
36. zk., 1990eko otsailaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
496
23/1990 DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, «Iraetako Saihesbidea eta CC-6317 errepidea 43 k.g.tik (Zestoako harrobia) 39,6ra (Zumaiatik A-8 Autopistarako estekagunea) bitartean, zabaldu eta hobetzeko» Proiektua gauzatu ahal izateko beharrezko diren ondasun eta eskubideez, nahitaezko desjabetzapena egin ahal dezan, Gipuzkoako Foru Aldundi T Gorena jabetzea presaz egin beharrezkotzat deklaratzen duena.
Gipuzkoako Foru Aldundi T Goreneko Obra Publiko eta Garraioetarako
Diputatuaren 1989.eko martxoaren 29ko Foru Aginduz, informazio publikora jarri ziren hasiera batean «Iraetako Saihesbidea eta
CC-6317 errepidea 43 k.g.tik (Zestoako harrobia) 39,6ra (Zumaiatik
A-8 Autopistarako estekagunea) bitartean, zabaldu eta hobetzeko»
Proiektua gauzatu ahal izateko beharrezko diren ondasun eta eskubideak, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako; gerora,
Nahitaezko Desjabetzapen Legearen berrogeitamabigarren atalean eta
Autonomi Estatutuaren Aldibaterako Xedapenetatik Zazpigarrenean agindutakoaren babespean, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzapenak eragiten dituen ondasun eta eskubideak presaz jabetu beharrekotzat deklara zitzala eskatzea erabaki zen.
Presaz jabetu beharrekotzat jotzen diren ondasun eta eskubideak, beroriek ezagutzeko beharrezko diren hainbat xehetasunez zehaztuta eta banakatuta gelditu ziren horretarako egindako espedientean azaltzen den zerrendan; zerrenda hori, bere garaian, jendaurrean jarri zen, eta baita zenbait alegazio jaso ere, horien artetik proiektuaren taiuketan aldakuntzak egiteari buruzkoak gaitzetsi egin zirelarik eta behar bezala egiaztatutako titulartasunak zirela eta egindako errakuntzei zegozkienak kontutan hartu, aurrera aukezten diren ziurtagiriak ikusita aldakuntzak egitearen kaltetan izan gabe.
Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, proposatutako erabilpenen eta hirigintzari buruz indarrean dagoen legeriaren arteko adostasunari buruz, aldeko erizpena eman zuen.
Jabetze hori luzaezinezkotzat jotzen da, bide zati horri segurtasun haundiagoa ekarriko duen firme hobea ematearren.
Hori dela eta, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako
Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1990.eko urtarrilaren 30eko bileran azteriu ondoren, honako hau
XEDATU DUT:
/p>
Atal bakarra.- Nahitaezko Desjabetzapen Legearen berrogeitamabigarren atalak dioenaren arabera, «Iraetako Saihesbidea eta CC-6317 errepidea
43 k.g.tik (Zestoako harrobia) 39,6ra (Zumaiatik A-8 Autopistarako estekagunea) bitartean, zabaldu eta hobetzeko» Proiektua gauzatzeko beharrezko diren eta horretarako egindako administrazio espedientean dagoen zerrendan zehaztuta eta banakatuta ageri diren ondasun eta eskubideez Gipuzkoako Foru Aldundi T Gorena jabetzea presazkotzat deklaratzea.
Gasteiz, 1990.eko urtarrilak 30.
Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.
RSS