
134. zk., 1985eko ekainaren 29a, larunbata
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak
Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
1362
Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren 1985.eko Maiatzaren 15eko ERABAKIA, Aialako udal mugarteko Murga herrian etxebizitzatarako etxe bat eraikitzeko egitasmoari buruz.
Sail honek, gaur, bere agintze-zatia hemen ondorenean ematen deneko erabaki hau hartu du:
l: Lur-Legeko 43.3 eta Hirigintza-Eraentzarako Araudiko 44.2 atalen babespean Aialako Udalak bideak eginarazi eta Ildefonso Arenaza
Oyarzabal Jaunak suztatuta, Murga herrian etxebizitzatarako izango den etxe bat eraikitzeari Lur Legearen 85 eta 86 ataletan ohartemandako behin betiko baimena ematea.
2: Baimen horrek, egitasmoa egiteratu aurretik, udal-baimena eskuratu beharra ez du kentzen, ez eta ere dagokion udalbatzarraren erabakiari buruzko aurreritzirik ematen, baimen horren baldintzetan zera jaso behar delarik: etxea hartuko duen funts hori eraikintza horri loturik dagoela eta Lur-Legearen 95. atalean ohartemandako ondorioetarako, hirigintzarekiko zatiezinezkoa dela eta Amurrioko Jabego-Erroldean erasotzekoan, baldintza hori adierazi egingo dela.
Erabaki hori arduralaritza-bidean behin-betikoa da eta horren aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharrezkoa den birrabiatze-eskea egin daiteke; eske hori Sail honen aurrean egin beharko da, iragarpen hau argitara dadineko egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Epe horrek dirauen artean, (HI1-002/85 J01-0 zehaztapidetza agerian egongo da nornahik ikus dezan, Gasteizeko Independentzia kaleko 1.ko
l.an dagoen Arabako Lurralde Antolaketa eta Etxebizitzaren Ordezkaritzan.
Gasteiz, 1985.eko Maiatzak 15. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua,
JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.
RSS