Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 1990eko urtarrilaren 4a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Herrizaingoa
36

AGINDUA, 1989.eko abenduaren 22koa, Barne Sailburuarena, Bingoaren Arautegia (1988.eko otsailaren 19ko Agindua) delakoaren zenbait alderdi osatzen dituena.

Bingo pilatuaren modalitatea ezarri zenetik izan deu esperientzia praktikoa aintzat harturik, eta Euskal Autonomi Elkarteak gai hauetan duen eskuduntzaz baliaturik, honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.- 1988.eko otsailaren 19ko Barne Sailaren Aginduaren Azken

Xedapenetatik Bigarrenarekin bat etorriz ateratzen den bingo pilatu sariaren zenbatekoak ezingo du inolaz ere hiru milioitik gorakoa izan.

2. atala.- Aurreko atalean adierazitako diruzenbatekoa iritsi orduko utziko zaio bingo pilatu sarirako zein erreserbako bingorako inongo kopururik bideratzeari, jokoak ohizko bingo gisa jarraituko duelarik, bingo pilatu saria lortzea ekar dezan bola-zenbakiz bingoa aldarrika dadin arte, horren ondoren berriro ekingo zaiolarik bingo pilatu modalitateari.

3. atala.- 1.- Agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera, Bingo

Enpresek edo baimendutako Entitateek beharrezko diren neurriak hartuko dituzte, bertako langileek, partidak dirauen bitartean, ezin ahal dezaten lortu erabiltzaileek izan dezaketena beste informaziorik.

2.- Bíngo Enpresek edo baimendutako Entitateek hartzen dituzten neuttiak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak kontrastatuko ditu, honek jokoaren garbitasuna ahalik eta haundiena izan dadin bidezkotzat jotzen dituen errekomendazioak egin ahal izango dituelarik.

4. atala.- Bolak ateratzeko makinak, Agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera, publikoaren erdialdean egon beharko dute kokatuta, kontrol mahaitik berex.

ALDIBATERAKO XEDAPENA

Arautegi hau indarrean jartzen denean hiru milioi pezetatik gorako dirukopurua pilaturik duten Bingo Aretoek, geiaraziko egingo dute automatikoki bingo pilatu modalitatea, bigarren atalean adierazi den eran, eta hiru miloitako frakziotan zatituko dute pilatutako saria, azken frakzioa gehienezko tope horretatik beherako izan arte; une horretatik aurrera ekingo zaio berrire ere bingo pilatu modalitateari.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldiz karian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1989.eko abenduak 22. Barne Sailburua,

JUAN LASA JAUREGUI.


Azterketa dokumentala