
122. zk., 1988ko ekainaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Ogasuna eta Finantzak
1370
Herriogasun eta Dirubide-Saileko Dirubide-Artezkariaren 1988.eko Maiatzaren 30eko ERABAKIA, hertsipen-manuak izenpetzeari buruzko agintepideetarako esku emanez.
Apirilaren 19ko 99/1982 Dekretoak (EHAA-ren Maiatzaren 28ko 68. Alea) ohartematen duenez, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak harturen dituen ordainkizunen kitapenak eta zor-egiaztagiriak ikusiz dagokion hertsipen-manua eman behar du Ihardutze-sail agintedunak.
1987.eko Apirilaren 7ko 106/1987 Dekretoaren (EHAA-ren Apirilaren
23ko 81. Alea) 30.3 . atalak 11.a atalari atxikiz dioenaren arauera,
Ihardutze-sail hori Herriogasun eta Dirubide-Saileko
Dirubide-Artezkaritza da, ahalmen hori aipatutako Ihardutze-saileko buruari dagokiola ulertu behar dela, 106/1987 Dekretoaren 25.3 atalak. jartzen duenaren arauera.
Eginkortasunari eta bidezkotasunari begira, Arduralaritzaren ihardunaren ondorioz sortarazi diren hertsipen-manuen ugaria ikusiz, bidezko gertatzen da Artezkaritzaren menpeko behe-mailako ihardutze-sailei hertsipen-manu horiek izenpetzeko eskua emateko lege-bideaz baliatzea, 106/ 1987 Dekretoaren 19.3c atalean, hain zuzen, onartzen den bezala.
Horren ondorioz, aipatutako esku-ematezko ahalmenaz baliatuz, eta
Herriogasun eta Dirubide-Sailburuak, gaur bertan, onartu ondoren, honako hau
ERABAKITZEN DUT:
Lehenengoa.- Esku ematea Artezkaritza honi atxikita dauden ondorengo
Goi-mailako Teknikariei, Ana Cristina Zabala Ocasar Andreari eta
Rafael Las Heras Larramendi Jaunari, bati zein besteari, Euskadiko
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak harturen dituen ordainkizunen kitapenak eta zor-egiaztagiriak ikusiz dagozkion hertsipen-manuak, indar osoz, izenpetzeko.
Bigarrena.- Erabaki honen bitartez egiten diren esku-emateek, bere ihardunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Eskudun direnek, Erabaki honen bidez emandako ahalmenez baliatzerakoan, eskudun direla aipatu beharko dute berariz.
b) Esku ematen duen agintariak beretzakotu ahal izango du, noiznahi,
Erabaki honen bidez esku emandakoa, esku ematearen indarra dagoeneantxe jarraitu ahal izatearen kaltetan gabe.
c) Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean sartuko da indarrean, eta egun horrexetatik gerta daitezen ekintza guztiekin erabiliko.
Gasteizen, 1988.eko Maiatzak 30. Dirubide-Artezkaria, VICTOR MANUEL
MUGICA SAMPERIO.
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA-SAILA
RSS