Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 1990eko otsailaren 19a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna eta Kontsumoa
499

AGINDUA, 1990.eko otsailaren 16koa, Osasun eta Kontsumo Sailburuarena, Inglaterrako Newcastle upon Tyneko Politeknikoan Elkarte-Erizaintzari buruzko ikastaldiak egiteko Beketarako deia egiten duena.

Irakaskuntzan diharduten eta/edo osasunerako euskal sare publikoan lan egiten duten OTL edo Erizaintzako Agiridunek Osasuneko oinarrizko sorospidetzaren alorrean duten prestakuntza hobetzeko xedez, zenbait ikastaldi antolatu dira Newcastle upon Tyneko Politeknikoan.

Hori dela eta, eta indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskurantzez baliatuz, honako hau XEDATU DUT:

1. atala.-- 1990. urtean zehar, eta ondoren adierazten diren modalitateetan, Inglaterrako Newcastle upon Tyneko Politeknikoan ikasketak burutzeko hogei bekatarako deia egiten da:

A) Elkarte-Erizaintza alorreko Prestakuntzari buruzko hilabeteko ikastaldia. Osakidetzako erizaintza zerbitzuen administrazioan lan egiten duten eta irakaskuntza eta zuzendaritzaren ardura dutenei eta

Erizaintza-Eskolan diharduten eta oinarrizko sorospidetzarekiko lotura estua duen irakaskuntza burutzen duten irakasleei zuzendua dago.

B) 3 hilabeteko ikastaldia, Osakidetzaren barruan oinarrizko sorospidetzarako zerbitzuetan diharduten OTL/Erizaintzako Agiridunei zuzendua.

2. atala.- 10.500.000,- pezetakoa (hamar milioi eta bostehun mila pezeta) izango da egitarauaren guztirako zenbatekoa.

3. atala.- Plangintzaren, antolaketaren eta partehartzaileekiko ikuskaritzaren arduradun izango den tutoreak koordinatuko dizu ikastaldiak. Mintegiak, praktikak, bisitaldiak eta proiektu bat izango dira ikastaldi horietan burutuko direnak, guztiak ere ikasleak beren interes-arloetan sakontzera bultzatzera bideratuta egongo direlarik.

4. atala.- 1) Oinarrizko sorospidetzako erizaintzako prestakuntzara zuzendua egongo da hilabeteko ikascaldiaren edukia (A modalitatea), eta honako gai hauen inguruko zenbaic mintegik osatuko dute:

- Elkarte-Erizaintzaren garapena Bretaina Haundian. - Osasun Zerbitzu Nazionala «NHS» delakoaren historia eta antolakuntza. - Elkarte-Erizaintzaren profesionalizazioa. - Bretaina Haundiko erizaintza-alorreko titulazio mailak. - Oinarrizko sorospidetzako Erizaintzaren kudeaketa. - Oinarrizko eta bigarren eta hirugarren mailako sorospidetzen arteko harremanak. - Gaiso talde bereziek dituzten beharrak: Haurmedikuntza, Agureak, HIES. - Oinarrizko Sorospidetzako lankidetzaren kontzeptua. - Elkarte-Erizaintzaren kalitatearen bermea. - Komunikazio trebetasunak

Mintegiekin batera ikustaldiak egingo dira, oinarrizko sorospidetzako taldeetan erizaindegiaren ihardutze-modua ikusteko eta zenbait instituzio bisitatuko dira, Bretaña Haundian erizaintza-sorospidetzarekiko dagoen oinarrizko eta bigarren eta hirugarren mailako sorospidetzen arteko antolakidetza egiaztatzeko.

Elkarte-erizaintzaren berarizko alderdi bati buruzko ikuskatze-lan bat aurkeztuko du ikasle bakoitzak ikastaldia amaitu ondoren.

2) Hiru hilabeteko ikastaldiak (B modalitatea) honako alderdi teoriko hauek aztertuko ditu:

- Bretaña Haundiko Elkarte-Erizaintzaren garapena. - Osasun Zerbitzu Nazionala «NHS» delakoaren historia eta antolakuntza. - Erizaintzaren praktikaren zientzia-alorreko oinarria. - Oinarrizko Sorospidetzan Batzordeak, «Counselling» delakoak, dituen agintepideak. - Osasunaren eta Aurre Hartzearen Sustapena. - Oinarrizko Soraspidetzako Erizaintzan dagoen kalitate-bermea. - Elkarte-Erizaintzaren profesionalizazioa. - Oinarrizko eta bigarren eta hirugarren mailako sorospidetzen arteko harremanak. - Oinarrizko Sorospidetzako taldearen kontzeptua. - Oinarrizko Sorospidetzako taldeko kideak. - Oinarrizko

Sorospidetzaren Epidemiologia. - Oinarrizko Sorospidetzako talde-sareak. - Gaiso talde bereziek dituzten beharrak, haurmedikuntza, agureak,

HIES bereziki. Elkarte-erizaintzaren eguneroko iharduna ikusiz eta ikasleek oinarrizko sorospidetzako erizaintzaren ihardutze-moduari buruzko ikuspen erokorra jasotzeko bide eman dezaten ikustaldiak eginez osatuko da ikastaldia. Osasunaren oinarrizko sorospidetzari buruzko proiektu bat egingo dute bekariek.

