Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 1988ko ekainaren 24a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1373

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren, 1988ko Ekainaren 1eko AGINDUA, Lanbide Heziketako Lehen Graduko ikasketa-planen irakastordutegiak aldatuz.

1974eko Uztailaren 13ko Aginduak ezartzen zuen L.H. 1eko ikasketen asteko-ordutegia aldatzen duen 1988ko Maiatzaren 19ko Hezkuntza eta

Zientzia Ministeritzaren Aginduak bere bigarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, aitortzen zaizkien ahalmenez baliatuz, ikasketa-planetan, ofiziala den beren hizkuntza propioa barne sartu duten Elkarte Autonomoek, orain arte zituztenen antzeko murrizketak egin ditzakete, erizpide berdinak erabiliz, finkatutako ordutegietan.

Euskal Hizkuntza eta Literaturaren irakaskuntza, irakasgai honi, astero dagozkion orduak finkatuz, Hezkuntza eta Kultura Sailaren

1983ko Abuztuaren 1eko aginduz ezarri zen.

Bidezkoa da, beraz, ezarritako asteko-ordutegia egokitzea, Euskal

Hizkuntza eta Literaturaren irakaskuntzak sortarazten dituen beharrezko aldaketak sartuz.

Hori horrela, zera,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.- L.H. 1eko ikasketetarako asteko-ordutegia, Adar bakoitzeko Lanbideetarako Agindu honen Eraskinean azaltzen dena izango da. Ikastetxeek, Martxoaren 5eko 707/1976 Dekretuak ezartzen duenaren arauera, ordu banaketa hau egokitu ahal izango dute.

Bigarrena.- Ordutegi honen ezarpena progresiboa izango da egutegi hau jarraituz:

1988/89 Ikasturtea: Lehen Kurtsoa.

1989/90 Ikasturtea: Lehen eta Bigarren Kurtsoak. Hirugarrena.-

Ikasketa-planak osatzen dituzten irakasgaiei dagozkien orientabide pedagogikoak, helburuak eta gai-zerrendak, 1974eko Uztailaren 13ko eta 1975eko Abenduaren 9ko Aginduetan azaltzen direnak izango dira.

Xedapen horietan bi ikasturtetan agertzen zirelarik, finkatzen den asteko ordutegi berri honetan, ikasturte bakarrean irakatsiko diren irakasgaiak, programetan, orain arte bi ikasturteei zegozkien edukinak jaso beharko dituzte.

Laugarrena.- Pedagogia Berrikuntzarako Zuzendaritzari, Agindu hau aplikatzeko beharrezka diren erabakiak hartzeko baimena ematen zaio.

Gasteiz, 1988ko Ekainak 1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua,

JOSE RAMON RECALDE DIEZ.

ERASKINA Adar guztietarako asteko ordutegia

TAULA


Azterketa dokumentala