Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 1988ko ekainaren 24a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Lana eta Gizarte Segurantza
1374

Ekainaren 21eko 155/1988 DEKRETUA, «Santo Hospital Civil de Bilbao» izeneko eritetxeko medikuek funtsezko zerbitzuak bete ditzatela bermatuz.

«Santo Hospital Civil de Bilbao» izeneko eritetxeko medikuei, lan-alorreko zenbait eskakizunengatik, grebarako deia egin zaie

1988.eko ekainaren 22, 23, 29 eta 30erako eta jakina denez, mediku horiek betetzen duten zerbitzua funtsezkoa gertatzen da Elkartearentzat.

Herritarren eskubideak, hots, Espainiako Konstituzioaren 43,1 atalak aitortzen duen osasun-babeserako eskubidea, eta bai herri-agintaritzek, aurrehartzezko neurriak hartuz eta beharrezko zerbitzuak eskainiz, bermatu beharreko bizitza-eskubidea ere babestu beharrekoak dira grebarako deiaren gai diren lanariek, legezkoa denez, greba-eskubideaz baliatzeko duten eskubidearen aurrean.

Beraz, funtsezko zerbitzuak bermatzeko neurriak hartu beharrekoak dira, elkarren aurka dauden eskubideen funtsezko edukiak bateragarri eginez, hots, Gizarte osoaren ona eta langileek duten greba-eskubidea.

Alor horretan agintepide osoa Agintaritzak edukitzea herritarrentzako eta beren eskubideetarako bermea da, funtsezko zerbitzuei eutsi beharragatik eurek agian jasan ditzaketen murriztapenak agintaritzaren ardura eta ahalmena duenak baino inork ezin jarri bait ditzake. Hori horrela ere, egin beharreko zerbitzuak zeintzuk diren zehaztu baino lehen, hizpidea eman zaie doakien guztiei, hots, lanarien ordezkariei, «Santo Hospital Civil de BiIbao» delako

Eritetxeko Artezkaritzari eta Osasunketa eta Kontsumo-Sailari,

Agintaritzaren erabakiaren gai izango diren zerbitzuei eta lanariei buruzko eritzia eman zezateneko xedez.

Hori dela eta, Autonomia-Estatutoak Euskal Herriko

Autonomia-Elkarteari aitortzen dizkion agintepideak oinarri harturik,

Martxoaren 4eko 17/1977 Erregeren Dekreto-Legearen 10garren ataleko

2garren zatian jarritakoa betez, doakien guztiei entzun ondoren, Lan eta Gizarte Segurantza-Sailburuaren saloz, eta Eusko Jaurlaritzak

1988.eko ekainaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

ERABAKITZEN DUT:

1. Atala.- «Santo Hospital Civil de Bilbao» delako Eritetxeko

Medikuengan eragina izan dezakeen greba-egoera, honako funtsezko zerbitzu hauei eustearen balintzapean ulertuko da:

1. Premiazkoen zerbitzuan ohi bezelako zerbitzu guztiak egingo dira.

Ez dira ez egitekoak ez eta lanariak gutxituko, eguneko 24 orduetan bertan egon beharra dagoela, beti ere «jakineko tokian» egoteko berariz adierazten ez bada.

Eritetxeratutako gaisoei egin beharreko ikuskaketak bermatu behar izango dira, eta bai sendabidearen jarraipena eta luzaezinezkoak gerta daitezen osagarrizko ikuskaketak ere. Gerorako utzi ezinezko eritasun-susmoa edo egiaztatutako eritasuna duten gaisoei beharrezko sorozpidetza emango zaie, azterketak, arakaketak eta sendabide, medikutza edo ebakikuntza-alorreko iharduna ... eta abar egin beharrekoak direla.

Hartutako erakuskien edo egite-bidean dauden arakaketa-saioen iraunarazpena bermatu behar izango zaie gaiso guztiei, saio guztiak bukatu eta ondorioak lortu arte.

2. Ondoren adierazten direnek bete beharko dituzte adierazitako zerbitzuak:

TAULA

3. Heziketa-aldian dauden ;gaduatu ondorengo rnedikuek (MIR/FIR) edo egiteko honetarako berariz akuratuta daudenek, ondoren adierazten drien premiazkoen sorozpidetzako funtsezko zerbitzu osagarriak bermatu behar izango dituzte:

OROTARIKO EBAKUNTZA (A, B y Egosbidea) 3 E.GAB. BIOTZ-MEDIKUTZA 1

BARNE-MEDIKUTZA 3 HAUR-MEDIKUTZA 2 ZAURTURA-MEDIKUTZA 2

2. Atala.- Lehen esandako iuntsezko zerbitzuak, ahal den neurrian, grebarako eskubideaz balia ez daitezen lanariek beteko dituzte. Kasu honetan Eritetxe horretako Artezkaritzari dagokio lanari horien egitekoak finkatzea, beti ere, aurreko atalean eta indarreango legeetan adierazten diren mugei men eginez. Geratu beharreko lanariak aukeratzerakoan kanpo utziko dira Greba-Batzordekoak, ahal den neurrian.

3. Atala.- Langileeen Estatutoari buruzko martxoaren 10eko 8/80

Legeari atxikiz eta martxoaren 4eko 17/1977 Erregeren

Dekretu-Legearen 16.1 atalaren ondorioetarako, aurreko atalean zehaztuta egon eta funtsezko zerbitzuei eusteko beharrezko izan daitezen lanarien lan-geldialdi eta eragozpenak, legez kanpokotzat joko dira.

4. Atala.- Aurreko Atalek ez dute, grebari buruzko arauek egoera horretako lanariei aitortzen dizkieten eskubideekiko ez eta grebaren zio drien eskabideen biderapeneekiko eta ondorioekiko ere mugapenik ekarriko.

5. Atala.- Dekretu honen gai diren enpresa eta langileei zera ohartarazten zaie, bertan ezartzen diren zerbitzuak ez betetzeak,

Agintaritza bidezko izan daitezen auzi eta arduralaritza-ekintzez baliatzea ekarriko duela.

6. Atala.- Dekretu honen bidez sendetsi egiten da Lan eta Gizarte

Segurantza-Sailburuaren 1988.eko ekainaren 17ko erabakia.

7. Atala.- Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan hartuko du indarra.

Gasteiz, 1988.eko ekainak 21. Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizarte Segurantza-Sailhurua,

JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.


Azterketa dokumentala