazten diren gaietakoren bati buruzko proiektu bat izango dira ikastaldi horietan burutuko direnak:

-Osasunaren oinarrizko sorospidetza. - Osasunerako zerbitzu nazionala. - Mediku generalista. - Oinarrizko sorospidetzako taldea. - Taldeko kide ezberdinen egitekoa. - Osasunaren sustapena eta eritasunari aurrea hartzea. - Oinarrizko sorospidetzako kontsultak. Errezetak agintzea. - Ebaluaketa eta ikerketa oinarrizko sorospidetzan. - Sorospidetza espezializatuarekiko eta ospitaletakoarekiko lotura. - Komunikazio trebetasunak. - Oinarrizko sorospidetzari buruzko bestelako gaiak, tutoreak onespena ematen badie.

3 hilabeteko iraupena duen ikastaldian eskuhartzen duten medikuek (A modalitatea) Oinarrizko Sorospidetzako iharduera arlo jakin bati buruzko lan bat burutu beharko dute.

4. atala.- Ondoren adierazten direnak izango dira ezinbesteko baldintzak diru-laguntza hauek eskuratu ahal izateko:

a) Ingles hizkuntzaren ezagupena egiaztatzea.

b) Mediku egoiliarrak direnetan, beren Irakaskuntza-Unitateko koordinatzailearen bermea izatea, eta oinarrizko sorospidetzako medikuak direnetan, ohizko lana egiten duteneko instituzioko zuzendaritzaren bermea izatea.

5. atala.- 15 egunekoa epea izango da eske-idazkiak aurkezteko, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitatzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Hona eskabidea zuzentzeko helbidea: Osasun eta Kontsumo Saila. Osasun eta Koncsumo Sailordetza. Newcastle upon Tynen Oinarrizko

Sorospidetzari buruzko ikasketak egiteko bekak, Eusko Jaurlaritza,

Wellington Dukea, 2, 01011 Gasteiz.

6. atala.- Horretarako arauzko inprimakia baliatuz egin beharko dira eskabideak, agindu honekin batera doan eraskinaren arabera; Sailaren egoitzan eskuratu ahal izango dira horiek (Gasteizko Wellington

Dukea, 2, 01011) edo edozein Alor Zuzendaritzan (Bizkaia: Gran Vía

62, 48011 Bilbo. Gipuzkoa: Sancho el Sabio, 35, 20010 - Donostia.

Araba: Angulema 1, 01004 Gasteiz).

7. atala.- Eske-idazkiarekin batera ondoren adierazten diren agiriak bidali beharko dira:

a) NANaren fotokopia.

b) Espediente akademikoa, zehaztua eta osatua. c) Curriculum vitae.

d) Ingles hizkuntzaren ezagutzaren egiaztagiria.

e) Bere lana egiten dueneko instituzioko zuzendaritzak egindako txostena, hara joateko baimena emanez, eta orobat soldata mantentzeko hitza.

8. atala.- Osasun eta Kontsumo Sailburuordeak esleituko ditu bekak,

Osasun eta Kontsumo Sailburuak horretarako izendatutako Batzordearen proposamenez.

Honako hauek izango dira esleipenerako erizpideak:

- Eskegilearen espediente akademikoaren eta «curriculum vitae»aren baloraketa. - Ingles hizkuntzaren ezagutza. - Eskatzailearen lan-alorreko ihardunarekiko ikastaldiaren egokitasuna.

9. atala.- Bidaia gastuei eta ostatu-hartze gastuei aurre egiteko beharrezkoari erantzungo dio bekak. Ordainketa era honako hau izango da:

- beka ematen den unean ordainduko da %70a - bukaerako memoria entregatu ondoren gainerako %30a.

10. atala.- Bekariak honako hauek bete beharko ditu:

- Sailarekin hitzartutako prestakuntza egitaraua burutzeko

Unibertsitateak ezarritako arauak betetzea, oso-osoan horretan ihardunez. - Ikastaldia bukatu ondorengo hilabetean, burututako ihardunaren memoria bidaltzea Osasun eta Kontsumo Sailara, ihardun hori baloratuz; horrekin batera ikastaldia amaitutakoan Unibertsitateak emandako probetxamendu-agiaiaren kopia bai bidali beharko da. 3 hilabeteko ikastaldirako beka jasotzen dutenek (A modalitatea) burututako proiektuaren kopia bat ere aurkeztu beharko dute.

11. atala.- Bekadunak hitzartutako betebeharrak eta epeak ez betetzea gertatuz gero, galdu egingo ditu honek dirulaguntza jasotzeko eskubidea, eta dagoeneko jasotako diru-zenbatekoak Euskal Herriko

Diruzaintza Nagusira itzuli beharra deklaratuko da, bidezko izan daitezkeen gainerako ekintzen kaltetan izan gabe. Aipatutako zenbateko horiek dirusarrera publikotzat joko dira ondorio guztietarako.

12. atala.- Osasun eta Kontsumo Sailak onuradunek jasotako laguntzen helburua betetzen dutenentz ziurtatzeko beharrezkotzat jo ditzan ikuskapen, inspekzio eta konprobazioak egingo ditu.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau.

Gasteiz, 1990.eko otsailak 16. Osasun eta Kontsumo Sailburua, JOSE

MANUEL FREIRE CAMPO.

ERASKINA

TABLA


Azterketa dokumentala