Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 1989ko ekainaren 9a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Industria eta Merkataritza
1599

130/1989 DEKRETUA, ekainaren 6koa, Euskal Herriko Industri Enpresa-Ertainetako Zuzendaritzan plangintza estrategikoaren sarrera-egitaraua artikulatzen duena.

Europako Ekonomi Elkartean osotasun guztiz sartzeak beti ondo prestatuta egotea eskatzen die enpresei elkarteko estatuetako beste enpresen lehiakortasunaren erronkei aurre egiteko. Ahalegin horrek, prestakuntza egokia eta erabili daitezkeen giza-baliabideen etengabeko birgaikuntzaren beharra darama, horregatik behartu egiten ditu enpresak neurriak hartzera euren iharduera agertu beharko duten inguru aldakorretan bermekin aurre egiteko eta horrela, euren lehiango ahalmenaren mantenimendua ziurtatzea.

Aurreko lerroaldian aipatutako helburuak lortzen laguntzeko asmoz,

Dekretu honek enpresen zuzendaritzan lanabes berri bat sartzea erraztea dakar, hau da, Plangintza Estrategikoa. Ihardunbide iraunkor honen bidez erdiespen horretan interesatutako enpresak lehiakortasun egokia lortu eta mantendu ahal izango dute. Ihardunbide honek bi alderdi ditu. Lehenengoak, Metodoa, egitamu estrategikoa ezartzea ahalbideratuko du.

Bigarrenak, egitamuaren garapena lortzeko zuzendaritza-era hartzea eta enpresaren lehiakortasuna mantentzea.

Metodoa, plangintza estrategikoaren esparruan garatzekoa, enpresaren gaur eguneko lehiango jarrera aztertzea izango da gehienbat, eta honen arabera, berau hobetzeko beharrezko estrategiak hartzea, .baita, aipatu tako estrategiak ezartzeko beharrezko helburuen eta ekintzen garapena ere.

Lortutako Egitamu Estrategikoak, aipatutako Metodoaren garapena amaitu ondoren, helburu eta ekintzen bidez gauzatzeko estrategia-multzoak edukido ditu, denboran behar bezala zehaztu eta antolatuta, baita bere betetze-maila neurtzea erraztuko duten kontrol-sistema batzuk ere.

Guzti honekin, zuzendaritza-era berri bat martxan jarri izango da, inguruko aldaketak modu iraunkor, egoki eta azkar baten bidez igarteko, enpresaren lehiakortasunean daukan eragina aztertuz bere egoera aldatu eta helburu eta ekineza berrien bidez lehiangoa mantenduz hura denboran zehar.

Egitarau honen denborazko proiekzioari bere ezarpenetik sor daitezkeen beharrei behar bezala erantzuteko asmoz, Industria eta

Merkataritza Sailak Dekretu honek ezartzen dituen ekintzetan eskuhartzen duten enpresei trataera berezi bat emateko komenigarritasuna aztertzen du honako hauen arabera:

- Industria eta Merkataritza Sailak unean-unean jarritako laguntzen irizpide bateratua. - Arreta berezia, Industria eta Merkataritza Sailak unean-unean indarrean dauzkan laguntzetan. - Somatutako premia berrientzako eskeintza egokia, bereiztutako teknikarien laguntza berezi baten bidez burututakoa.

Honen indarrez, Industria eta Merkataritza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzako Kontseiluak 1.989ko ekainaren 6ko bere bileran aztertu eta onartu ondoren honako hau,

ERABAKI DUT: I. ATALBURUA XEDAPEN OROKORRAK

1. atala.- Dekretu honen helburua, Euskal Autonomi Elkartean kokatuta dauden industria-enpresa ertainentzat laguntzak ezartzea, lehiakortasunaren jarraiko hobekuntza-ekintzen suztapenerako hurrengo ataletan ohartemandakoaren arabera.

2. atala.- Aurreko atalaren helbururako ekonomi baliabideak, Euskal

Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorretan, horretarako jarrita dauden kontuetatik ateratakoak izango dira.

3. atala.- Dekretu honetan ezarritako laguntzetarako aukera izateko,

l. atalean aipatzen diren enpresetako langile-zerrendak gutxienez

40koa eta gehienez 500ekoa izan beharko du.

Salbuespenez, aurreko lerroaldian esandakoa betetzen ez duten enpresek neurriz gorakoak nahiz neurriz beherakoak izateagatik kontuan hartu ahal izango dira.

4. atala. - Aurkeztutako eskaerak balioesterakoan honako balioespen-erizpideak hartuko dira kontutan:

A) Enpresaren ekonomia-dirubidezko egoera. B) Gaur egungo kudeaketa-tresnen erabilpena: . Epe laburrerako kudeaketa-plangintza. . Epe luzerako plangintza. . Informatika-kudeaketaren plangintza. . Informatika-egitamuak. . Giza-baliabideen plangintza. . Prestakuntza-egitamuak.

