Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 1988ko ekainaren 24a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1371

Ekainaren 14ko 154/1988 DEKRETOA, Pedagojiazko Aholkularitza-Tegien sortze eta ihardutze-modua araupetuz.

ZIOEN ADIERAZPENA

Hezkuntza-sistemak bere garapenerako izan behar dituen Hezkuntza eta irakaspide-berrikuntzarako egitamuek beharrezko egiten dute hezkuntzarako laguntzazko erabideez hornitzea, sistema horrekiko eragina duten alderdi ezberdinen bilakaera eta eragina sendotzeko moduan.

Alde honetatik eta bere erabiltze-eremua Berarizko Hezkuntzan mugatuz, Hekuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren 1983.eko

Uztailaren 12ko Aginduz (Irailaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkaria) eta 1984.eko Ekainaren 1ekoz (Uztailaren 10eko Euskal

Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) O.H.O: ko hezkuntza-alorrerako laguntzazko Askotariko Lanbidedun-Taldeak sortu ziren.

Geroago, 1984.eko Apirilaren 26ko Aginduak (Maiatzaren 29ko Euskal

Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) Eskolaurreko eta O.H.O.-ko

Ikastegietango euskeraren eta euskerazko irakaskuntzarako

Laguntza-Taldeak antolatzen dira.

Azkenik, 1984.eko Ekainaren 27ko Aginduz (Uztailaren 10eko Euskal

Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) unibertsitatekoez besteko irakaskuntzarako, oinarrizko irakaskuntza-mailan, Laguntza eta

Baliabide-Tegiak sortzen dira.

Bestetik, Abenduaren 30eko 3195/1980 eta Abenduaren 18ko 2694/ 1985

Errege-Dekretoen bitartez Autonomia-Elkarte honi eskuratu zitzaizkion, hurrenez-hurren, Hezkuntza eta Zientzia-Ministeritzaren

1977.eko Apirilaren 30eko Aginduz (Maiatzaren 13ko Estatuko Aldizkari

Ofiziala) sortarazitako O.H.O.-ko ikasleentzako Pedagojia eta

Buruzpide-Aholkularitzazko Zerbitzuak eta Euskal Herrian dauden

Hezkuntza eta Lanbide-Aholkularitzazko Institutoak.

Azken urteotan izandako hazturak hezkuntza-sistemaren laguntza-bide berriak sortzea aholkatzen du, bide horiek, zerbitzuen eginkortasuna eta antolakidetasuna hobetuz, bere laguntza Irkaskuntza Arteinei ere heldu diezaieten.

Jokabide horretan oinarrituz, Pedagojiazko Aholkularitza-Tegien sortarazteak eskola-barrutietan antolatutako aldeak bultzatzea eta horrela egituratutako hezkuntza-alorrerako benetako eta kanpoko laguntza izatea ditu xede. Tegi horiek zerbitzu batzuk izango dituzte, batzuk, bere oinarri egonkorra, eta besteak, aldakorrak, alde ezberdinen eta berauen behar berezien arauera.

Horrela bada, Pedagojiazko Aholkularitza-Tegiak ditugu hezkuntza-jokabidearen ardatza, eta bere jakineko eskola-barruti batetako unibertsitatekoez beste mailetako ikastegiak izango dituzte ihardutze-eremu.

Horren ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuaren saloz eta Jaurlaritza-Batzarrak 1988.eko Ekainaren 14ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

ERABAKITZEN DUT:

/p>

Lehenengo Atala.- Pedagojiazko Aholkularitza-Tegiak alde mailako hezkuntza-lanabes dira, hezkuntzaren berrikuntza eta hobekuntzarako eta unibertsitatekoez besteko mailetarako laguntza-zerbitzu gisa antolatuta, alegia.

Bigarren Atala.- 1.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailari dagokio

Pedagojiazko Aholkularitza-Tegiak sortzea, Autonomia-Elkartearen ekonomia-urte bakoitzeko Diruegitamu Nagusiei buruzko Legean horretarako berariz oharteman daitezen diru-izendapenen arauera.

