Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 1989ko ekainaren 9a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1597

129/1989 DEKRETUA, ekainaren 6koa, 1989 urtealdian Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundearen dirulaguntzak ematea arautzen dituena.

Instituto vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundearen sortarazte Legean (otsailaren 5eko 2/1988 Legea) xedatutakoaren arabera, Erakunde horren funtsezko xedea da Euskal Herriko politika, ekonomia, kultura eta gizarte-bizitzako alor guztietan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko benetako eta egiazko berdintasuna lortzea; eta helburu 1ez hartzen ditu seksuen arteko berdintasuna errazteko bideei bultz egitea eta hori betebetean lortzeko eragozpen izan daitezen izatezko eta lege-aldetikako oztopo guztiak kentzea, eta

Euskal Autonomi Elkartean emakumeari bereizkeria egiteko era guztiak ezabatzea.

Esandako helburuok lortzeko beharrezko da bai Euskal Autonomi

Elkarteko Administrazio Publikoen partaidetza, zein bestelako gizarte taldeena ere: Emakumeen Elkarteak, Alderdi Politikoak, Sindikatuak,

Ez Agintaritzazko Erakundeak, e.a., baita bere iharduerekin emakumearen sustapen eta berdintasunaren alde zuzenean eragina izan dezaketen norbanakoek edo giza taldeek ere, horrela Erakundeak berak egitaraututako ihardueren osagarrizko ezinbesteko lana eginez, bere funtsezko xedea ahalbideratu dezaken beharrezko gizarte sentsibilizaziora iristeko.

Horrela bada, arautu egin behar dira Instituto Vasco de la Mujer /

Emakumearen Euskal Erakundeak, aipatutako helburuetarako 1989 urteko iharduerak garatzen laguntzeko emango dituen dirulaguntzak, zabalkunde, lehia eta objektibitate erizpideak bermatuz. Gai honetan sortzen diren premiak ezagutu nahi dira horren bidez, eta horregaitik aldi baterako izakera ematen zaio, Erakundeak dirulaguntzak emateko jarri duen lehenengo baliapidea delako.

Ondorioz, Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal

Erakundearen Artezte-Batzordeak jasotako proposamena ikusita,

Jaurlaritzako Ekonomi Batzordeak aldeko txostena eman eta 1989.eko ekainaren 6ko bileran Jaurlaritzako Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.- Dekretu honen xedea da, Instituto Vasco de la Mujer /Emakumearen Euskal Erakundeak 1989 urtealdirako, Erakundearen helburu eta xedeekin loturik dauden proiektu zehatzak egiteko emango dituen dirulaguntzak arautzea, bere Aurrekontuko IV Atalean jarritako diruizendapenek ezarritako mugen barruan.

2. atala.- Erakundearen helburuekin bat etorriz, dirulaguntzak jasoko dituzten proiketu edo iharduerek batez ere honako hauek egiteko izan beharko dira:

a) Politika, ekonomia, kultura eta gizarte-bizitzako alor guztietan emakumeen partaidetza indartzeko egitarauak, haien elkarkuntza sustatuz, baita Euskal Autonomi Elkartean dagoen elkartzeko joera koordinatzea ere.

b) Emakumearen alde zerbitzuak ematea sustatuko duten egitarauak.

c) Hezkuntza, kultura, heziketa, enplegu, osasun eta gizarte zerbitzu arloekin lotuta dauden egitarauak, seksuen arteko aukera eta tratu berdintasuna bultzatzen duten neurrian.

d) Lege araubideak emakumeei aitortzen dizkien eskubideak zabaltzea eta babestea.

e) Euskal Autonomi Elkarteko politika, ekonomia, gizarte eta kultura-bizitzako alor guztietan emakumeak duen egoerari buruzko ikerketa.

Emakumeari buruzko gaietako liburu, aldizkari, boletin, ikusentzunezko materialak, e.a. egitea, argitaratzea eta zabaltzea.

3. atala.- Dekretu honetan araututako dirulaguntzak eska ditzakete:

a) Toki Korporazioek.

b) Irabazte xederik gabeko Elkarte eta Federakuntzek.

c) Alderi Politikoek eta Sindikatuek.

d) Salbuespenez, norbanakoek, guztiz interes handikotzat jo daitezkeen proiektu zehatzen kasuetan.

Euskal Autonomi Elkarte barruan egon behar da nolanahi ere hoien iharduera eremua.

