Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 1989ko ekainaren 9a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingoa
1607

AGINDUA, 1989.eko apirilaren 26koa, Barne Sailarena, Saileko Garapen eta Zabalkuntza Zuzendaritzan lana egiteko, lankidetza-beketarako deia egiten duena.

Beste polizia batzurengandik jaso daitezkeen agiri polizialak ikertzeko egin behar diren lanetan laguntzamailan ematen diren beharrei erantzuteko xedez eta Garapen eta Zabalkuntza

Zuzendaritzaren proposamenez, honako hau

XEDATU DUT:

Saileko Garapen eta Zabalkuntza Zuzendaritzan lana egiteko, lankidetza-beketarako deia egitea, ondoren ezartzen diren oinarri-arauak izango direla deialdi honen oinarri:

OINARRI ARAUAK:

Lehenengaa: Garapen eta Zabalkuntza Zuzendaritzan, Ikerketak eta

Proiektuak lantzeko lankidetzarako 7 beka ematea du xedetzat deialdi hrmek, honako hauek izango direla arloak:

a) 3 Seka, agiri polizialak bileze eta sistematizatzearlorako.

b) 2 Beka, Kanpoko poliziei buruzko gonpasaketaikerketak lantze-arloa: Eraketa, arauketa eta koordinakuntza.

c) 2 Beka, egitekoen estandarrak lantze-arloa. Bigarrena: Honako hauentzako izango dira lankidetza-beka hauek hurrenez-hurren:

- a) arloari dagozkion 3 Bekak; 1, dokumentalistaarloan ezagupenak dituzten Goi Mailako Tituludunentzako; l, egokiketa pedagogikorako ikastaroa egin duten Goi Mailako Tituludunentzako; 1, Informazio eta

Pedagogia Zientzietan Lizentziadunentzako. - b) arloari dagozkion 2 Bekak; 1, Legeetan Lizentziadunentzako eta 1

Soziologian Lizentziadunentzako. - c) arloari dagozkion 2 Bekak; l, Psikologian

Lizentziadunentzako eta 1 Estatistikan ezagutzak dituzten eta

Informatikan Lizentzia-Tituludunentzako.

Hirugarrena: Ertzainezaren Ikerketa eta Polizia-Dokumentazio Tegi eta

Zentruetan beteko dituzte beren egitekoak.

Laugarrena: Eskatzen deneko ezagutza-arloari buruzko lanak egin beharko ditu beka-hartzaileak eta, era berean, Garapen eta

Zabalkuntza Zuzendaritzak ezar ditzan ohar zehatzen arabera.

Bosgarrena: Bekariak eskaini beharko duen lankidetza-aldia, sei hilabetekoa izango da (1989.eko uztailaren letik 1990.eko urtarrilaren lera arte) eta beste 3 hilabetez luzatu ahal izango da.

Azken kasu honetan, hurrengo parrafoan aipatzen den diru-zenbatekoa, dagokion heinean gehituko da.

Beka bakoitzak 720.000 pezetako diru-zenbatekoa du eta honako era honetan egingo dira ordainketak: Guztirakoaren heren bat, bekaz baliatzen hastean; beste heren bat, hiru hilabetetara eta gainontzekoa lehen aipatu den epe hori emaitzerakoan.

Seigarrena: Lankidetza beka, beste beka batez baliatzearekin eta soldatadun beste lan bat egitearekin batera-ezinezkoa izango da.

Zazpigarrena: Eskeidazkiak aurkezteko epea, deialdi hau argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta 15 egunetara amaituko da.

Wellingtongo Dukea kaleko 2.pan, 01011 Gasteizen, dagoen Barne

Saileko Administrazio eta Zerbitzuetarako Zuzendari Jn. T. Argiari bidali beharko zaizkio, honako hauek erasota utzi beharko direla bertan:

a) Eskegilearen izen-abizenak, egoitza eta telefonoa. b) Titulu akademikoa eta tituiu hori eman zuen Unibertsitatea.

c) Nahi deneko beka. d) Eguna eta izenpea.

Izagaiaren ekademia eta profesional mailako "curriculum"-a erantsiko zaio eskeidazkiari, kalifikazio akademikoak, profesio eta ikerketa mailako esperientzia, beste hizkuntza batzuri buruzko ezagupenak,

Euskara eta interesgarritzat jotako beste dato batzuk erasota utziko direla bertan. Era berean baloragarri izango da, nahi den bekari buruzko txosten bat aurkeztea, egitea proposatzen den indize edo lan-programaren azalpena egingo dela bertan.

Zortzigarrena: Aukeraketa tiatzordeak, ahozko saio bat egin ahal izango du izagaiarekin, izangaiaren alde akademiko eta profesionalei buruzko edozein eratako galdera egin ahal izango zaiola izangaiari elkarrizketa horretan.

Aukeraketa Batzordeak, "curriculum"-aren eta ahozko saioaren baloraketa egin ondoren, bekak esleitzeproposamena egingo du eta

Barne Sailburu Jn. T. Gorenari bidaliko dio onarpena eman diezaion.

Aukeraketa Batzordeak, beka bat edo batzuk emateke gelditzen direla deklara dezala, Barne Sailburuari / proposatu ahal izango dio. Era berean, Batzordeak, ordezkariak aukeratu ahal izango ditu gutxienezko baldintzak bete ditzatenaren baldintzapean, uko egitea edo beste gorabeheraren bat eman dadin kasuetarako.

Bederatzigarrena: Honako hauek osatuko dute Aukeraketa Batzordea:

Lehendakaria: Garapen eta Zabalkuntza Zuzendaritzako Hezkuntza eta

Ikasketa Zerbitzuko Buru den Rafael Junguitu Jauna.

Bokalak: H.A.E.E.-ko teknikaria den Santiago Martinez

Jauna; Barne Saileko Teknikariak diren Karlos Villalba Jauna, Alberto

Sanz Jauna eta Amaya Beranoagirre Andrea.

Idazkaria: Jesus Maria Iraurgi Jauna.

Hamargarrena: Garapen eta Zabalkuntza Zuzendaritzako Hezkuntza,

Hobekuntza eta Ikerketa Zerbitzuko Buruak, Iankidetza-bekari bakoitzari buruzko txostena emango du. Bekari bakoitzaren ihardunei buruzko zerrenda zehatza jasoko duen txosten hori, Garapen eta

Zabalkuntza Zuzendaritzara bidaliko da, ihardunaren baloraketa egin ahal izateko. Txostena, negatiboa izango balitz, ohar zehatzen ikerketa egin eta interesdunei entun ondoren, Barne Sailburuak, indargabetu ahal izango du beka eta, kasu honetan, jaso den dirua itzuli egin beharko da.

Gasteiz, 1989.eko apirilak 26. Barne Sailburua,

JUAN LASA JAUREGI.


Azterketa dokumentala