
134. zk., 1985eko ekainaren 29a, larunbata
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Kultura eta Turismoa
1358
Ekainaren 25eko 170/1985 DEKRETOA, neska-mutikoen eta gazteen kanpamenduen, kolonien, koloni irekien, lan-kanpaketen eta ibilaldietako kanpaketen jaurpidea araupetuz.
Euskal Herriko Autonomia-Estatutoak, bere 10.36 Atalean, Kultura,
Turismo, Aisia eta Jolasaldi gaietan gure Elkarteak daukan bakarreango agintepidea finkatzen du; estatutoko aginduak garatu eta agintepide horren iharduna eta eraginkortasuna ahalbideratu ditzan berarizko araupidetza bat egitea beharrezkoa delarik.
Autonomia-Elkarteko Lurraldeetan taldekako txangoak, zerupeko kanpaketak, eta gaztetxo eta gazteen ibilaldiak izan duten hedaketa ikusita, herriarenak eta norbanakoenak diren ondasunak modu egokiz erabiliak izan daitezen, bide batez ekintza horiek segurantza eta osasun-baldintza egokiz egitea bermatuz, Kultura-ekintza horretarako baimenen jaurpidea araupetzea beharrezko gertatzen da.
Camping-en Antolaketari buruzko martxoaren 16ko 41/1981 Dekretoko
Hirugarren Aldi Baterako Erabakiaren esanera, bertan finkatzen delarik Kultura-Sailan behar bezala errolderatutako Gaztetxoen
Elkarteek edo Gaztediaren Zerbitzuek suztatutako kultura alorreko
Gaztetxoen eta Gazteen Kanpamendu eta Kolonientzat nola ez diren lege-idazki horretako arauak, horientzat berarizko araudi bat ezarriko delarik.
Hori horrela, Kultura eta Turismo-Sailburuaren saloz eta Jaurlaritzak
Ekainaren 25eko bere bilkuran aztertu ondoren, zera
ERABAKITZEN DUT:
1. Artala: 1. Familia izaerarik gabe eta jarraian hiru gauetik gorako iraupena izan eta ikasketarako asmoz edo Asti Librea betetzeko, 6 lagunetik gora parte hartzen duten 18 urtetik beherako gazteentzako kanpamendu, oporretako toki, kolonia eta lan-kanpaketak Dekreto honen pean aurkituko dira.
2. Eskoletako egutegietan adierazten diren oporraldietan egiteko koloni irekiak ere araupide honeri pean gelditzen dira.
2. Atala: l. Aurreko atalean azaltzen diren ekintzek artezte-talde bat edukiko dute. Talde hori Asti Libreko Artezkariaren titulo edo diploma duen arduradun (ekitaldiak 10 partaidetik behera izango balitu monitore tituloz) batez eta monitore batez osaturik egongo da.
2. Lehenengo 10 partaidetik gorako hamabosteko bakoitzagatik, talde bakoitzean beste monitore bat beharko da.
3. Atal honetako 1 eta 2 idazatietan aipatzen diren monitoreetatik %40ak Asti Libreko Monitorearen Tituloaren jabe izan beharko dira.
3. Atala: l. Dekreto honetako 1. Atalak aipatzen dituen ihardunen berri, Kultura-Sailari eta han bertan ihardunak egingo direneko dagokion Foru-Diputazioari edo Eusko Jaurlaritzako Gazteriaren eta
Elkar-Ekintzaren Artezkaritzari eman beharko zaie aurrez, Kultura eta
Turismo-Saileko Lurralde-Ordezkaritzen bidez, ihardunak hasiko direneko 30 egun lehenago gutxienez.
2. Honako hauek erantsi beharko zaizkio berriemate horri:
a) Ihardunak antola ditzan Elkarte, Baltzu, Erakunde edo pertsonaren izen eta egoitza.
b) Dekreto honen gai diren ihardunen egunak eta iraupena.
c) Eratuko direneko lekua, eraikintzaren edo aldearen izena eta jabeen edo arduradunen baimena.
d) Udalak edo Arduralaritza-Batzordeak, ihardun hau kokatuko deneko lekuaren baldintzei buruz emandako aldezko erizpen-txostena.
e) Lekuaren eta horretarako sarbidearen zernolakoak erasota dituen lurraren irudizko launirudia edo, hala behar izanez gero, ibilaldiaren xehapenak.
f) Ihardunean kide izango diren personen kopurua, eta handinetatik txikienetarako adinak.
g) Ihardunaren arduradunaeren izena, egoitza eta E.N.T.
h) Dekreto honetako 2. Atalak ohartemandako Titulo eta Diplomen argazki-aldakia.