2.- Pedago jiazko Aholkularitza-Tegiak Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa-Sailburuaren Aginduz sortaraziko dira, eta, beti ere, honako hauk zehaztuko Agindu horretan: Tegi horren lurralde-eremua eta lanari-erroldea,

Ikastegi hori sortzea dela-eta ezabatzen diren unibertsitatekoez besteko irakaskuntzarako laguntza-zerbitzuak, eta laguntza-zerbitzu horietan lanean egon baina sortzen den Tegian sartzen diren lanari finkoen zerrenda.

Hirugarren Atala.- Egituraz, Pedagojiazko Aholkularitza-Tegiak dagokion Hezkuntzako Lurralde-Ordezkaritzaren menpekoak izango dira, eta ihardutzez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Saileko

Irakaspide-Berrikuntzarako Artezkaritzaren menpekoak, Hezkuntzako

Teknika-lkuskaritzari dagozkion ikuskatze-egitekoen kaltetan gabe.

Laugarren Atala.- Pedagojiazko Aholkularitza-Tegiek honako hauek izango dituzte bere egiteko:

a) Dagokion aldean prestatu daitezen irakaspide-gaiak biltzeko lekua izatea, alde hori bizkortu ahal izateko egoera bultzatuz.

b) Irakaskuntza-eskuarte eta irakaspide-gaiei buruzko agiri, argipide eta maileguetarako zerbitzu finko bat eskaintzea Ikastegiei.

c) Barrutian dauden Ikastegien arteko harremanak eta haztura eta eskuarteen trukea suztatzea.

d) Laguntza-zerbitzua eskaintzea ikastegiei, lurralde-mailako beharrezko ekintzei buruz eta Pedagojiazko Aholkularitza-Tegientzat ezagun izan daitezen eskola-aholkularitzaren gainontzeko alor behardunei buruzko aholkuak, alegia.

e) Ikasketa-arazoei edo sikolojia-aldetik berariz jarraitu beharrekoei antz emateko eta horiek konpontzeko irakaspide-laguntza eskaintzea Ikastegiei.

f) Alde horretako irakasleen hobekuntzarako ekintzak antolatzen laguntzea.

g) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailari laguntzea alde baten irakaspide-beharrak aztertzen eta aterapideak ematen.

h) Araudi-bidez eman dakien beste edozein. Bosgarren Atala.-

Pedagojiazko Aholkularitza-Tegiek bere egitekoak betetzeko, ondorengo ihardutze-alorretan egituratzen dira funtsean. - Berarizko Hezkuntza. - Euskalduntzea. - Entzun-ikustezko iangaiak, Informatika eta Teknikabide Berriak. - Hezkuntza-Aholkularitza.

Aurreko lerroaldian adierazten den oinarrizko egiturari eutsiz, beste ihardutze-alor batzuk antolatu ahal izango dira hezkuntza-sistemaren laguntza-beharrek hala eskatzen badute.

Seigarren Atala.- Aurreko atalean aipatzen direnetako ihardutze-alor bakoitzean alor-Arduradun bat egongo da, Berarizko Hezkuntzaren alorrean salbu.

Berarizko Hezkuntza-alorrari dagozkion egitekoak Askotariko

Lanbidedun-Talde batek edo batzuk, Sikolojialariek eta

Pedagojialariek osatuta, beteko dituzte.

Zazpigarren Atala.- Pedagojiazko Aholkularitza-Tegi bakoitzean

Artezkari bat egongo da eta bere funtsezko egitekoak honako hauek izango:

a) Tegiaren ordezkotza egitea.

b) Tegiaren ekintza-egitamua antolakidetzea.

c) Xahupenak onartzea eta ordainketak agintzea, Tegiaren diruegitamuaren arauera.

d) Tegiari atxikitako lanarien burr:zagitza izatea. e) Araudiz eman dakizkion beste guztiak.

Zortzigarren Atala.- Edukiz Pedagojiazko Aholkularitza-Tegien egitekoei datxezkien lantokiak, ageriko mere zimendu-lehiaketaren bidez beteko dira,

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailak Unibertsitatekoez besteko

Irakaslegoetako karrerako herrilanarien artean deia eginda.

