Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 1988ko ekainaren 24a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1372

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren 1988.eko Maiatzaren 26ko AGINDUA, BBB eta UBI-ko Balio-neurketazko Agirien ereduak finkatzen zituen 1987.eko Apirilaren 8koa aldatuz.

Hezkuntza eta Zientzia-Ministeritzaren 1987.eko Irailaren 3ko

Aginduak (14ko BOE) eta Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa-Sailaren 1988.eko Otsailaren 8ko Aginduak (Martxoaren 1eko

EHAA) Unibertsitate-Bideratzeko Ikasturtean sartu dituzten aldakuntzek, eta bai Batxilerreko Ikastegietan ikasgai-izenei buruz erabiltzen diren arduralaritza-agiriak bateratu beharrak beharrezko egiten dute aldakuntzak sartzea 1987.eko Apirilaren 8ko Aginduz (Maiatzaren 29ko EHAA) onartutako BBB eta UBI-ko Balio-neurketazko

Agiriaren ereduan.

Horren ondorioz, honako hau

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengoa.- Aldatu egiten dira 1987.eko Apirilaren 8ko Aginduaren

10. eta 16. atalak, honela idatzita gelditzen direla:

10. Atala.- Unibertsitate-Bideratzeko Ikasturteko aukerangoak.

UBI-ko aukerango ikasgaiak Agirian ager tuko den ezagukari batez adieraziko dira. Ezagukari hauen eta ikasgaien arteko atxikitasuna honako hau izango da:

TAULA

16. Atala.- Aleak.

Sendetsitako Ikastegietan BBB-ko Agiri bakoitzaren bi ale (ez argazki-aldaki) bete beharko dira, bat Ikastegiarentzat eta bestea atxikita dagoeneko Batxiler-lnstitutoarentzat, ale horiek

Agiri-koaderno batetan gorde behar direla. Agiri horiek Uztailaren 10 eta Irailaren 20 baino lehenago eskuratuko zaizkie Institutoei.

Batxilerreko Institutoetan UBI-ko Agiri bakoitzaren hiru ale beteko dira, bat Ikastegiarentzat berarentzat, beste bat Hezkuntzako

Lurralde-Ordezkaritzarentzat eta hirugarrena Unibertsitateari bidaliko zaio.

Sendetsitako Ikastegietan, lau ale beteko dira, bar Ikastegiarentzat berarentzat, beste bat atxikita dagoeneko Batxiler-Institutoarentzat, hirugarrena Hezkuntzako Lurralde-Ordezkaritzarentzat eta laugarrena

Unibertsitatearentzat.

Bigarrena.- 1987.eko Apirilaren 8ko Aginduz onartutako BBB eta UBl-ko

Balio-neurketazko Agiriaren eredua aldatzen da, Agindu honen

Eraskinean jartzen denari atxiki behar zaiola.

Hirugarrena.- 1988/89 ikasturtean, Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa-Sailak ikasturte horri dagozkion Agiriak betetzeko beharrezko aleak esku ratuko dizkie hala nahi dezaten Ikastegiei.

Halaber, Ikastegi bakoitzak bere aleak irarri ahal izango ditu, baldin eta Agindu honetan jarritako ereduari atxikitzen bazaizkio.

Gasteiz, 1988.eko Maiatzak 26. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua,

JOSE RAMON RECALDE DIEZ.

KALIFIKAZIO AKTA

TAULA v

Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea Azken Ebaluapenaren Akta

TAULA


Azterketa dokumentala