
36. zk., 1990eko otsailaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
492
19/1990 DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, «BerrizOndarroa Igarobidearen Taiuketa, CN-634 Abadiño eta Zengotita auzoaren artean. A-3 Zatia» Proiektua gauzatu ahal izateko beharrezko diren ondasun eta eskubideez, nahitaezko desjabetzapena egin ahal dezan, Bizkaiko Foru Aldundi T Gorena jabetzea presaz egin beharrezkotzat deklaratzen duena.
Bizkaiko Foru Aldundi T Goreneko Obra Publikoetarako Sailaren ekainaren 27ko 224/89 Foru Aginduz, informazio publikora jarri ziren hasiera batean «Berriz-Ondarroa Igarobidearen Taiuketa, CN-634
Abadiño eta Zengotita auzoaren artean. A-3 Zatia» Proiektua gauzatu ahal izateko beharrezko diren ondasun eta eskubideak, nahicaezko desjabetzapenaren ondorioetarako; gerora, Nahitaezko Desjabetzapen
Legearen berrogeitamabigarren atalean eta Autonomi Estatutuaren
Aldibaterako Xedapenetatik Zazpigarrenean agindutakoaren babespean,
Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzapenak eragiten dituen ondasun eta eskubideak presaz jabetu beharrekotzat deklara zitzala eskatzea erabaki zen.
Presaz jabetu beharrekotzat jotzen diren ondasun eta eskubideak, beroriek ezagutzeko beharrezko diren hainbat xehetasunez zehaztuta eta banakatuta gelditu ziren horretarako egindako espedientean azaltzen den zerrendan; zerrenda hori, bere garaian, jendaurrean jarri zen, eta baita zenbait alegazio jaso ere, horien artetik titulartasunak zirela eta egindako errakuntzei zegozkienak kontutan hartu zirelarik behin-betiko zerrenda egiterakoan.
Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, proposatutako erabilpenen eta hirigintzari buruz indarrean dagoen legeriaren arteko adostasunari buruz, aldeko erizpena eman zuen.
Jabetze hori luzaezinezkotzat jotzen da, Artibaiko eskualdeak egun, bertarako sarrerabideei dagokienez, duen azpiegitura defizitari aurre egitearren.
Hori dela eta, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako
Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1990.eko urtarrilaren 30eko bileran aztertu ondoren, honako hau
XEDATU DUT:
/p>
Atal bakarra.- Nahitaezko Desjabetzapen Legearen berrogeitamabigarren atalak dioenaren arabera, «Berriz-Ondarroa Igarobidearen Taiuketa,
CN-634 Abadiño eta Zengotita auzoaren artean. A-3 Aldia» Proiektua gauzatzeko beharrezko diren eta horretarako egindako administrazio espedientean dagoen zerrendan zehaztuta eta banakatuta ageri diren ondasun eta eskubideez Bizkaiko Foru Aldundi T Gorena jabetzea presazkotzat deklaratzea.
Gasteiz, 1990.eko urtarrilak 30.
Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.
RSS