Bederatzigarren Atala.- Deia egiten duen Aginduan bertan bere osatze-modua zehaztuko deneko Epai-Batzorde batek egingo du Lehiatzaileen merezimenduen balio-neurketa, deialdian bertan jakinaraziko den balio-taularen arauera.

Hamargarren Atala.- Aukera daitezenak Zerbitzu-Manualdian izendatuko dira, urtebeteko aldian; aldi hori, hala behar izanez gero, hiru urtetara luzatu ahal izango da. Askotariko Lanbidedun-Taldeak osatu ditzaten lanariak, berriz, behin-betiko izendatuko dira, jatorrizko lantokia galduz.

ERABAKI GEHIGARRIAK

Lehenengoa.- Gaur egun Laguntza eta Baliabide-Tegietan eta Askotariko

Lanbidedun-Taldeetan lanean ári diren lanari finkoak Pedagojiazko

Aholkularitza-Tegietan sartuko dira. Pedagojiazko

Aholkularitza-Tegiak sortaraztezko Aginduan Tegi bakoitzean sartzen drien lanari finko guztien zerrenda adierazi. beharko da.

Bigarrena.- Pedagojiazko Aholkularitza-Tegietan lanean ari diren irakaskuntza-herrilanariek lansari-osagarri bat jasoko dute. Osagarri horren zenbatekoa Jaurlaritza-Batzarrak onartuko du, Hezkuntza,

Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren saloz eta Herrilanaritzako

Artezkaritzak bere erizpena eman ondoren.

Onartu daitezen osagarriek unibertsitatekoez besteko irakaskuntzaren laguntza-zerbitzuetan lan egiteagatikako ordurartekoen zenbatekoa berebaitan bilduko dute.

Hirugarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailak ituneak egin ahal izango ditu Toki-Erakundeekin eta beste Herri zein

Norbanako-alorreko Erakundeekin, Pedagojiazko Aholkularitza-Tegiak sortzeko eta ihardunarazteko.

ALDIBATERAKO ERABAKIAK

Lehenengoa.- Dekreto honetan aipatzen diren Pedagojiazko Aholkularitza-Tegiak sortu eta ihardunean hasi artean, ihardunean jarraituleo dira oraingo unibertsitatekoez besteko irakaskutztaien laguntza-zerbitzuak (Askotariko

Lanbidedun-Taldeak, Euskeraren Irakaskuntzaren Laguntza-Taldeak, Laguntza eta

Baliabide-Tegiak, Pedagojia eta Buruzpide-Aholkularitzako Zerbitzuak eta

Hezkuntza eta Lanbide-Aholkularitzako Institutoak).

Pedagojiazko Aholkularitza-Tegiak sortu eta hornitu ondoren, ezabatuta geratuko dira, berez eta besterik gabe, esandako laguntza-zerbitzuak.

Bigarrena.- Pedagojiazko Aholkularitza-Tegi guztiak sortu artean, Askotariko

Lanbidedun-Taldeak egon ahal izango dira halako Tegirik ez dagoeneko eskola-bairutietan, Tegi horietan sartu behar direla hauek sortarazi ondoren.

Hirugarrena.- Esandako laguntza-zerbitzuetan lanean ari diren irakasleek, lantoki horiei utziko diete, bertan behera, Dekreto honen zortzigarren atalak dioenaren arauera aukeratu daitezen lanariak izendatzerakoan.

INDARGABETZEZKO ERABAKIA

Indargabetu egiten dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren 1983.eko

Uztailaren 12ko Agindua, 1984.ko Ekainaren 1ekoa, 1984.eko Apirilaren 26koa eta

1984.eko Ekainaren 27koa, eta Dekreto honek dioenaren aurka egon daitezen maila bereko edo apalagoko manu guztiak.

AZKEN ERABAKIAK

Lehenengoa.- Esku ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa-Sailari Dekreto honetan jarritakoa egiteratzeko eta garatzeko beharrezko izan daitezen manu guztiak emateko.

Bigarrena.- Manu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean.

Gasteizen, 1988.eko Ekainak 14.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua,

JOSE RAMON RECALDE DIEZ.


Azterketa dokumentala