Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 1990eko otsailaren 19a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Garraioak eta Herrilanak
490

AGINDUA, 1990.eko otsailaren 5ekoa, Garraio eta Herrilan Sailburuarena, zama osoko merkatalgaien garraiorako zerbitzu publikoen tarifei buruzkoa, kontainerrak eta grua-besodunak salbu.

Errepidetikako zama osoko merkatalgaien garraialarien elkarte profesionalen proposamenez eta garraioaren azpi-alor honen kosteetan izandako aldaketen ondoren, errepidetikako garraiorako tarifak, 170 km-tik beherako tarteei dagozkienetan, zuzentzea beharrezkoa denez gero, honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.- Merkatalgaiak, xedapen honen ondorioetarako, honako sail hauetan sailkatzen dira:

1. Saila. Beren balio txikia edo/ta osaketa dela bide, zamaketa eta deszamaketa lasterra onartzen dutenak. Ezaugarri horiek dituztenak, besteak beste, honako merkatalgai hauek dira: Pirita, ikatza, klinkerra, altzairu-txirbilak, zepak, txatar zatikatua, magnesita, bauxita, barrak, parrastako laboreak eta orohar meatzekoak.

2. Saila. Nolabaiteko balioa izanik, ardura handiagoa eskatu eta horrek dakartzan zamaketa eta deszamaketa-zailtasunak direla eta, mugiezineko zama-ontzidun ibilgailuz garraiatu behar izaten direnak.

Ezaugarri horiek dituztenak, besteak beste, honako merkatalgai hauek dira: oholtzar-sortak, lokarriz bildutako paper-orea, parrastako toska, aurretik txikiagotuak, petroliotikako koka, parrastako txatar egituratua; altzairuzko hodi-sortak eta saltsarri eslingatua boltsatan:

3. Saila. Balio eta arrisku haundiago eta zamaketa eta deszamaketa geldiagoko merkatalgaiak. Ezaugarri horiek dituztenak, besteak beste, honako merkatalgai hauek dira: Hodi ondarrak, zakuetako merkatalgaiak, paper fardel eta txirrikak, biribilkatutako zura eta enborrak eta bildu gabeko paper-orea.

2. atala.- B.G.P hogei (20) tonelada baino gehiagokoa duten ibilgailuetarako, kasu bakoitzean, tonelada eta kilometro bakoitzeko, erabili behar den gutxienezko tarifa, 1. artikuluan aipatzen diren merkatalgai multzoen arabera, pezetetan ondoren ematen den taulan zehazten dena izango da.

TABLA

3. atala.- B.G.P. hogei (20) tonelada edo gutxiagokoa den ibilgailuei eta edozein eratako merkatalgairi, kasuan-kasu, aplikatuko zaien gutxienezko tarifa, pezetetan ondoren ematen den taulan zehazten dena izango da.

TABLA

4. atala.- Aipatu diren tarifak baino goragokoak itundu ahal izango dira askatasunez, tarifa horiek 100eko 23raino gehituz.

5. atala.- Aipatzen diren tarifak, ibilgailuari horretarako baimena eman zaioneko zama-ahalmena kontutan hartuta apliakatuko dira, nahiz eta bere ahalmen osoa ez erabili.

6. atala.- Zerbitzuaren kontratua egitean, zerbitzu hori gauzatu aurretik, bidaiak zentzu bakar batean duen luzera finkatuko da zein tarifa erabili behar den zehazteko.

Ildo horretatik, merkatalgaiaren zamaketa-tokian hasi eta deszamaketa-tokian bukatzen dela garraioa joko da, honen aurkako hitzarmen zehatzik ez badago.

7. atala.- Zamaketari, deszamaketari, zama banatze eta kentzeari eta merkatalgai-aseguruari dagozkien zenbatekoak ez dira sortzen aipatu diren tarifetan, horiek, bezeroaren kontura izango direla, honen aurkako hitzarmen zehatzik ez badago.

8. atala.- Tarifak aplikatzearen ondorioz ateratzen denaren arabera jaso beharreko garraio-prezioaz aparte, zamaketa eta deszamaketarako ibilgailuak egin behu dituen geldiuneak, berori dagokionaren esku tonelaiari dagokion adina denboraz utzi delarik, eta baita geldiunea istripuagatik gertatu baldin bada ere, ondorengo mailen arabera ordainduko dira:

a) B.G.P 6 toneladara bitartekoa duten ibilgailuak: Ordubete baino gehiago, 1.410 pezeta orduko edo ordu zatiko edo 17.998 pezeta eguneko.

b) B.G.P 6.001kg eta 12.000kg artekoa duten ibilgailuak: Ordubete baino gehiago, 1.591 pezeta orduko edo ordu zatiko edo 19.438 pezeta eguneko.

c) B.G.P 12.001kg eta 20.000kg artekoa duten ibilgailuak: Ordu t'erdi baino gehiago, 1.865 pezeta orduko edo ordu zatiko edo 21.718 pezeta eguneko.

d) B.G.P 20 tonelada baino gehiagokoa den ibilgailuetan: Ordu t'erdi baino gehiago, 2.163 pezeta orduko edo ordu zatiko edo 23.765 pezeta eguneko.

9. atala.- 2. eta 3. ataletan ezartzen diren tarifa orokorrez aparte honako ordezko mailako tarifa hauek ere izan daitezke itunearen gai, alokairu-denbora, zama-ahalmena eta ibilgailuaren ezaugarriak hartuz kontutan horretarako:

TABLA

8 ordu lan egin ondoren ibilgailuak ez badu tarifaren diru bilketa lortzen orduko prezioa aplikatuko da.

10. atala.- Kargatzaile bakoitzaren ohizko orduak joko dira lanordu normaltzat. Ohizko ordutatik kanpokoei %20ko igoera ezarriko zaie.

11. atala.- Agindu honen bidez ezartzen diren tarifzk, eskun ordzintzen diren kasuetarako dira.

12. atala.- Agindu honetan ezartzen diren prezioetatik kanpoko prezioak onartu ahal izango dira garraiatu beharreko merkatalgaien ezaugarriek edo beste zirkunstantzia bereziren batek hala ezar dezaten ezohizko kasuetan. Kargatzaile eta garraiatzailearen arteko kontratu-bidez gauzatuko dira akordio hauek eta formalizatzen direneko Lurralde Historikoko Foru Aldundiko eskudun Organoak bisatu beharko ditu balioa izan dezaten.

13. atalo.- Agindu honek ezartzen duena haustea, Errepideetikako

Garraioen Antolarari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeak (1987.eko uztailaren 31ko BOE) ezartzen duenaren eta honi datxezkion gainontzeko arauen arabera sailkatu eta zigortuko da, itunea egin duten kideei eska dakizkiekeen edozein eratako erantzukizunen kalterik gabe.

14. atala.- 1989.eko martxoaren 13ko Agindua (1989.eko martxoaren ióko EHM) indargabeturik gelditzen da.

15. atala.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitantzen den egun berean indarrean sartuko den Agindu hau beterazteko eta garatzeko beharrezko izan daitezen erabakiak emango ditu Garraio Zuzendaritzak.

Gasteiz, 1990.eko otsailak 5. Garraio eta Herrilan Sailburuz, PEDRO

RUIZ DE ALEGRIA ROGEL.


Azterketa dokumentala