Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 1990eko otsailaren 19a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
494

21/1990 DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, «CC-6317 errepidea, 38,35 k.g.tik (CN-634 rekiko estekagunea) 39,60ra (Zumaiatik A-8 Autopistarako sarrera) bitartean, zabaldu eta hobetzeko» Proiektua gauzatu ahal izateko beharrezko diren ondasun eta eskubideez, nahitaezko desjabetzapena egin ahal dezan, Gipuzkoako Foru Aldundi T Gorena jabetzea presaz egin beharrezkotzat deklaratzen duena.

Gipuzkoako Foru Aldundi T Goreneko Obra

Publiko eta Garraioetarako Diputatuaren 1989.eko martxoaren 7ko Foru

Aginduz, informazio publikora jarri ziren hasiera batean «CC-6317 errepidea, 38,35 k.g.tik (CN-634 rekiko estekagunea) 39,60ra (Zumaiatik A-8 Autopistarako sarrera) bitartean, zabaldu eta hobetzeko» Proiektua gauzatu ahal izateko beharrezko diren ondasun eta eskubideak, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako; gerora,

Nahitaezko Desjabetzapen Legearen berrogeitamabigarren atalean eta

Autonomi Estatutuaren Aldibaterako Xedapenetatik Zazpigarrenean agindutakoaren babespean, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzapenak eragiten dituen ondasun eta eskubideak presaz jabetu beharrekotzat deklara zitzala eskatzea erabaki zen.

Presaz jabetu beharrekotzat jotzen diren ondasun eta eskubideak, beroriek ezagutzeko beharrezko diren hainbat xehetasunez zehaztuta eta banakatuta gelditu ziren horretarako egindako espedientean azaltzen den zerrendan; zerrenda hori, bere garaian, jendanrrean jarri zen, eta baita zenbait alegazio jaso ere, horien artetik proiektuaren taiuketan aldakuntzak egiteari buruzkoak gaitzetsi egin zirelarik eta behar bezala egiaztatutako titulartasunak zirela eta egindako errakuntzei zegozkienak kontutan hartu, aurrera aukezten diren ziurtagiriak ikusita aldakuntzak egitearen kaltetan izan gabe.

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, proposatutako erabilpenen eta hirigintzari buruz indarrean dagoen legeriaren arteko adostasunari buruz, aldeko erizpena eman zuen.

Jabetze hori luzaezinezkotzat jotzen da, bide zati horri segurtasun haundiagoa eman eta ibilgailuen joanetorriaren erreztasuna hobetzearren.

Hori dela eta, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako

Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1990.eko urtarrilaren 30eko bileran aztertu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

/p>

Atal bakarra.- Nahitaezko Desjabetzapen Legearen berrogeitamabigarren atalak dioenaren arabera, «CC6317 errepidea, 38,35 k.g.tik (CN-634 rekiko estekagunea) 39,60ra (Zumaiatik A-8 Autopistarako sarrera) bitartean, zabaldu eta hobetzeko» Proiektua gauzatzeko beharrezko diren eta horretarako egindako administrazio espedientean dagoen zerrendan zehaztuta eta banakatuta ageri diren ondasun eta eskubideez

Gipuzkoako Foru Aldundi T. Gorena jabetzea presazkotzat deklaratzea.

Gasteiz, 1990.eko urtarrilak 30.

Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.


Azterketa dokumentala