Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 1990eko otsailaren 19a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Garraioak eta Herrilanak
489

AGINDUA, 1990.eko otsailaren 5ekoa, Garraio eta Herrilan Sailburuarena, kontainerren errepidezko Garraio tarifei buruzkoa dena.

Errepidezko garraiolarien lanbide elkarteen proposamenez eta alor honetan izandako kostu aldaketa kontuan izanik, aipatu tarifak zuzendu eta homologatu egin behar direnez, honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.- Jarraian aipatzen diren tarifak gelditzen dira finkatuta kontainerren errepidezko garraiorako, joan-etorriak barne hartzen dituztelarik:

TABLA

2. atala.- Tarifa hau %20an gutxituko da 20 oineko eta guztirako pisuz hamabi ( 12) Tn.etatik beherako kontainerrentzako.

3. atala.- Garraioa, 20 oineko eta gehienezko guztirako pisuz 25

Tn.etarainoko bi kontainer dituen ibilgailu bakar batetan egiten bada, 40 oineko kontainerrerako tarifa erabiliko da, hots, lehenengo atalean adierazten dena, osorik hartuta.

4. atala.- Bezeroak brozel-bidezko hustuketa arina eskatzen badu, %10a gehituko zaio tarifari.

5. atala.- Gai arriskutsuak garraiatzen diren konta:nerren kasuetarako, %25a gehituko zaio tarifari.

6. atala.- Kontainerrean garraiatzen diren gaien aseguruari dagokionez, garraiolariak kontainerraren erantzukizuna baino ez du izango; barruan garraiatzen diren gaiak herztatuta eta ezin ikuskatzeko moduan daudenean, kontratuaren beste alderdiaren pentzutan eta erantzukizunpean izango dira.

7. atala.- 1989.eko martxoaren 13ko Agindua indargabetuta geratzen da ( 1989.eko martxoaren 16ko EHAA).

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean era Garraio Zuzendaritzak Agindua betetzeku eta osatzeko beharrezko izan daitezen manuak emango ditu.

Dagozkion ondorioetaraku diotsut hori Jn. T Argi horri.

Gasteiz, 1990.eko otsailak 5. Garraio eta Herrilan Sailburua, PEDRO

RUIZ DE ALEGRIA ROGEL.


Azterketa dokumentala