Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 1985eko ekainaren 29a, larunbata


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1361

Industria-Maisutzako Eskoletako Berenezko Irakaslegora iristeko, Soinketa irakasgairako Norgehiagokarako Epaimahaiaren 1985.eko Ekainaren 28ko ERABAKIA, norgehiagokariei dei eginaz.

Industria-Maisutzako Eskoletako Berenezko Irakaslegora Soinketa irakasgairako irakasle gisa iristeko Norgehiagokarako deia egiten zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1985.eko

Apirilaren 30eko Aginduaren (1985.eko Maiatzaren 30eko E.H.A.A.) 6-l oinarriarauak dioenez, norgehiagokarien aurkezpena egingo deneko egun, ordu eta tokia iragartzen dira: 1.985.eko Uztailaren 15ean izango da, 11etan. Txurdinagako L.H. Institutuan. Artalandio Kalea, 3.

Aurkezpena egiteko unean agertu ez dadin norgehiagokaria, baztertze-indarrezko saioetatik kanpo geldituko da.

Lehenengo saioa Uztailaren 15ean, 16 orduetan egingo da aurkezpena egin zeneko tokian bertan.

Honako hauek izango dira saio horren egite-bidezko zatirako arauak:

Gai-zerrenda ofiziala osatzen duten ikasgaiei buruzko zenbait galdera eta buruketa.

Gasteiz, 1985.eko Ekainak 28. Epaimahaiburua, JOSE ACIN GONZALEZ.


Azterketa dokumentala