Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 1989ko ekainaren 9a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1602

AGINDUA, 1989.eko ekainaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarena, Euskal Autonomi Elkarteko Batxilerreko eta Hizkuntzetako Ikastetxeetan hutsik dauden lantokiak betetzeko egindako Batxilergoko Irakasle Agregatuen eta Hizkuntz Eskola Ofizialetako Irakasle Agregatuen Tokiz aldatzeko Lehiaketaren behin-betiko erabakia argitaratuz.

Euskal Autonomi Elkarteko lrakaskuntza Ertainetako

Ikastetxeetan hutsik dauden lantokiak betetzeko Lantoki Aldaketarako

Lehiaketarako deia egin zuen 1988.eko Urriaren 27ko Aginduko (Azaroaren 8ko E.H.A.A.) hamaseigarren oinarri arauan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau,

XEDATU DUT:

Lehenengoa. - Agindu honen I Eraskinean adierazten diren Batxilergoko

Irakasle Agregatuaz Tokiz aldatzeko Lehiaketaren indarrez, behin-betiko destinora izendatzea, bertan esandako Irakasgai eta

Ikasteexeen arauera.

Bigarrena.- Lantokiaren zai egon eta euskerazko lantokiak eskatzeagatik lanpostua lortu dutenek, hurrengo Lantoki-Aldaketarako

Lehiaketetan gaztelerazko lantokiak eskatzen baldin badituzte, ez dute izendapen hauei darizkien eskubideen onurarik izango eta, kasu horretan, egindako zerbitzuak, gaztelerazko lantokia lortu dezatenetik izango dira puntuagarri.

Hirugarrena. - Nahitaez parte hartu eta destinoa lortu ez duten

Batxilergoko Irakasle Agregatu eta Eskola Ofizialetako Irakasle agregatuak, II eta III Eraskinetan agertzen dira. Irakasle hauek, lantokia lortzeko duten beren eskubidearen arauera, datorren ikasturterako Behin-behingo destinatuak izango dira.

Irakasle horiek, behin-betiko destinoa lortu arte, egin daitezen

Lantoki Aldaketetarako Lehiaketa guztietan parte hartu beharko dute nahitaez.

Laugarrena. - Praktiketan ari diren funtzionariei, Agindu honen bidez izendatu zaizkien lantokiak, karrerako, funtzionari izendatuak izan daitezenaren baldintzapean egongo dira.

Bosgarrena.- Hori doakienek 1989.eko Irailaren 25ean hartuko dituzte

Agindu honen bidez izendatzen zaizkien destinoak. Jabego hartze hori, horri dagozkion organismoen aurrean egingo da, eskola ikasturtea hasteko erabaki dadin egunean eta daudeneko urteko urriaren 1 etik izango dituztela ekonomiazko eta administraziozko ondorioak eta, jatorrizko ikastetxeetako lanuztearen ondorioak irailaren 30etik. Halere, lantokiaz jabetzeak Irailaren lehenengotik hasita izan dezake eragite indarra, baldin eta beste irakaskuntza saileko funtzionarien ezkontide, izanik Lantoki

Aldaketetarako Lehiaketetan parte hartzen badute.

Seigarrena.- Irakasleren batek, eskatutako baldintzak betetzen ez dituela, Irakaskuntza euskaraz emateko destinoa izatea gertatuz gero, izendapen hori indargabetuta geldituko da.

Zazpigarrena- Lehiaketaren ondorioz eszedentziatik iharduneko zerbitzura sar daitezen irakasleek, Lantoki Aldaketetarako Deia egiten zuen 1988.eko Urriaren 27ko Aginduko (Azaroaren 8ko EHAA) hamazazpigarren oinarri arauk aipatzen dituen agiriak, irailaren 1 etik 30era aurkeztuko dituzte.

Zortzigarrena. - Lantoki Aldaketetarako Leheiaketa honetan partaide izanik, aitortutako merezimenduak egiaztatzeko agirak aurkez ditzaten

Irakasleek, agiriok, Agindu honen aurka berrazterpen errekurtsoa tartejartzeko epea maitu ondoren, Irakasleek heurak edo behar bezala baimendutako norbaiten bidez birreskuratu ahal izango dituzte, beraren bitartez lehiaketan parte hartu zuteneko Lurralde Ordezkaritzan.

Bederatzigarrena.- Hori doakienek, Agindu honen aurka, birrazterpen errekurtsoa tartejarri ahal izango dute Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa Sailburu Jn. T. G.-aren aurrean, Agindu hau Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Gasteiz, 1989.eko ekainak 2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua,

JOSE RAMON RECALDE DIEZ.

I ERASKINA / ANEXO I

TAULA

II ERASKINA

TAULA

ERASKINA III

TAULA


Azterketa dokumentala