4. atala.- Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal

Erakundeko Zuzendariari zuzenduko zaizkio dirulaguntza eskabideak,

Dekretu honetako Eraskin 1ez datorren ereduari jarraituz, honako agiriak gehituko zaizkiolarik:

- Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren N.A.N.aren fotokopia. - Zerga Ezagukariaren txartelaren fotokopia, horrela balitz. - Elkarteak, Alderdi Politikoak edo Sindikatuak direnean, bakoitzaren

Estatutuen eta Errejistroan izena emanda egotearen Ziurtagiriaren fotokopia. - Foru Ogasunaren Ziurtagiria zerga betebeharrak egunean dituela adieraziz, Ogasun eta Finantza Sailaren 1989.eko apirilaren 11ko

Aginduan aipatutako kasuetan izan ezik. - Proiektua, bertan, egin beharreko iharduera edo iharduerak, helburuen deskribapena, metodologia eta egutegia jasotzen direlarik. - Ustezko gastuen aurrekontu berezitua, baita proiektua finantzateko dituen baliabideak ere, helburu bererako beste dirulaguntzarik eskatu den berariz aipatuz. - Dirulaguntza ordaintzeko erabiliko den banketxea, etxeordea, etxeordearen helbidea eta kontu korrentearen zenbaki eta jabearen izena.

5. atala.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Dekretu hau argitara dadin biharamunetik kontetan hasi eta hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea.

Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundeko egoitzan aurkeztuko dira eskaintzak, edo Administrazio Prozeduraren Legearen

66. atalean ohartemandako edozein bide erabiliko hortarako.

6. atala.- Honako erizpideak izango dira kontuan dirulaguntzak emateko:

a) Proiektuak gizartean duen eragina eta bere eragingarritasuna erakuskari zehatzez neurtzeko ahalbidea.

b) Sorostutako biztanlegoa eta proiektua edo iharduera garatzen den lurralde eremua.

c) Egitarzuen alderdi aldeberritzaileak.

d) Koordinatzen diren emakume elkarteen kopurua, baita proiektuaren hedadura.

e) Beste dirulaguntza batzuk jasotzea.

7. atala.- Hortarako izendatuko den hautaketa Baezorde batek egingo du eskabideen ebaluaketa, eta bere proposamena Erakundeko

Zuzendariari jasoko dio, honek Erabaki zehatz eta banan-banakoa eman dezan dagokion dirulaguneza esleituz.

Erabakiak zehaztuko du ordainketa sistema, batean edo zatika egin, dirulaguntza jaso behar duen egitarau, proiektu edo ihardueraren ezaugarrien arabera.

8. atala.- Dirulaguntzaren onuradun erakundeek edo peresonek honako beharkizunak izango dituzte:

a) Garatu beharreko iharduerak Erakundeak edozein unetan egiazta ditzala onartzea.

b) Dirulaguntza jaso duen proiektuan egin beharreko edozein aldaketa edo berrikuntza idatziz aditzera ematea.

c) Dirulaguntza jaso duten ihardueren edozein publizitate egiterakoan, Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal

Erakundearen lankidetza adieraztea.

d) Jasotako herri diruei emandako erabilpena zuritu dezan txostena aurkeztea 1990.eko lehenengo hiruhilabetekoan; horri faturak eta jatorrizko agiriak gehituko zaizkio egindako gastuak egiaztatzeko.

Txosten horretan, egindako iharduerak eta proiektuan ohartamandako egutegiaren arabera lortutako helburuak azalduko dira.

Halaber, gastatu gabeko kopuruak edo dirulaguntza ematerakoan oharteman gabeko helburuetarako erabilitakoak itzultzera behartzen dituzte bere buruak.

9. atala.- Dirulaguntzaren erakunde edo pertsona onuradunek bete gabe utziko balituzke emakida erabakian ezarritako edozein baldintza, zein

Dekretu honetakoak eta ezargarri diren beste arauetakoak, Instituto

Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendariak, hortarako emango duen erabakiz, jasotzeke dauden dirukopuruak hartzeko eskubidea galdutzat aldarrikatuko du, egon balego, baita jasotako dirukopui ruak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzeltzekoa ere. Lege ondorioetarako, dirukopuru hoiek herri dirutzat hartuko dira.

Hartutako betebeharrak ez betetzeak, hurrengo eskabideak kontuan ez hartzea ekar lezake. 10 atala.- Ezargarri diren arauak betetzen ez direnean, emandako dirulaguntza itzultzeko prozedura honako izango da: a) Instituto Vasco de la Mujer /Emakumearen Euskal

Erakundeko Zuzendariak doakionari jakin eraziko dio prozedura ireki dela eta oinarritzat hartu dituen arrazoiak, egoki eritzitako alegazioak aurkezteko 15 laneguneko epea emanez.

Prozedura irekitzeak, ordaintzeke dauden kopuruak, hala balitz, etenda utziko ditu.

b) Ategazioak jaso edo jaso gabe bukatzen bada epea, Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendariak hartutako erabakiz emango zaio amaiera prozedurari.

Erabakiaren eritziz betebeharrak autsi badira, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da eta, hala balitz, Euskal Herriko

Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio jasotako dirukopuruak, horren berri eman diezaionetik bi hilabeteko epe barruan gehienez.

c) Borondatezko epe barruan itzuliko ez balitz, Eusko Jaurlaritzako

Ogasun eta Finantza Saileko Aurrekontu eta Kontuhartze Sailordetzaren jakinaren gainean jarriko da, behartze-bidez ekin dagion, ezargarri den legezko arauterian xedatutako moduan.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Gasteiz, 1989.eko ekainak 6.

Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.


Azterketa dokumentala