Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 1990eko otsailaren 19a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Herrizaingoa
486

AGINDUA, 1990.eko otsailaren 12koa, Barne Sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzaren Ikastegiko Barne Arautegiaren 17. ataletik 22ra bitartekoak, biak barne, aldatu egiten dituena.

Ertzaintzan sartu nahi dutenen prestakuntzaraku hurrengo Oinarrizko Ikastaroaren programaketak, berorren iraupena 6 hilabetetik 9ra luzatu delarik 1989.eko otsailaren 22ko deialdian adierazi zenaren arabera, aldaketa zenbait ekarri ditu, bai ikastegiaren egituraren beraren funtzionamenduara dagokionez, bai ikastaro hori osatzen duten eduki eta gaien multzoari dagokionez.

Horrek dakar berarekin egungo Arautegian ezarrita dagoen kalifikazio sistemaren zenbait alderdi eguneratu beharra, horietaz lehenbaitlehen baliatu ahal izatearren eguneratu ere.

Horren ondorioz, honako hau XEDATU DUT:

/p>

Atal bakarra.- Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzaren Ikastegiko

Barne Arautegia onartzen zeneko 1982.eko otsailaren 22ko aginduaren

17. ataletik 22ra bitartekoak, biak barne, aldatu egiten dira, ondoren azaltzen den eran geratzen direlarik idatzita:

«17. atala.- 1. lkasleek kalifikazio zuzena eman diezaieten eskubidea dute.

2. Gehienez ere 1000 puntu izango dira ebaluaketan guztira lortu ahal izango direnak; horietatik 600 azterketa, edo test eta froga praktikoei dagozkienak dira, 300 bakoitzak izandako jokaerei dagozkienak eta 100 disziplina-fitxari dagozkionak.

3. «Gai da» kalifikazioa lortu ahal izateko, azterketa edo test eta froga praktikoak zein jokaeren baloraketa gainditu beharra izango da,

20. eta 21. ataletan, hurrenez hurren, ezarrita dagoenaren arabera.

18. atala.- 1. Azterketa edo test eta froga praktikoen arabera «ez da gai» kalifikazioa jasotzen duten ikasleek, baldin eta gutxienez ere

250 purrtu lortu badituzte, ikastaroa berriro egin ahal izatea eska dezakete, behin bakarrik egin ahalko dutelarik, hurrengo promozioan olazarik geratzen bada hutsik. Eskari horren aldeko edo aurkako erabakia hartzea Ikastegika Zuzendariaren esku egongo da, arrazoiak emanez egin beharko duelarik.

2. Jokaerak baloratzearen ondorioz «ez da gain kalifikazioa jasotzen duten ikasleek ez dute, inolaz ere, ikastaroa berriro egiteko eskubiderik izango.

3. Gaixorik edo zauriturik egon direlako ikastaroa burutzerik izan ez duten ikasleek hori hurrengo promozioan errepikatzeko eskubidea izango dute, baja hartu zuteneko ikastaroa ezertarako ez zaielarik kontatuko.

Lehenengo Sekzioa.- Azterketa edo test eta froga praktikoetaz.

19. atala.- 1. Aurrez ezartzen den egutegiaren arabera egingo dira azterketa edo test eta froga praktikoak. Edonola ere, gutxienez ere hamar eguneko epearekin emango die egutegi horren berri ikasleei

Ikasketa Buruak.

2. Irakasleak gehienera hamar puntutako kalifikazioa emango du gai bakoitzean, bost puntutik beherako kalifikazio guztiak sunpentsotzat joko direlarik.

3. Azterketa edo test eta froga praktikoen ordoriozko ebaluaketa zenbatu ahal izateko, kalifikazio horiek puntutara pasatuko dira dagokion organu akademikoak ezarritako neurtze-moduaren arabera.

20. atala.- 1. Azterketa edo test eta froga praktikoetan «gai» izaera lortzeko gutxienezko kalifikazioa 300 puntutakoa izango da.

2. Hala ere, «ez da gai» kalifikazioa emango zaio 300 puntu horiek lortu dituen edozein ikasleri ere, baldin eta ondoren adierazten diren kasu hauetakoren batetan badago:

a) Guztira puntuagarri diren irakasgaien %30a edo hortik gora suspenditzen badu.

b) Arlo berean guztira puntuagarri diren irakasgaien %75a edo hortik gora suspenditzen badu, Lengoaian izan ezik.

c) Edozein Arlotan delarik ere, 10tik 3 baino goragoko ponderatu gabeko bataz besteko kalifikazioa lortzen ez badu.

d) Polizi-Interbentzioaren Arloan 10tik 5eko edo hortik gorako ponderatu gabeko bataz besteko kalifikazioa lortzen ez badu.

Bigarren Sekzioa.- Jokaeren ebaluaketaz.

21. atala.- l. Jokaerak ikuskatzeak bihar-etziko ertzainen baitan horiek nola ematen diren neurtzea du xedetzat; honako gauzetan ikusiko dira horiek: ikastaruetan agertzen duten interesa, lan metodoa, juizio ahalmena, ahozko espresabidea, ahalegin-erregulartasuna, taldeetan izandako partehartzea eta besteekiko jokaera, norbere buruarekiko konfiantza, autokontrola eta lider izateko ahalmena.

2. Jokaeren baloraketa Ikastegiko Zuzendaritzak zehazten duen eran egingo da, diskrezio eta objektibitate printzipioen arabera jokatuz.

3. Ikastegiko Tutorien Arduradunari dagokio atal honen gai den baloraketa sistemaren koordinaketa. 4. Taldearen ardura duen irakaslearen bidez, ikasieek jokaeren baloraketan adierazten den ebaluaketa globalaren berri jaso ahal izango dute.

22. atala.- Jokaeren baloraketaren emaitzak adierazten baldin badu ikaslea ez dela polizi-lanean demokratikoki eta erantzukizun osoz iharduteko beharrezkotzat jotzen diren ezaugarrien jabe, «ez da gai» kalifikazioa emango zaio, nahiz eta azterketa edo test eta froga teknikoek eta disziplina-fitxak probetxamendu ona adierazi».

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1990.eko otsailak 12. Barne Sailburua,

JUAN LASA JAUREGUI.


Azterketa dokumentala