
36. zk., 1990eko otsailaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Ogasuna eta Finantzak
487
24/1990 DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, «Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, A.B.»-k partaidetza dueneko Baltzu jakin batzuren izaera publikoa deklaratzeko dena.
Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza Orokorreko Printzipio
Antolatzaileei buruzko indarrean dauden lege xedapenen bateratutako
Testua onartu zuen maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintzazko Dekretuko 19. atalak, hau ezartzen du: Merkataritza Baltzuak, bai Zuzenbide publikoaz, bai Zuzenbide pribatuaz arteztuak direnean ere, beroien kapitalean Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioak edo bere Ente
Instituzionalek gehiengo partaidetza dutenean, Baltzu Publikoak direla.
Baltzu Publikoak sortzeak eta Euskal Autonomi Elkarteko
Administrazioak edo bere Instituzio Enteek baltzu horietan gehiengo-partaidetzaren izaera erosteak, Jaurlaritzaren Dekretua behar dutela xedatzen du Lege bilduma horrek berak. «Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, A.B.» Baltzu
Publikoak, zein aurrean aipatutako Legintzazko Dekretuko 7.3 atalaren babespean Autonomi Elkartearen Instituzio Entea baita, gehiengo partaidetza du indarrean dagoen araugintza baino lehenagotik eratutako hainbat Baltzutan eta, horren arabera, horiek Baltzu Publikoen izaera daukate. Hori dela bide,
Industria eta Merkataritza Sailburuaren eta Ogasun eta Finantza
Sailburuaren proposamenez eta Jauslaritzaren Kontseiluak 1990.eko urtarrilaren 30eko bere bileran aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATU DUT:
1. atala.- «Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.»-k horien baitan gehiengozko partaidetza dueneko ondorengo Baltzu hauei
Euskal Autonomi Elkarteko Instituzio-Administrazioko partaide diren
Baltzu Publikoen izaera aitortzen zaie:
- Eusko Jaularitzaren 82/01/18 eguneko Akordioz baimendutako Oñatiko
Industrialdea, A.B. - Eusko Jaurlaritzaren 82/06/21 eguneko Akordioz baimendutako
Aretxabaletako Industrialdea, A.B. - Eusko Jaurlaritzaren 84/07/17 eguneko Akordioz baimendutako
Azkoitiko lndustrialdea, A.B. - Eusko Jaurlaritzaren 84/07/17 eguneko Akordioz baimendutako
Elgoibarko Industrialdea, A.B. - Eusko Jaurlaritzaren 83/07/18 eguneko Akordioz baimendutako
Zarautzko Industrialdea, A.B. - Eusko Jaurlaritzaren 83/07/18 eguneko
Akordioz baimendutako Oiartzungo Industrialdea, A.B. - Maiatzaren 14eko 14/1985 Dekretuz baimendutako Lasarte-Oriako
Industrialdea, A.B. - Irailaren 24eko 289/1985 Dekretuaren arabera baimendutako Lezoko
Industrialdea, A.B. - Abenduaren 10eko 372/1985 Dekretuaren arabera baimendutako
Ordiziako Industrialdea, A.B. - Abenduaren 10eko 373/1985 Dekretuz baimendutako Zumarrako
Industrialdea, A.B. - Urtarrilaren 21eko 12/1986 Dekretuaren arabera baimendutako Irungo
Industrialdea, A.B. - Azaroaren 25eko 261/1986 Dekretuz baimendutako Hernaniko
Industrialdea, A.B.
2. atala.- Aurreko atalean aipatutako Baltzuen ekintza guztiei, beraien eraketa unetik atxikiko zaizkie aitorpen honen ondorioak.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian hori argitara dadineko egun berean hartuko du intiarra Dekretu honek.
Gasteiz, 1990.eko urtarrilak 30.
Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua,
ALFONSO BASAGOITI ZABALA. Industria eta Merkataritza Sailburua,
RICARDO GONZALEZ-ORUS MARCOS.
RSS