
71. zk., 1986ko apirilaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
831
Martxoaren 4ko 81/1986 DEKRETOA, ingurugiro alorrean Udalek egindako inhertsioetarakn dirulaguntzak emateko funtsezko arauak ezarriz.
Ahenduaren 2ko 10/1985 Legez onartutako 1986.erako Euskadiko Autonomia Elkarteko aurrekontu nagusietan, Udaletxeek Ingurugiro alorrean gauzatu ditzaten inbertsioei laguntzak emateko diruatal hatzuk jartzen dira.
Horregatik, aipatutako laguntzen tramitapen eta izendapenek bete beharko duten prozedimendua finkatzea da Erahaki honen helhuru hakarra, Aurrekontu Legeak ezartzen duen legeóiltzar agindua bete ahal izateko.
Hori horrela, Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko Sailburuaren proposamenez eta Jaurtze Kontseiluak 1986.eko Martxoaren 4an egindako hatzarrean aztertu ondoren honako hau
ERABAKITZEN DUT:
1. Artikulua.- Araba. Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Historkoetako Udalek, dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte Euskadiko Autonomia Elkarteko 1986.erako aurrekontu nagusien kontura, Dekreto honek eta ezargarri diren gainontzeko erabakiek ezartzen dituzten baldintza eta prozidimenduen arabera.
2. Artikulua.- Dekreto honek ezartzen dituen onura ekonomikoak, aurreko artikuluan aipatutako erakundeen, beren Mankomunazgoen edo Udal Enpresen onerako izango dira bakar-bakarrik eta ez Elkarte eta Enpresa pribatu edo partikularren probetxurako, bidezko izan ez daitezen eskabideei, beste gabe, uko egingo zaiela.
3.Artikulua.- Laguntza hauek, zaratak, aidea, urak, hondakinak eta abar neurtzeko eta kontrolatzeko aparailuak erosteko izango dira bakar-bakarrik.
4. Artikulua.- Erabaki honetan aipatzen diren dirulaguntzak inbertsioaren ehuneko berrogeita hamarrerainokoak (%50) izango dira, inbertsio horretarako udalak jarriko duena baino handiago ezin daitekeela izan sekula laguntza horren zenbatekoa.
5. Artikulua.- Alkateak edo dagokion Mankomunazgoko ordezkaria, eskeidazkia aurkeztuko du Wellingtongo Dukeraren Hiribideko 2an bere egoitza duen Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren Ingugiro Sailordetzan, artez edo Ingurugiroko Lurralde Zerbitzuen bidez, Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta hpgeita hamar (30) eguneko epearen barruan, honako egiri hauek erantsiz:
a) Ihardun edo zerbitzu mota, erosketa data eta eskahidea agiten deneko laguntzaren zertarakoa jaso ditzaten agiriak.
b) Inbertsioaren ekonomia-finantzaketari buruzko ikerketa eta eskegilearen egoeran horrek izango duen eragina.
c) Laguntza hori 1986.eko ekonomia urtean emango balitz, laguntza eskearen gai den ihardun edo zerbitzuan inbertsioa egingo deneko Udal Batzarraren akordioa eta Udal borren 1986.erako Aurrekontuen kargura laguntzarik ez duen gainontzeko zatia burutuko litzatekeeneko erabakia bertan erasota utziko direneko Udal Gorporazioak Osoko Batzarrean hartutako erahakiaren ziurtagiria.
d) Xede berez beste Erakunde batzuk en:andako dirulaguntzen zenbatekoa erasota utzi dadineko ziurtagiria, hala gerta izan dadinean.
e) Laguntzaren gai den aparailua kontratatze epea, erosketari noiz emango zaion hasera, bidezko bada, eta noiz eskuratuko den.
f) Halaber, egokitzat jotako agiri guztiak sar daitezke.
6. Artikulua.- Eskeidazkiek, eskatzen diren baldintzak beteko ez balituzte edo dagozkien agiriak erantsiko ez balitzaizkie, ikusitako hutsuneak zuzendu ditzala hamar ( 10) eguneko epearen barruan eskatuko zaio eskegileari, hala egingo ez balu, beste gabe, eskeidazkia gordeko dala ohartaraziko zaiola.
7. Artikulua.- Ingurugiro Sailordetzak, Lurralde Anterlaketa eta Garraio Saileko Sailburuari informe bat bidaliko dio dirulaguntzaren zenbatekoa, arrazoi eta guzti, proposatuz, laguntza ematea bidezko balitz.
Aurreko parrafoan aipatzen den informea aztertu ondoren, Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharatnunetik hasi eta larogeita hamar (90) eguneko epearen barruan eta Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko Sailburuaren Erabakiz dirulaguntzen zenbatekoak ebatziko dira behin-betirako. Ingurugiro Sailordetzak ordainketa egiteko hete heharko diren baldintza eta bermeak ezarriko ditu.
Laguntzaren hartzaileari Erabakiaren berri emango zaio, administrazio bideak hartzen dituelarik.
8. Artikulua.- Hartzaileek, dokumentuz, hau da, faktura bidez, ziurtatu beharko dituzte laguntzaren gai izan diren instalazioetan egindako inbertsioak, Ingurugiro Sailordetzaren aurrean. Aurkeztutako projektuan edozein eratako teknika mailako aldaketa edo eraldaketa egiteak, laguntza eman zuen Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburuaren baimena beharko du.
9. Artikulua.- Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailari atxikitako teknikoek, bidezkotzat jotzen bada, hartzaiIeek dituzten eginbeharrak betetzen dituzten ala ez ikuskatuko dute. Baldintzak ez betetzeak edo ikuskaketa lana egiten ez uzteak, ekonomia onurak galtzea ekarriko du, ondorioz, jasotako laguntzak itzuli beharra. Itzulketa horiek ditu publikotzat joko dira, Eusko Legebiltzarraren 12/83 Legeak dioenaren arabera.
10. Artikulua.- Emandako laguntzaren zenbatekoaren berri, hartzaile bakoitzari eman ondoren, honek ordain dieziotela eska lezake; ordainketa, Ingurugiro Sailburuordearen Erabakiz egingo dela, ezarritako baldintza eta bermeak bete ondoren, frogak, neurketak eta egiaztaketak gainditu ondoren eta inbertsio gastutarako hartutako erahakiak bete direla. egiri bidez, ziurtatu ondoren.
Inbertsioaren aurrekontuaren zenbatekoa emandako laguntzaren portzenraiaz biderkatuz lortutako emaitza izango da gehienera jasoko den zenbateko egiazkoa. Gauzatutako inbertsina, aurrekontuaren gai izan zen zenbatekoa baino txikiagoa izan dadinean, benetan gastatutakoaren zenbatekoa portzentaiaz biderkatuz lor dadin emaitza izango da jasokm dena.
AZKEN ERABAKIA
Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren hiharamunetik hasita, jarriko da indarrean.
Gasteiz, 1986.eko Martxoak 4.
Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua,
JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.
RSS