C) Ikerketa eta Garapen-ekintzen burutzea.

D) Garrantzizko diru-ezarketa egitasmoak, berrikuntza eta teknologia-egokitzeari buruzkoak.

E) Exportazio-ekinezen burutzea.

5. atala.- Eskaerak aurkezteko epea, ihardunbide ezargarria, eta eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak Dekretu honen garapenerako xedapenetan ezarriko dira.

6. atala.- Industria eta Merkataritza Sailak Dekretu honetan ohartetnaten diren dirulagundutako ekintzei dagonienez bere ustez egin beharreko egiaztapenak egin ahal izango ditu bidezko garapenari buruzkoak.

Dena den, hartzaileak, uste den behar beste informazio eman beharko du, aurreko lerroaldiaren ondorioetarako.

7. Atala.- Hartzaileak Dekretu honetan eta gainontzeko arau erabilgarrietan jasotako baldintzetatik eta, bere kasuan, ematen duen organoaren Erabakiaren ezartzen direnak ere, ez betetzearen aurre-espedientean doakienari entzun ondoren, edozein betetzerí uko egingo balio Erabaki bidez azalduko du dirulaguntza jasoteko eskubidearen galtzea eta bere kasuan, emandako laguntzak Euskal

Herriko Diruzaintzara igorri beharra ezartzen da, aurrera eraman daitezen beste ekintza batzuren kaltetan gabe. Aipatutako kopuruak herri sarreratzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

II. ATALBURUA EKINTZA LAGUNGARRIAK I. SEKZIOA

PRESTAKUNTZA MODULOAK

8. atala.- 1. Dekretu honen ondorietarako deitzen zaie

Prestakuntza-Moduloak, Euskal Autonomi Elkartean kokaturik, eta irabazi-asmoa ez duten Erakundeek antolatzen duten ekintza-multzoa, beti ere, bere helburua zuzendaritzazko lanarigoa, Zuzendaritza

Jerentzia mailakoa, plangintza estrategiko bideetan prestatzea bada.

2. Emateko diren Prestakuntza-Moduloak, gutxienez 15 eskola-orduko iraupena izango dute.

9. atala.- Laguntza, Industria-Garapenerako Erakundeentzat jarrita dagoen egitarauan sartzea izango da, beronen kostuaren %50 artekoa murriztua ahal izanik; gazti hau, aipatutako Industria-Garapenerako

Erakundeen jaurbidea araupetzen duen 71/82 Dekretuko 3. atalak ezartzen duena garatuz.

II. SEKZIOA TEKNIKARIEN LAGUNTZA

10. atala.- I. Dekretu honen ondorietarako deitzen zaio Teknikarien

Laguntza, Industria eta Merkataritza Sailak behar bezala aukeratuta era baliokidetutako kanpoko aholkularien ekintzen egiteratzeari, plangintza estrategikoaren ihardunbidearen ezarpenerako zuzenduta daudenean.

2. Aurreko puntuan aipatutako kanpoko aholkularien eginkizunak, beste batzuen artean, honako hauek izango dira:

. Metodologia ezarri. . Enpresako sailen eskuhartzea koordinatzea. . Ihardunbidearen garapena bultzatzea. . Ausnarketara laguntzea. . Informazioa eta esperientzia ematea.

3. Aurreko zenbakian aipatutako aholkularien aukeraketa eta baliokidetza, behar bezala gaitutako aholkuemaile lanbidedunen artean egingo da, enpresa-zuzendaritza lanetan aholku-emate esperientzia haundikoak, eta Euskal Autonomi Elkartean bulegoa zabalik daukatenak.

11.. atala.- 1. Industria eta Merkataritza Sailburuari dagokio aurreko atalean aipatutako Aholkularien hautaketa, baita, bere kasuan, euren baliokidetzea ere, Erabaki bidez, izendatuta dauzkaten ekintzen garapenerako.

2. Industri Teknologia eta Jokabideetarako Sailburuordeari dagokio eskaerak erabakitzea.

12. atala.- Teknikarien laguntza izateko, interesatutako enpresen zuzendaritzazko lanarigoak, derrigorrez, urtealdi bakoitzean dei egindako Prestakuntza-Moduluen baten parte hartuta egon beharko du.

13. atala.- Enpresari emandako dirulaguntza, Teknikarien Laguntza kostuaren %50rainokoa izan ahalko da 1500000 pzta. gehienez, laguntza honen iraupena gutxi gora behera 300 ordukoa izanik.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.- Industria eta Merkataritza Sailburuari Dekretu honen garapen eta egiterapenerako beharrezko erabakiak hartzeko ahalmena ematen zaio.

Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Gasteiz, 1989.eko ekainak 6. Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Industria eta Merkataritza Sailburua,

RICARDO GONZALEZ-ORUS MARCOS.


Azterketa dokumentala