5. atala.- Ondoren adierazten direnak izango dira ezinbesteko baldintzak diru-laguntza hauek eskuratu ahal izateko:

a) Ingles hizkuntzaren ezagupena egiaztatzea. Hizkuntza horren zenbait ezagupen berreskuratu behar ditzatenentzat ikastaro berezia antolatuko du Osasun eta Kontsumo Sailak.

b) Ohizko lana egiten dueneko Erakundeko Zuzendaritzaren bermea izatea.

6. atala.- 15 egunekoa epea izango da eske-idazkiak aurkezteko, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldiztarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Hona eskabidea zuzentzeko helbidea: Osasun eta Kontsumo Saila. Osasun eta Kontsumo Sailordetza. Newcastle upon Tynen Elkarte-Erizaintzari buruzko ikaskeketak burutzeko bekak, Eusko Jaurlaritza, Wellington

Dukea, 2, 01011 Gasteiz.

7. atala.- Horretarako arauzko inprimakia baliatuz egin beharko dira eskabideak, agindu honekin batera doan eraskinaren arabera; Sailaren egoitzan eskuratu ahal izango dira horiek (Gasteizko Wellington

Dukea, 2, 01011) edo edozein Alor Zuzendaritzan (Bizkaia: Gran Vía

62, 48011 Bilbo. Gipuzkoa: Sancho el Sabio, 35, 20010 - Donostia.

Araba: Angulema l, 01004 Gasteiz):

8. atala.- Eske-idazkiarekin batera ondoren adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dira:

a) NANaren fotokopia.

b) Espediente akademikoa, zehaztua eta osatua.

c) Curriculum vitae (bi orrialdetik gora gabe, ahal dela).

d) Ingles hizkuntzaren ezagutzaren egiaztagiria.

e) Bere lana egiten dueneko instituzioko zuzendaritzak egindako txostena, hara joateko baimena emanez, eta orobat soldata mantentzeko hitza.

9. atala.- Osasun eta Kontsumo Sailburuordeak esleituko ditu bekak,

Osasun eta Kontsumo Sailburuak horretarako izendatutako Batzordearen proposamenez.

Honako hauek izango dira esleipenerako erizpideak:

- Eskegilearen espediente akademikoaren eta «curriculum vitae»aren baloraketa. - Ingles hizkuntzaren ezagutza. - Eskatzailearen lan-alorreko ihardunarekiko ikastaldiaren egokitasuna.

10. atala.- Bidaia gastuei eta ostatu-hartze gastuei aurre egiteko beharrezkoari erantzungo dio bekak. Ordainketa era honako hau izango da:

- beka ematen den unean ordainduko da %70a - bukaerako memoria entregatu ondoren gainerako %30a.

11. atala.- Bekariak honako hauek bete beharko ditu:

- Sailarekin hitzartutako prestakuntza egitaraua burutzeko

Politeknikoak ezarritako arauak betetzea, oso-osoan horretan ihardunez. - Ikastaldia bukatu ondorengo hilabetean, burututako ihardunaren memoria bidaltzea Osasun eta Kontsumo Sailara, ihardun hori baloratuz; horrekin batera ikastaldia amaitutakoan Unibertsitateak emandako probetxamendu-agiria eta egindako proiektuaren kopia bat bidali beharko da.

12. atala.- Bekadunak hitzartutako betebeharrak eta epeak ez betetzea gertatuz gero, galdu egingo ditu honek dirulaguntza jasotzeko eskubidea, eta dagoeneko jasotako diru-zenbatekoak Euskal Herriko

Diruzaintza Nagusira itzuli beharra deklaratuko da, bidezko izan daitezkeen gainerako ekintzen kaltetan izan gabe. Aipatutako zenbateko horiek dirusarrera publikotzat joko dira ondorio guztietarako.

13 atala. - Osasun eta Kontsumo Sailak onuradunek jasotako laguntzen helburua betetzen dutenentz ziurtatzeko beharrezkotzat jo ditzan ikuskapen, inspekzio eta konprobazioak egingo ditu.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau.

Gasteiz, 1990.eko otsailak 16. Osasun eea Kontsumo Sailburua, JOSE

MANUEL FREIRE CAMPO.

ERASKINA

TABLA


Azterketa dokumentala