Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 1990eko otsailaren 19a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
498

ERABAKIA, 1990.eko otsailaren 6koa, Zuzentza Sailburuordearena, Bazkunen Erroldean Urtarrilan izandako inskribapenen zerrenda eta horretan egindako beste zenbait ohar argitaratzen dituena.

Elkarteei buruzko otsailaren 12ko 3/ 1988 Legearen

9. eta 18. ataletan eta Aldibaterako Xedapenetatik Bigarrenean ezarritakoaren ondorioetarako, Bazkunen Errolde Nagusia sortzeari buruzko martxoaren 25eko 77/1986 Dekretuko 3.1 atalean ohartemandakoari atxikiz, eta 1987.eko martxoaren 2ko Erabakian xedatutakoaren arabera (martxoaren 9ko EHAAko 46 zk.).

Zuzentza Sailordetza honek, apirilaren 19ko 89/ 1988 Dekretuak aitortzen dizkion ahalmenez baliatuz, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Bazkunen Erroldean joan den urtarrilan inskribatutako

Elkarteen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Elkartea kokatuta dagoen herria, Herrialde Historikoa, sekzioa eta dagokion hurrenkera-zenbakia zein den adieraziz, Erabaki honen I. Eraskinean azaltzen den moduan.

Bigarrena.- Erregistroaren berri ematezko publizitate-erizpidearen arabera eta elkarteei eragiten dien egoerez guztiek jakin dezaten, aldaketak izan dituzten eta dagoenekoz inskribaturik dauden Elkarteen eta Federakundeen zerrendak argitaratzea; aldaketok Erregistroari jakinaraziko zaizkio, hor erasota geldi daitezen eta/edo, behar balitz, beste norbanako batzuei eragin diezaiekeelako. Zerrenda horiek aurreko idazatian adierazitako aipamen berberak jasoko dituzte, Erabaki honetako II, III, IV eta V Eraskinetan horrela agertuz.

Gasteiz, 1990.eko otsailak 6. Zuzentza Sailburuordez,

JOSE IGNACIO GARCIA RAMOS.

I ERASKINA / ANEXO I

TABLA

II ERASKINA / ANEXO II

TABLA

III ERASKINA / ANEXO III

TABLA

IV ERASKINA / ANEXO IV

TABLA

V ERASKINA / ANEXO V

TABLA


Azterketa dokumentala