3. Dekreto honek aipatzen dituen iharduank antola ditzaten Elkarte,
Baltzu, Erakunde eta pertsonek, Eusko Jaurlairzako Gazteriraren eta
Elkar-Ekintzaren Artezkaritzan dagoen
Gazteri-Elkarte eta antzeko Erakundeen Erroldean erasota egon beharko dute gainera. Errolderaketa hau Euskadiko Autonomia-Elkartearen eremubarruan beren egoitza izan dezaten Elkarte, Baltzu eta Erakundeei bakarrik eskatuko zaie hori.
4.- Atala. 1. Foru- Diputazioetako Kultura-Sailek eta Eusko
Jaurlaritzako Gazteriaren eta Elkar-Ekintzaren Artezkaritzak, antolatzaileak, Dekreto honen 3. Atalaren arauera, argibideak horiei buruz eman dituzteneko ihardunen berri emango diote elkarri, ihardunari hasera eman baino 20 egun lehenago gutxienez.
2. Era berean eta 20 eguneko gutxeienezko epearen barruan, Erakunde horiek, Lurralde bakoitzean egingo diren ihardun guztien zerrenda bidaliko diote Servicio Vasco de Salud.Osakidetza-ri.
Ihardunak han egitea pentsatuta dagoeneko tokiaren garbitasun-osasunarekiko baldintzei buruz, Servicio Vasco de Salud-
Osakidetzak eman ditzan ezezko txostenak dagokion
Foru-Diputaziuarentzako eta Eusko Jaurlaritzako Gazteriaren eta
Elkar-Ekintzaren Artezkaritzarentzako behartze-indarrekoak izango dira, hauek, emandako txostenei dagozkien erabakiak emango dituztelarik.
4. Aurreko zatian esandakoez kanpo, ihardun bakoitza egingo deneko tokiari dagokion Foru-Diputazioko Kultura-Sailak edo Gazteriaren eta
Elkar-Ekintzaren Artezkaritzak galerazi edo, hala behar izanez gero, gelditu ditzakete ihardunak berariz eta arrazoituz emandako erabakiz; erabaki hori, honako zioetatik edozeiñetan oinarritzen delarik:
a) Osasungarritasuna dela eta, partaideen egoera fisikoa arriskuan egon dadinean.
b) Iharduna egin behar edo egiten deneko lur, antolapen edo eraikintzetan kalteak egin daitezkeenean. c) Indarrean dauden legeetan galerazitako ekintzak egitearen ondorioz.
5 Atala.-Ondoren aipamen direnak dira ihardunaren ardura duenaren artezko betebeharrak.
a) Dekreto honetan agindutakoak betetzea eta betearaztea.
b) Dekreto honen 3. Atalean azaldutako agiripaperak izatea eta bai beste huek ere: Kanpamentuko partaide guztien Gizartesegurantzako tokialdatze-txartela edo kidekoa, Erantzukizun Zibileko Asuguroaren indarrean dagoen poIiza eta adinez nagusiak ez direnentzat, gurasoen baimena idatziz.
c) Euskal Herriko Autonomia-EIkarteko Herri-Erakunde guztietako ikuskariei ikuskaritza-lana erraztea.
d) Partaideen egoera fisikoa berma dezaten beharrezko neurriz ihardunak egin daitezeneko arta izatea.
Dekreto honetan araupetu daitezen ekintzen Baltzu eta Erakunde suztatzaileek edo, hala behar izanez gero, taldea artez dezanak, indarrean dauden legeek ezar ditzaten garbitasun-osasun baldintza guztiak betetzearen ardura izango dute.
ERABAKI GEHIGARRIAK
Lehenengoa.- Ekintza-moeta hauei buruzko Dekreto honetako arauak ez betetzeak, agiango dirulaguntza eskuratzea galtzea ekar dezake, funtsean bidezkoa den erabakiaren kaltetan gabe.
Bigarrena.- 2. Ataleko 3.zenbakian araupetzen den neurritan, monitoreek Tituloak eta Diplomak izan beharra urte batetan etenik geldituko da Dekreto hau argitaratzetik aurrerantzean.
AZKEN ERABAKIA:
Indargabeturik gelditzen dira Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko lurralde-eremuan Dekreto honetan agindutakoaren aurkakoak izan daitezen maila bereko edo beheragoko erabaki guztiak; Dekreto horrek,
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean hasita hartuko duela indarra.
Gasteiz, 1985.eko Ekainak 25. Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo-Sailburua,
LUIS Mª BANDRES UNANUE.
RSS